130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

949/2006 EBAZPENA, irailaren 28koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan kultura arteko hezkuntzako esperientziak eta proiektuak garatzeko 2006/2007 ikasturterako dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Etorkinen etorrera aldaketa handi samarra izan da ikastetxeentzat, orain ikasleria desberdinagoa eta askotarikoagoa baita. Testuinguru horretan, bereziki garrantzitsua da kultur aniztasunean bizitzeko baloreetan oinarrituriko heziketa sustatzea hezkuntza komunitate osoan, ez bakarrik sartzen diren ikasle berrien taldean.

Horregatik, beharrezkoa izanen da hezkuntza lanetan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten agente guztiengan kultura arteko gaitasunak bultzatzea, gure eta besteen jarrera baldintzatzen duten estereotipo eta aurreiritziak baztertzeko. Gauzak horrela, komenigarria litzateke arauen, baloreen, sinesmenen eta estiloen trukaketarako eta elkarreraginerako jarrera eta gaitasunak garatzea, elkarbizitzan duintasun maila bera izan dezagun, denok konpartitzen ditugun funtsezko balore batzuen esparruan.

Kultura arteko hezkuntza ikasleak kultur aniztasuna ulertu eta onartzeko bidea izan dadin, baztertu beharra dago heziketa hori etorkinak eta kultur gutxiengoetako ikasleak dituzten ikastetxeen behar bat delako aurreiritzia; aitzitik, gizabanakoen, taldeen eta komunitateen prestakuntzaren oinarrizko elementu gisa hartu behar da.

Kultura arteko hezkuntza sustatzeko esperientziak ikastetxeetan aplikatzeko bidea errazteko asmoz, bidezkoa da deialdi honen xede diren hezkuntza esperientziak ikastetxeetan burutzeko dirulaguntzak emateko irizpideak, baldintzak eta betebeharrak ezartzea.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazio Zerbitzuaren txostena ikusirik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2006/2007 ikasturtean kultura arteko hezkuntza bultzatzeko eskola proiektuetarako dirulaguntzak emateko deialdia onestea, horretarako aurrekontuan dauden mugen barrenean.

2. Deialdiaren xede diren proiektuak finantzatzeko 5.000 euroko kreditua ematea. Horietarik 2.500 euro 2006ko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak dituzten ikastetxe eta entitateendako laguntzak" izeneko 423001- 41610-4819-322000 kontusailetik emanen dira.

Gainerakoa, 2.500 euro, 2007ko gastuen aurrekontuan izen horrekin prestatzen diren kontusailen kargura.

3. Deialdia ebazpen honen eranskinean azaltzen diren arauek gobernatuko dute.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigrazio Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, eta bai ebazpena bai eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

Iruñean, 2006ko irailaren 28an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXE ITUNDUETAN KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA ESPERIENTZIA ETA PROIEKTUAK GARATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Arauak

Lehena._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea ikastetxe itunduei dirulaguntzak ematea da, kultura arteko hezkuntza faboratu eta sustatzeko proiektuak presta ditzaten, honako hauek landuz:

1. Kultura arteko hezkuntzaren baloreak garatzea hezkuntza esperientzien bitartez.

2. Ikasleak sistematikoki prestatzea gizartearen kultura aniztasunaz jabe daitezen.

3. Kultura ezberdinetako taldeen arteko gizarte harremanetarako onuragarriak diren jarrerak bultzatzea.

4. Irakasleei eta hezkuntza komunitateko gainerako partaideei prestakuntza ematea.

Bigarrena._Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Hirugarrena._Proiektuaren ezaugarriak.

1. Ikastetxe batek edo eskualde bereko ikastetxe multzo batek kultura arteko hezkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta ulertzeko asmoz ikasleentzat eta hezkuntza komunitatearentzat 2006/2007 ikasturtean burutzen dituen programa, proiektu eta esperientziak sartzen dira deialdian. Ikastetxeko Aniztasunerako Planean aipatuko dira.

