3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TORRES DEL RIO

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Torres del Rioko bake epaile ordezkoaren plaza hutsik geldituko denez, B.J.L.O.an eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesatuek eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan.

Torres del Ríon, 2004ko azaroaren 11n._Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L0417850