3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

A T A R R A B I A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Construcciones Muroa, S.A. Jarduera: gastronomia elkartea, Kale Nagusiko 45 zenbakian, "La unión villavesa".

Eskatzailea: Promociones Recreativas Naex, S.A. Jarduera: josteta aretoa Bidaburua kaleko 8-behean.

Atarrabian, 2004ko azaroaren 25ean._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L0418810