3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzekoa.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 13ko 2785/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 1ean, argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun izateko lanpostu bat (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) oposizio bidez betetzea da. Lanpostua funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa da. Haren plantilla zenbakia 6627 da, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia dago eta Iruñean aritzekoa da.

1.2. Izendapenarekin batera pertsona izendatu hori nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko da, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.3. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.4. Izangaia, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanposturako izendatua izan eta eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dagoen funtzionarioak bertan segitzea aukeratzen ahalko du edo Gizarte Segurantzaren aipatu erregimenean afiliatzea.

1.5. Izendatutako izangaiak lanlekua duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.7. Eginkizunak lanpostuari dagozkionak dira, abenduaren 12ko 54/2003 Legeko 8. artikuluan funtzionario publikoak gaitzeko aurreikusirikoak barne, halakorik bada.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako Estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo titulu baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Erregelameduaren 37. artikuluak ezartzen dituen goragoko eginkizunetan aritzeko gai dela dioen ziurtagiria izatea, hain zuzen, laneko segurtasunaren eta industria higienearen prebentzio arloetan aritzeko, aipatu erregelamenduan eta horren ondotik emaniko garapen-arauetan ezarritakoari jarraikiz.

e) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

f) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizirik ere.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Aurreko betebeharrak izendatuak izateko proposaturiko hautagaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan.

3._Eskabideak

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña) edo interneteko www.navarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera-orrian, izangaiek adierazi beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandako agiriaren fotokopia konpultsatuaren bidez.

3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

_Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezintasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den webgunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Nicolás Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Ordezkoa: Angel Parra Oses jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasun eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: José Javier Chávarri Azcona jauna, goi mailako tituluduna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalari atxikia.

Ordezkoa: José Miguel Mateo Celaya jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Osasunaren eta Ingurumenaren Kudeaketaren Ataleko burua.

_Mahaikidea: Araceli Esandi Santesteban andrea, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Ataleko goi mailako teknikaria.

Ordezkoa: Enrique Gil Azcárate jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuko Lan Osasuneko goi mailako teknikaria.

_Mahaikidea: Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

Ordezkoa: Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Langileen Batzordeko ordezkari bat, batzordeak izendatua.

_Mahaikide idazkaria: Francisco Javier Eransus Izquierdo jauna, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko Laneko Segurtasun eta Higienerako eta Prestakuntzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Juan José Minondo Sanz jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuko Plangintza Ataleko burua.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2005eko martxoan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko proba hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.

6.2. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

Lehena._Deialdiko 2. eranskineko gai zerrendako lehen, bigarren eta hirugarren zatietako gaiei buruz epaimahaiak egiten dituen kasuak konpondu edo galderak erantzun egin beharko dira, gehienez ere 2 orduan.

Bigarrena._Zozketaz aterako diren bi gai idatzi eta gero jende aurrean irakurriko dira, bata gai zerrendako II. zatikoen artetik eta bestea III. zatikoen artetik. Ariketa idazteko gehienez ere lau ordu izanen dira.

Hirugarrena._Epaimahaiak deialdiko gai zerrendako 2. eranskineko I., II. eta III. zatietako gaiei buruz proposatzen dituen proba praktikoak egin beharko dira. Ariketa hori egiteko epaimahaiak hasterakoan zehazten duen denbora izanen da.

6.3 Oposizioko ariketen balorazioan 60 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

_Lehenbizikoa: 20 puntu bitarte.

_Bigarrena: 20 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

_Hirugarrena: 20 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanpo geratuko dira ariketa bakoitzaren gehieneko puntuazioaren gutxienez erdia ateratzen ez duten izangaiak edo gai edo kasu batean 0 puntuazioa ateratzen dutenak.

6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat alboan dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.7. Hautapen probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketa-oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, zerrenda eta espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketa izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Hori eginda, berdinketak oraindik jarraitzen badu, kontuan hartuko da ariketetan eskuratutako puntuazioa, haien ordenari jarraikiz.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, betiere, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu behar ditu Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren 2 fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiaren 2.c) idatz-zatian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

c) Deialdiaren 2.d) idatz-zatian eskatutako ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

d) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

f) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

g) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpul- tsatua.

h) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Baldin eta izangaia bada deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa, goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, sarrera, antzinatasun, maila, egoera administratibo eta abarri buruzkoa.

7.2.2. Izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa bada:

a) Deialdiaren 2.c) idatz-zatian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua.

b) Deialdiaren 2.d) idatz-zatian eskatutako ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpul- tsatua.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateko, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen beste agiriak.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

7.3. Aski arrazoituriko ezinbesteko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Izendapena, lanpostuaren esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Unibertsitateko goi mailako tituludun (Aurrea hartzeko Diziplinak: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea) izendatuko du.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangaiak ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

8.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4. atalak agintzen duen moduan.