2. Proiektu edo esperientziak arlo hauek landu beharko ditu:

a) Curriculumeko arlo bakoitzean, kultura arteko hezkuntzari loturiko material kurrikularrak prestatu, bildu eta erabiltzea.

b) Atzerriko ikasleei gaztelania irakastea: esparru horretan egiten diren aurrerapausoak erakusten dituzten materialak prestatzea, curriculumak bereiziz.

c) Ikasle sartu berriak hartzeko prozesuak, curriculumak egokitzeko ahalegin bereziak eginez: edukiak, horien ikuspuntuak, metodologia eta antolaketa, erreferentziako material kurrikularrak, etab.

d) Ohiko irakaskuntza eskolaz kanpoko jardueren bidez indartu eta orientatzea, hala nola ikaskuntza bideratuaren bidez, arlo instrumentalak sendotuz, gurasoak heziz, etab.

e) Ikastetxea beste entitate edo elkarte batzuekin elkarlanean aritzea, ikasle horiek gizarteratu eta hezkuntzaren aldetik indartzeko programak burutzearren.

f) Elkarreragina eta lankidetza bultzatzen duten metodologiak ikasgelan lantzea eta horien ebaluazioa egitea.

Proiektua zehaztean 3. eranskineko alderdiak hartuko dira kontuan.

Laugarrena._Agiriak.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea, 1. eranskinaren araberakoa.

b) Ikastetxearen datuak, 2. eranskinaren arabera.

c) Ikastetxeko zuzendaritza taldearen ikus-onespena eta Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen adostasuna. Proiektua ikastetxe batzuek burutzen badute batera, eskabidea ikastetxe guztietako zuzendariek sinatu beharko dute.

d) Proiektuaren azalpena, 3. eranskinaren ereduaren arabera.

e) Onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen aitorpena, eskabidean azaltzen dena, 1. eranskinaren arabera.

Bosgarrena._Aurkezteko epea.

Dirulaguntza eskaera eta laugarren arauan aipatzen diren agiriak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Santo Domingo aldapan, zk.g., 31001 posta kodean, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren tokietan, Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera igorririk.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, ikastetxeek zazpi eguneko epea izanen dute dokumentazioan egindako akatsak zuzentzeko.

Seigarrena._Organo eskudunak.

Laguntzak emateko prozedura instruituko duen organoa Dibertsitate, Kultura-Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendaria edo haren ordezkoa izanen da.

Honako hauek osatutako batzordeak baloratuko ditu aurkezten diren eskaerak:

_Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria edo berak izendatzen duena.

_Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Ataleko burua.

_Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Ataleko hiru teknikari.

Zazpigarrena._Dirulaguntzak emateko irizpideak.

Batzordeak irizpide eta baremo hauek kontuan hartuz baloratuko ditu proiektuak eta esperientziak.

1. %30, proiektu edo esperientziaren originaltasuna eta sormena, eta hezkuntzaren testuinguruan aplikatzeko aukerak.

2. %20, proiektuaren eragin onuragarria ikastetxean eta gizarte ingurunean.

3. %20, proiektuaren edo esperientziaren edukien eta hezkuntza proiektuaren zein curriculum proiektuaren arteko harremana, arlo guztietan.

4. %20, proiektuaren bideragarritasuna ikastetxeko ikasle etorkinei edo gizarte eta kulturaren aldetik egoera behartsuan dauden ikasleei dagokienez.

5. %10, aurrekontuaren eta helburuen arteko erlazioa.

Batzordeak dirulaguntzaren xede diren proiektuen puntuazio ordena ezarri eta gero, laguntzak banatuko ditu, lortutako puntuazioaren arabera eta justifikatutako gastuen arabera.

Balorazio prozesua bukatuta, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Azken honek hilabeteko epea izanen du ebazpena emateko. Gero, ebazpena ikastetxeetara igorriko da, dirulaguntzarik eman ote zaien adieraziz.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa da, gehienez. Gehieneko epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Zortzigarrena._Gastuaren justifikazioa eta ordainketa.

Hautatzen diren proiektuetako edo esperientzietako partaideek, ikastetxearen bidez, paperean eta euskarri informatikoan (word, arial letra mota, 12 tamaina, lerroarte bikoitza) bukaerako memoria eta, halakorik bada, prestaturiko bideo eta materialak igorri beharko dituzte Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera, 2007ko ekainaren 10a baino lehen.

Horrekin batera, proiektuan edo esperientzian izandako gastu lagungarrien fakturak erantsiko dituzte.

Hezkuntza Departamentuak beretzat gordetzen du proiektuak eta esperientziak argitara emateko eskubidea, parte-hartzaileak nortzuk izan diren aipatuz betiere.

Bederatzigarrena._Dirulaguntzaren zenbatekoa.

