50. ALDIZKARIA - 2005eko apirilaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

I R U Ñ A

Delineatzailearen izendapena, Udalaren Hirigintza Gerentziarendako lanpostu hutsa oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz

Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2005eko apirilaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

CGU 05-API-04 (11/GU)

"Ikusirik Kontseilu honek 2004ko abenduaren 27an hartu erabakia (22/GU) "Udalaren Hirigintza Gerentziako delineatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren ebazpenaz, eta hartan xedatutakoa bete ondoren, honako hau erabaki da:

1. Javier Altadill Argain jauna Udalaren Hirigintza Gerentziako delineatzaile izendatzea, nomina eta plantillako funtzionario izanik. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako plantilla organikoko 300002-2 zenbakia atxikiko du, izan ere oposizioko probak gainditu ditu. Izendatuak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpena gertatu eta biharamunetik aitzina.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udaleko Hirigintza Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, 2005eko apirilaren 7an._Kontseiluburua, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510341