3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Lorkako AA11 eremuko xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik

Alkateak honako dekretu hau eman du 2004ko urriaren 1ean.

DEKRETUA:

Ikusirik Lorkako AA11 eremuan xehetasun azterlana egiteko proiektua, Construcciones Oyanandia, S.L.k prestatua.

Ikusirik, orobat, Udaleko zerbitzuek emandako txosten teknikoak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko (apirilaren 21eko 11/99 Legeaz aldatu zen hartako) 21.1.j) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

Kontuan izanik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62, 74 eta 76. artikuluetan xedatua.

Ebatzi dut:

Lehena._Hasiera batean onestea Lorkako AA11 eremuko xehetasun azterlana, Construcciones Oyanandia, S.L.k sustatua.

Bigarren._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Nafarroan egiten diren egunkarietako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan (Deierri), 2004ko urriaren 1ean._Alkatea, Francisco Javier Ros López.

Iragarkiaren kodea: L0417711