2006/2007 ikasturtean, ikastetxe ituenduetako kultura arteko hezkuntzako proiektu eta esperientzietarako laguntzek, deialdi honen xede direnek, 5.000 euroko kreditua izanen dute aurrekontuetan. Horietarik 2.500 euro 2006ko aurrekontuko "Premia bereziak dituzten ikastetxe eta entitateentzako laguntzak" izeneko 423001-41610-4819-322000 kontusailetik emanen dira.

Gainerakoa, 2.500 euro, 2007ko gastuen aurrekontuan izen horrekin prestatzen diren kontusailen kargura.

Hamargarrena._Dirulaguntzaren ordainketa.

Ebaluazio Batzordeak ematen duen dirulaguntza bitan pagatuko zaie ikastetxeei: esleitzen den diruaren %50, deialdia ebatzi eta gero. Diru hori aurrerakintzat hartuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Aurrerakina ordaintzeko, dena dela, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa beharko da.

Beste %50a, dirulaguntzaren xede den proiektua egin dela frogatu, bukaerako memoria baloratu eta gastuen fakturak jaso ondoren pagatuko da. Agiriak, Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalera zuzenduak, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g., 31001 posta kodea) edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian zehazten diren tokietan aurkeztu beharko dira, 2007ko ekainaren 10a baino lehen.

Hamaikagarrena._Dirulaguntza hartzeko moduko kontzeptuak.

Kontzeptu hauek izanen dira laguntzaren xede: beharrezkoa den bibliografia, materialak prestatzea, laneko irteerak, proiektuari loturiko material osagarria eta berariazkoa, prestakuntza jarduerak eta hizlarien sariak.

Hamabigarrena._Jarraipena eta laguntza.

Hezkuntza Departamentuko Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko teknikariek begiratu eta egiaztatuko dituzte proiektu eta esperientzia guztiak.

Hamahirugarrena._Onuradunen betebeharrak.

Diruz lagundutako ikastetxe bakoitzak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Proposatzen den esperientzia Kultura arteko hezkuntza proiektuan ezarri bezala egitea 2006/2007 ikasturtean. Aldaketaren bat egin nahi izanez gero, Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalaren baimen berariazkoa beharko da, baina aurrekontua ezin izanen da inola ere gainditu.

b) Bukaerako memoria aurkeztea, 3. eranskina abiapuntu harturik, eta, orobat, diruz laguntzeko moduko gastuen zerrenda.

Hamalaugarrena._Dirua itzultzea.

Onuradunak bere betebeharrak betetzen ez baditu edo gastuak justifikatzen ez baditu, jasotako dirua itzuli beharko du, 34. artikulutik 37.era bitarte azalduta dagoen bezala.

Hamabosgarrena._Aplikatu beharreko legedia eta errekurtsoak.

Deialdi hau Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren menpe dago.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hamaseigarrena._Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, aipatutako foru legearen 42. artikuluan eta ondokoetan adierazitakoari segituko zaio, eta zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena:......................, herria: ..............., helbidea: ............, telefonoa: ....... , NAN zk.: ................, ........................ikastetxe itunduaren izenean.

Zure aurrean,

Honako hau azaltzen dut:

2006ko ..........aren ..........ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.), kultura arteko hezkuntza proiektuak egiteko argitara emandako deialdia ikusirik eta baldintza guztiak betetzen ditudalarik, deialdi horren arau guzti-guztiak onartzen ditut eta eskatutako agiri guztiak aurkeztu ditut.

Halaber, adierazten dut Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan ez nagoela.

Horregatik

Adierazten dut:

Lehena._Beste laguntza batzuk direla eta.

f Ez duela Espainiako edo nazioarteko ezein administrazio edo entitate publiko edo pribatutatik helburu eta xede berbererako inolako laguntzarik jasotzen.

f Laguntza eskaera honetaz gainera, gaur arte, ondotik aipatzen diren erakunde pribatu eta publikoetan ere laguntza eskatu eta/edo jaso duela helburu berberetarako eta hitz ematen duela proiektu honetarako aurkezten dituen gainerako laguntza eskaeren berri ere emanen duela:

Eskaeraren data:

Erakundea:

Programa:

Eskatutako zenbatekoa:

Emandako laguntza:

Bigarrena._Betebeharrak betetzea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatzen diren egoeretatik bakar batean ere ez dagoela, hots:

_Epai irmo baten bidez kondenatua izatea dirulaguntza edo laguntza publikorik ez jasotzera.

