3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JAURRIETA

Aurrekontuko aldaketak

Jaurrietako Udalak, 2004ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa._Aurrekontuko aldaketa hauek onestea:

_Kreditu gehikuntza: 441-211 kontusailean, 1.500,00 euro, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturik.

_Kreditu gehikuntza: 581-690 kontusailean, 600,00 euro, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturik.

_Kreditu berezia: 453-622 kontusailean, 1.127,50 euro, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturik.

_Kreditu berezia: 432-60102 kontusailean, 1.359,52 euro, gastu arruntetarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzaturik.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egunean, espedientea azter dadin eta bidezko erreklamazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Jaurrietan, 2004ko azaroaren 22an._Alkate udalburua, José Gabriel De Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0418210