3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERTIZARANA

2005eko ekitaldiko udal zergetarako karga-tasak onetsita

Bertizaranako Udalak, 2004ko azaroaren 12an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. 2005eko urtarrilaren 1etik hasita ondoko karga-tasa hauek ezartzea udal zergetarako.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,3060, katastroko balioaren gainean.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: 100eko 0,6350, katastroko balioaren gainean.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 100eko 3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2ko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 100eko 2,75eko portzentajea, tarte guztietan balioaren igoera zehazteko, eta 100eko 12ko karga-tasa, kuota zehazteko.

2. Iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean, behar diren ondorioak izan ditzan eta haren aurka indarra duen legedian ezarritako errekurtsoak jar daitezen.

Bertizaranan, 2004ko azaroaren 12an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0417852