_Konkurtso baten deklarazioa eskatua izatea eta/edo prozeduraren batean kaudimengabea deklaratua izatea eta/edo konkurtso baten partaide gisa deklaratua izatea eta/edo kontu-hartze judizialaren menpe egotea eta/edo ezgaitua izatea Konkurtsoei buruzko Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasunaldia bukatu gabe.

_Administrazioarekin sinaturiko kontraturen bat bukatutzat emana izatea erruduntzat joa izateagatik.

_Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza daukatenak indarra duen arautegian ezartzen diren bateraezintasun kasuetako batean egotea.

_Egoitza fiskala erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea.

_Epai irmo baten bidez zehatua izatea dirulaguntzarik ez jasotzera, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.

_Nafarroako Foru Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste dirulaguntza edo laguntza bat dela kausa irekitako diru-itzulketa edo zehapen prozedura batean izatea.

_Gizarte Segurantzarekiko zerga arloko betebehar guztiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen aldeko zorrak ordaintzeko betebeharrak eguneratuak ez izatea.

Hirugarrena._Datuen egiazkotasuna.

Aitortzen dut eskaera honetan emandako datuak benetakoak direla eta, faltsuak edo desegokiak izanez gero, etor daitezkeen erantzukizun guztiak onartzen ditut, ezjakintasuna alegatzeko bidea baztertzen dudala.

Laugarrena._Datuak eguneratzea.

Hitz ematen dut adierazpen honetan zehazten diren laguntzen gainean gertatzen den edozein aldaketa departamentu honi jakinaraziko diodala idatziz, jakinarazten denetik 15 eguneko epean gehienez ere. Halaber, hori gertatuz gero, hitz ematen dut helburu bererako laguntza eskatu dien gainerako entitate publikoei ere jakinaraziko diedala.

Bosgarrena._Informazioa eskuratzea.

Aitortzen dut badakidala deialdia egin duen administrazio unitateak ahalmena duela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzeari buruzko datuak baliabide telematikoen bitartez eskatzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. artikuluan (abenduaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 298. zk.) eta otsailaren 21eko 209/2003 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (horren bidez erregistro eta jakinarazpen telematikoak arautu ziren), eta, orobat, herritarrek eskubidea dutela ziurtagiriak ekarri beharrean baliabide telematikoak erabiltzeko (otsailaren 28ko Estatuko Aldizkari Orfiziala, 51. zk.).

Adierazten dut badakidala inprimaki honetatik ateratzen diren datuak fitxategi automatizatu batean erregistratzen ahal direla, horien kudeaketa eta tratamendu estatistikoa hobeki egiteko asmoz.

Nahi izanez gero, datuak ikusi, zuzendu, deuseztatu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezke legedian aitortutakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikora Nagusira joz (Santo Domingo aldapa, zk.g. 31001 Iruña).

.....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ....(e)an.

Aitortzailearen sinadura: Zigilua, enpresen kasuan:

2. ERANSKINA

1._Proiektuaren deskribapena

_Proiektuaren izena eta titulua.

_Justifikazioa eta testuinguruaren azterketa:

Abiapuntuko egoera.

Landu beharreko maila eta arloak.

Lanerako proiektuaren xede diren gizarte taldeak.

Hezkuntza arloan gizarteratzeko neurri zuzentzaileak.

Kultur aniztasuna hobeki tratatzeko eskolan berean edo eskolatik kanpo egin beharreko lanak.

Beste batzuk.

_Proiektuaren helburuak:

Lortu nahi diren helburuen arabera garatu beharreko ekintzak.

Metodologia: egutegia eta erabiliko diren giza eta gauzazko baliabideak.

Aurrekontua eta aurreikusitako gastuen kontzeptuak.

2._Parte-hartzaileak

_Izen-deiturak.

_Parte-hartzaileek proiektua edo esperientzia prestatu nahiz garatzeko bere gain hartzen dituzten eginkizunak.

_Proiektuaren koordinatzailea.

3. ERANSKINA

Memoria

_Prozesuaren deskripzioa.

_Helburuak zenbateraino bete diren.

_Emaitzen ebaluazioa.

_Esperientziaren ebaluazioa hezkuntzari, gizarteratzeari, partaideen eta ikastetxeen esku-hartzeari eta abarrei dagokienez.

_Gelan eta ikastetxean abian jartzeko aukerak.

_Proiektuarekin jarraitzeko aukera ikastetxeko hezkuntza komunitatean.

_Hobetzeko proposamenak.

_Gastuen justifikazioa.

Iragarkiaren kodea: F0615897