3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Errepideko bidaiari-garraiorako Iruñeko geltoki berriko obren zuzendaritza eta haien jarraipen eta koordinaziorako laguntza teknikoa adjudikatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko abenduaren 21ean hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Errepideko bidaiari-garraiorako Iruñeko geltoki berriko obren zuzendaritza eta haien jarraipen eta koordinaziorako laguntza teknikoa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Kontrataren aurrekontua: 848.000 euro.

Kontratuaren iraupena: obraren iraupena (hasiera batez 24 hilabeterako) eta haren berme epea.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 2005eko otsailaren 11ko eguerdiko ordu bi eta erdiak arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen pleguan aipatzen dena. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kautoturiko kopiak.

Klasula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Copistería Color-Digital dendan (Fuente del Hierro, 31, Iruña). Telefonoa: 948 177 132.

Iruñean, 2004ko abenduaren 21ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0419366