7. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

673/2004 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 227/573 k.p.an, Iturmendiko udalerrian, pasagunea kentzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta hark ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzen duena.

Proiektu, Burdinbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 20 pasagune kentzeko Oinegitura Ministerioarekin 1998ko azaroaren 25ean izenpeturiko lankidetza hitzarmenarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio, 227/573 k.p.an, Iturmendiko udalerrian, dagoen pasagunea kentzea, besteak beste.

Horri lotuz, "Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 227/573 k.p.an, Iturmendiko udalerrian, pasagunea kentzea" izeneko proiektua prestatu da. Bertan Iturmendiko Udalarekin lehenago adosturiko konponbidea garatzen da. Proiektu hau egiteko aurrekontuak 623.453,01 euro egiten du eta burutzeko epea 5 hilabetekoa da.

Lanen funtsa 600 metroko galtzada duen bide berri bat egitea da, bao bakar bateko burdinbide gaineko pasagune baten bidez. Pasagunea 22,80 m luze izanen da eta burdinbideaz bi aldeetan dagoen bide sarean sartuko da. Egin asmo diren obrak bukatzen direnean, oraingo pasagunea ixten ahalko da.

Ukituriko zerbitzuak lehengoratzeko, esatekoa da kalbarioko gurutzeak lehengoratuko direla, Ondare Historikaoren Atalaren txostenean esaten zen bezala.

Bestaldetik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak adostasun txostena eman zion proiektu honi, uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuak agindua betetzearren. Foru dekretu horren bidez 2004ko irailaren 23an naturgunean egin beharreko obrak arautu ziren.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak 2005ean egin asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailen ekin behar zaio.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 153. artikuluan eta haren erregelamenduko 235. artikuluko 7. idatz-zatian onura publikoaren eta gizarte interesaren adierazpenaz xedaturikoa betetzekoa izanen dela eta haren ondoriozko obrek ukituriko lurrak lehenbailehen okupatuko direla, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.

Hori horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 227/573 k.p.an, Iturmendiko udalerrian, pasagunea kentzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa ematea. Haren aurrekontuak 623.453,01 euro egiten du eta egiteko epea 5 hilabetekoa da.

2. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpenaren eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Iturmendiko Herriko Etxean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Iturmendiko Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 22an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

E R A N S K I N A

"Zaragoza-Altsasuko burdinbideko 227/573 k.p.an, Iturmendiko udalerrian, pasagunea kentzea" izeneko proiektua

Ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza:

ITURMENDIKO UDALERRIA

1 ITURMENDIKO UDALAREN HERRILURRAK 40,41 43,27 1 90 Hariztia

Arranobeltza enparantza. Iturmendi

2 FERNANDEZ LOPEZ-LETONA, Juan Cruz 601,64 228,44 1 23 Zelaia

Zirrinkale. Iturmendi

3 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 355,76 35,98 1 25 Larrea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

4 GALARZA IRISARRI, Lucía 520,90 151,56 1 24 Zelaia

Arranoa kalea. Iturmendi

5 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 351,39 32,80 1 26 Bidea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

6 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 17,31 15,76 1 27 Larrea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

7 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 18,64 15,89 2 4 Larrea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

8 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 759,19 71,72 2 8 Bidea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

9 MAZA BARQUIN Luis eta GOICOECHEA LOPEZ-GOICOECHEA, Isidora Concepción 809,94 145,10 2 7 Zelaia

Senda ibilbidea, 7. Gasteiz

10 ITURMENDIKO UDALAREN HERRILURRAK 1.398,90 267,67 2 9 Larrea

Arranobeltza enparantza. Iturmendi

11 MAZA BARQUIN Luis eta GOICOECHEA LOPEZ-GOICOECHEA, Isidora Concepción 559,68 144,68 2 10 Alorra

Senda ibilbidea, 7. Gasteiz

12 ITURMENDIKO UDALAREN HERRILURRAK 763,08 155,07 2 12 Larrea

Arranobeltza enparantza. Iturmendi

13 OCHOA GABIRONDO, María 67,03 102,32 2 14 Alorra

Estafeta kalea, 25. Iturmendi

14 GALARZA URQUIZA, Agueda Martina 68,60 74,29 2 13 Larrea

Arranoa kalea. Iturmendi

15 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 20,30 1.401,19 2 30 Larrea

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

16 RENFE. NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 14,78 172,98 2 15 Alorra

Geltokiko kalea, z.g. Iruña

Iragarkiaren kodea: F0500090