130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onetsirik kreditu gehikuntzaren espedientea

Mairagako Mankomunitateko batzar orokorrak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik kreditu gehikuntzaren espedientea, 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituren Planaren barnean zenbait inbertsio egiteko.

Kontuan izanik aholkulari ekonomikoak horri buruz prestatu duen txostena, eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoa aplikatuz;

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea kreditu gehikuntzaren espedientea, 1.415.288 euro egiten duena, zenbat inbertsio gauzatzeko.

Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2006ko urriaren 9an._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0616394