130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1013/2006 EBAZPENA, urriaren 13koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan kultura arteko hezkuntzako esperientziak eta proiektuak garatzeko 2006/2007 ikasturterako dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Etorkinen etorrera aldaketa handi samarra izan da ikastetxeentzat, orain ikasleria desberdinagoa eta orotarikoagoa baita. Testuinguru horretan, bereziki garrantzitsua da kultur aniztasunean bizitzeko baloreetan oinarrituriko heziketa sustatzea hezkuntza komunitate osoan, ez bakarrik sartzen diren ikasle berrien taldean.

Horregatik, beharrezkoa izanen da hezkuntza lanetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten agente guztiengan kultura arteko gaitasunak bultzatzea, gure eta besteen jarrera baldintzatzen duten estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko. Gauzak horrela, komenigarria litzateke arauen, baloreen, sinesmenen eta estiloen trukaketarako eta elkarreraginerako jarrera eta gaitasunak garatzea, elkarbizitza duintasun maila bera izan dezagun, denok konpartitzen ditugun funtsezko balore batzuen esparruan.

Kultura arteko hezkuntza ikasleak kultur aniztasuna ulertu eta onartzeko bidea izan dadin, baztertu beharra dago heziketa hori etorkinak eta kultur gutxiengoetako ikasleak dituzten ikastetxeen behar marjinal bat delako aurreiritzia; gizabanakoen, taldeen eta komunitateen prestakuntzaren arauzko elementu gisa hartu behar da.

Kultura arteko hezkuntza sustatzeko esperientziak ikastetxeetan aplikatzeko bidea errazteko asmoz, bidezkoa da deialdi honen xede diren hezkuntza esperientziak ikastetxe publikoetan burutzeko baliabide ekonomikoak emateko irizpideak, baldintzak eta betebeharrak ezartzea.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazio Zerbitzuaren txostena ikusirik,

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikastetxe publikoetan kultura arteko hezkuntzako proiektuak garatzeko 2006/2007 ikasturterako dirulaguntzen deialdia eta haren eranskinak onestea.

2. Deialdiaren xede diren proiektuak finantzatzeko 20.000 euroko kreditua ematea. Horietarik 10.000 euro 2006rako aurrekontuko "Gizarte nahiz hezkuntza integraziorako jardueren finantzaketa" izeneko 423001-41610-2269-322000 kontusailetik emanen dira.

Gainerakoa, 10.000 euro, 2007ko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontusailen kargura.

3. Deialdia ebazpen honen eranskinean azaltzen diren arauek gobernatuko dute.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazio Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalari, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, eta, bai ebazpena bai eranskinak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 13an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXE PUBLIKOETAN KULTURA ARTEKO HEZKUNTZAKO PROIEKTUAK ETA ESPERIENTZIAK GARATZEKO 2006/2007 IKASTURTEKO DEIALDIA

ARAUAK

Lehena._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da ikastetxe publikoei baliabide ekonomikoak ematea, kultura arteko hezkuntza faboratu eta sustatzeko proiektuak presta ditzaten, honako hauek landuz:

1. Kultura arteko hezkuntzaren baloreak garatzea hezkuntza esperientzien bitartez.

2. Ikasleak sistematikoki prestatzea gizartearen kultur aniztasunaz jabe daitezen.

3. Kultura ezberdinetako gizarte harremanetarako onuragarriak diren jarrerak bultzatzea.

4. Irakasleei eta hezkuntza komunitateko gainerako partaideei prestakuntza ematea.

Bigarrena._Parte har dezaketen ikastetxeak.

Deialdi honetara Haur, Lehen edo Bigarren hezkuntzako Nafarroako ikastetxe publiko guztiak aurkez daitezke.

Hirugarrena._Proiektuaren ezaugarriak.

1. Deialdian 2006/2007 ikasturtean egin beharreko programa, proiektu edo esperientziak sartzen dira, ikasleen artean eta hezkuntza komunitatean eskualdeko ikastetxeek kultura arteko hezkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta ulertzeko burutzen dituzten ekintzak sustatzeko. Ikastetxeko Aniztasunerako Planean aipatuko dira.

