97. ALDIZKARIA - 2005eko abuztuaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientearen hasiera

Milagroko Udalak, 2005eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legez eskatutako gehiengoarekin:

"Hasiera batez onestea katastroko 4. poligonoko 1083. lurzatiko 150 metro koadroren kalifikazio juridikoa. Aldaketaren ondorioz, ondare ondasun izanen da, lurzati soberakin gisa, eta horren helburua da hainbat akats zuzentzea, izan ere Milagroko Udalak orube hori Rufino Martínez López jaunari eta María Paz León andreari saldu zien eta salerosketako eskritura 2001eko apirilaren 10ean eman zen Rafael Salinas Frauca jaun notarioaren aurrean, baina eskritura hartan ez zen inskripzioa egin".

Jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 103.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, alegazioak aurkez daitezen.

Milagron, 2005eko uztailaren 18an._Jarduneko alkatea, Rafael Abad Callejas.

Iragarkiaren kodea: L0516409