130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AURITZ

Xehetasun azterlanaren aldaketaren behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2006ko irailaren 26ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Aurizko artisau-industria txikien eremuaren xehetasun azterlanaren aldaketa, Aurizko Udalak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Auritzen, 2006ko urriaren 10ean._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0616397