2. Proiektu edo esperientziak arlo hauek landu beharko ditu:

a) Curriculumeko arlo bakoitzean, kultura arteko hezkuntzari loturiko material kurrikularrak prestatu, bildu eta erabiltzea.

b) Atzerriko ikasleei gaztelania irakastea, esparru horretan egiten diren aurrerapausoak erakusten dituzten materialak prestatzea, curriculumak bereiziz.

c) Ikasle sartu berriak hartzeko prozesuak, curriculumak egokitzeko ahalegin bereziak eginez: edukiak, horien ikuspuntuak, metodologia et aantolaketa, erreferentziako material kurrikularrak, etab.

d) Ohiko irakaskuntza eskolaz kanpo jardueren bidez indartu eta orientatzea, hala nola ikaskuntza bideratuaren bidez, arlo instrumentalak sendotuz, gurasoak heziz, etab.

e) Ikastetxea beste entitate edo elkarte batzuekin elkarlanean aritzea, ikasle horiek gizarteratu eta hezkuntzaren aldetik indartzeko programak burutzearren.

f) Elkarreragina eta lankidetza bultzatzen duten metodologiak ikasgelan lantzea eta horien ebaluazioa egitea.

Proiektua zehaztean 3. eranskineko aferak hartuko dira kontuan.

Laugarrena._Agiriak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea, 1. eranskinaren araberakoa.

b) Ikastetxearen datuak, 2. eranskinaren arabera.

c) Ikastetxeko zuzendaritza taldearen ikus-onespena eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen adostasuna. Proiektua ikastetxe batzuek burutzen badute batera, eskabidea ikastetxe guztietako zuzendariek izenpetu beharko dute.

d) Proiektuaren azalpena, 3. eranskinaren ereduaren arabera.

Bosgarrena._Aurkezteko epea.

Eskabidea eta laugarren arauan aipatzen diren agiriak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Santo Domingo aldapan, z.g., 31001 posta kodean, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren tokian, Kultura-Aniztasunaren eta Inmigrazioaren Atalera igorririk.

Seigarrena._Proiektuen adjudikazioa eta hautapen-irizpideak.

Honako hauek osatutako batzordeak baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak:

_Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa.

_Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

_Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Ataleko burua.

_Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Ataleko bi teknikari.

Batzordeak irizpide eta baremo hauek kontuan hartuz baloratuko ditu proiektuak eta esperientziak.

1. %30, proiektu edo esperientziaren originaltasuna eta sormena eta hezkuntzaren testuinguruan aplikatzeko aukera.

2. %20, proiektuaren eragin onuragarria ikastetxean eta gizarte ingurunean.

3. %20, proiektuaren edo esperientziaren edukien eta hezkuntza eta curriculum proiektuaren arteko harremana, arlo guztietan gauzatua.

4. %20, proiektuaren bideragarritasuna ikastetxeko ikasle etorkinei edo gizarte eta kulturaren aldetik egoera behartsuan dauden ikasleei dagokienez.

5. %10, aurrekontuaren eta helburuen arteko erlazioa.

Batzordeak, horretarako ezarririko aurrekontuaren arabera, puntu gehien lortzen dituztenen artetik aukeratuko ditu dirulaguntzaren xede diren proiektuak.

Bukatu ondoren, hautatu diren proiektuen eta dagozkien dotazio ekonomikoen zerrenda Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari igorriko zaio. Horrek hilabeteko epean eman beharko du ebazpena. Gero, ikastetxeei ebazpen hori jakinaraziko zaie.

Proiektu edo esperientzia osatzen dutenek, ikastetxearen bidez, paperean eta euskarri informatikoan (word, arial letra mota, 12 tamaina, lerroarte bikoitza) bukaerako memoria eta, halakorik bada, prestaturiko bideo eta materialak igorri beharko dituzte Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera, 2007ko ekainaren 10a baino lehen.

Hezkuntza Departamentuak beretzat gordetzen du proiektuak eta esperientziak argitara emateko eskubidea, parte-hartzaileak nortzuk izan diren aipatuz betiere.

Zazpigarrena._Aurrekontuko dotazioa.

Ikastetxe publikoetako kultura arteko hezkuntzako proiektu eta esperientziek, deialdi honen xede direnek, 2006/2007 ikasturterako 20.000 euroko kreditua izanen dute aurrekontuetan. Horietarik 10.000 euro 2006rako aurrekontuko "Gizarte nahiz hezkuntza integraziorako jardueren finantzaketa" izeneko 423001-41610-2269-322000 kontusailetik emanen dira.

