130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik, 2. eremuko 2.1. eta 2.2. sektoreetan berdeguneetako mugak berriz ere definitzeko

Cintruenigoko Udalak, 2006ko urriaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. eremuko 2.1. eta 2.2. sektoreetan berdeguneetako mugak berriz ere definitzeko xehetasun azterlana, Joaquín Aliaga Montesek prestatua eta Udal honek sustatua.

35/2002 Legearen 76. artikuluan xedatuarekin bat, hogei eguneko jendaurreko aldia hasi da, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cintruenigon, 2006ko urriaren 10ean._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0616373