130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NARBARTE

Aldaketa hasiera batean onetsirik Edateko uraz hornitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean

Narbarteko Kontzejuko Batzarrak, 2006ko abuztuaren 2an egin bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

TARIFEN ERANSKINA

_Etxeak urez hornitzeagatik, m³ bakoitzeko: 0,20 euro, BEZa kanpo.

_Industriak urez hornitzeagatik, m³ bakoitzeko: 0,30 euro, BEZa kanpo.

_Kuota finkoa: 10,00 euro, BEZa kanpo.

_Saneamendu kanona: Nilsak urtero onesten duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Tarifa berriek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra eta 2006ko ekitaldiaren bigarren seihilekoko irakurketei aplikatuko zaizkie.

Narbarten, 2006ko abuztuaren 18an._Kontzejuko burua, Luciano Iriarte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L0616365