Gainerakoa, 10.000 euro, 2007ko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontusailen kargura.

Zortzigarrena._Dirulaguntzen ordainketa.

Ikastetxe publikoei bi alditan ordainduko zaizkie baliabide ekonomikoak: diruaren %50, deialdiaren gainean ebatzi ondoren.

Beste %50 dirulaguntzaren xede den proiektua egin dela frogatu, bukaerako memoria baloratu eta gastuen frogagiriak eta fakturak jaso ondoren ordainduko da. Agiriak Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera igorriko dira, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Santo Domingo aldapan, z.g., 31001 posta kodean, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian zehazten diren tokietan aurkezturik, 2007ko ekainaren 10a baino lehen.

Bederatzigarrena._Finantzatzen ahal diren kontzeptuak.

Kontzeptu hauek finantzatuko dira: beharrezkoa den bibliografia, materialen prestatzea, laneko irteerak, proiektuari loturiko material osagarria eta berariazkoa, prestakuntza jarduerak eta hizlarien sariak.

Hamargarrena._Jarraipena eta babesa.

Hezkuntza Departamentuko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko teknikariek begiratu eta egiaztatuko dituzte proiektu eta esperientzia guztiak.

Hamaikagarrena._Kultura arteko hezkuntzako proiektuak edo esperientziak garatzeko hautatutako ikastetxe publikoen berebeharrak.

Hautatutako ikastetxe publikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Esperientzia kultura arteko hezkuntza proiektuan ezarritako moduan egitea. Edozein aldaketa egin nahi izanez gero, Kultura-aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalak espresuki baimendu beharko du eta ez du inoiz emandako aurrekontua handitzerik ekarriko.

b) Bukaerako memoria, 3. eranskina abiapuntu harturik, eta 9. klausulan ezarritako kontzeptuei dagozkien gastuen zerrenda.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................................, herria: ............................, helbidea: ..................., telefonoa: ............. , NAN zk.a: ................, ........................ ikastetxe publikoaren izenean.

Zure aurrean,

Honako hau azaltzen dut:

2006ko ..........aren .......... (e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...... zk.dunean, kultura arteko hezkuntza proiektuak egiteko argitara emandako deialdia ikusirik eta baldintza guztiak betetzen ditudalarik, deialdi horren arau guzti-guztiak onartzen ditut eta eskatutako agiri guztiak aurkeztu ditut.

Horregatik

Eskatzen dut:

Eskabide hau ontzat har dezazula, erantsita duen proiektuaren edo esperientziaren eskema eta guzti.

.....................(e)n, 2006ko ................aren ....(e)an.

2. ERANSKINA

1._Proiektuaren deskribapena:

.Proiektuaren izenburua.

.Justifikazioa eta testuinguruaren azterketa:

_Abiapuntuko egoera.

_Landu beharreko maila eta arloak.

_Lanerako proiektuaren xede diren gizarte taldeak.

_Hezkuntza arloan gizarteratzeko neurri zuzentzaileak.

_Kultur aniztasuna hobeki tratatzeko eskolan berean edo eskolatik kanpo egin beharreko lanak.

Beste batzuk.

.Proiektuaren helburuak

.Lortu nahi diren helburuen arabera garatu beharreko ekintzak.

.Metodologia: egutegia eta erabilko diren giza eta gauzazko baliabideak.

.Aurrekontua eta gastuen kontzeptuak.

2._Parte-hartzaileak:

.Izen-deiturak.

.Parte-hartzaileek proiektua edo esperientzia prestatu nahiz garatzeko hartzen dituzten eginkizunak.

.Proiektuaren koordinatzailea.

3. ERANSKINA

Memoria:

.Prozesuaren deskribapena.

.Helburuak zein neurritan bete diren.

.Emaitzen ebaluazioa.

.Esperientziaren ebaluazioa hezkuntzari, gizarteratzeari, partaideen esku-hartzeari eta ikastetxeei dagokienez.

.Gelan eta ikastetxean abian jartzeko aukerak.

.Proiektuaren iraupena ikastetxeko hezkuntza komunitatean.

.Hobekuntza proposamenak.

.Gastuen justifikazioa.

Iragarkiaren kodea: F0616641