130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR ZENDEA

Hasiera batean onetsirik antolamenduko determinazio egituratzaileetako aldaketa puntuala

Udalbatzak, 2006ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Zendeako Arau Subsidiarioetako antolamenduko determinazio egituratzaileak aldatzeko proposamena, Paternaingo 260. lurzatian eta Saguesko 176. lurzatian, Embalajes Andusan, S.L.k sustatua. Aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean edukiko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2006ko urriaren 9an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0616393