9._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko abenduaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................, adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ........................ Sorteguna: ................ Sorterria: ................, naziotasuna: ............, orain bizi den udalerria: (...................), karrika: ......................, posta kodea: ..........., telefonoa: ........., laneko telefonoa: ..........

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ........... izateko .............. lanpostu ................ bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, aipatu txandan (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an.

f Txanda irekia

f Igoera txanda (*)

f Minusbaliatuendako txanda murriztua (*)

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Azterketa eskubideak ordaindu ditudala deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi dudala, edo erantsitako agirien bidez frogatzen dudala tasa ordaintzetik salbuetsita nagoela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten dudala (*).

f Euskarazko proba egin nahi dudala (*).

Horrenbertzez,

Eskatzen dut eskabide hau onar dadila eta beraz ni ere onar nazatela Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko ............. izateko ... lanpostu betetzeko deialdian.

Iruñean, ......(e)ko .........................aren ....(e)an.

(Sinadura)

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

2. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. atala

1. gaia._1978ko Espainiako Konstituzioa. Bere edukiaren egitura eta sintesia. Estatua. Autonomia Erkidegoak.

2. gaia._Lan eta Gizarte Aferen Ministerioa eta Osasun eta Kontsumo Ministerioa. Egitura eta eskumenak. Laneko segurtasunari eta osasunari loturiko erakunde eta zerbitzu nagusiak.

3. gaia._Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa. Edukiaren egitura eta azterketa.

4. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: Comptos Ganbera. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa.

5. gaia._Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: osaera eta eginkizunak. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legea: egitura eta edukiaren azterketa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak, laneko segurtasun eta osasunari dagokionez bereziki. Nafarroako Gobernuak zigorrak ezartzeko duen ahalmena.

6. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Langileendako beste foru arautegi batzuk.

7. gaia._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentua. Lan Zuzendaritza Nagusia. Egitura organikoa, eginkizunak eta eskumenak.

8. gaia._Osasun Departamentua. Osasun Zuzendaritza Nagusia. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea. Nafarroako Lan Osasunaren Institutua. Egitura organikoa, eginkizunak eta eskumenak.

9. gaia._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia. Egitura organikoa, eginkizunak eta eskumenak.

10. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Toki araubidearen gaineko legeria. Toki entitate motak. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta eskumenak.

11. gaia._Europar Batasuna. Antolamendua. Erakundeak. Europar Batasuneko Zuzenbidea. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko Europako jokabide eta zuzentarau nagusiak. Espainiako arauetara nola egokitu diren. Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia.

12. gaia._Lanaren Nazioarteko Erakundea. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko hitzarmen eta gomendio nagusiak. Osasunaren Munduko Erakundea. Nazioarteko Segurantzarako Nazioarteko Elkartea.

13. gaia._Administrazioaren egintzak. Administrazioko prozedura. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legea eta haren aldaketak. Garatzeko arautegia.

14. gaia._Osasunari buruzko Lege Orokorra. Osasunari buruzko Foru Legea. Edukiaren egitura eta azterketa. Laneko osasunaren aipamen berezia.

15. gaia._Lanerako eskubidea. Langileen Estatutua. Lan Prozedurari buruzko Legea. Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legea. Alde nagusiak. Garatzeko arautegia. Hitzarmen kolektiboak.

16. gaia._Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritza. Antolaketa eta egitekoak. Jarduketak, laneko arriskuei aurrea hartzekoak gehienbat. Organo teknikoekiko elkarlana.

17. gaia._Informazioaren tratamendua: datuen isilpekotasuna. Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa eta hura garatzeko arautegia.

18. gaia._UNE, EN eta ISO arauak. Kontzeptu orokorrak. Laneko segurtasun eta osasunaren, ingurumenaren eta kalitatearen aipamen berezia.

19. gaia._Estatistika. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

20. gaia._Epidemiologia. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

21. gaia._Lan osasuneko informazio sistema nagusiak.

22. gaia._Plangintza. Kontzeptu orokorrak. Egitekoa, ikustekoa, jokabideak eta helburuak. Erabakiak hartzea. Ebaluazioa. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

23. gaia._Kudeaketa. Kontzeptu orokorrak. Enpresen kudeaketa. Giza baliabideen kudeaketa. Ekonomiaren kudeaketa. Kalitatearen kudeaketa. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

24. gaia._Kudeaketa eta zuzendaritza. Kontzeptu orokorrak. Enpresen kudeaketa. Giza baliabideen kudeaketa. Ekonomiaren kudeaketa. Kalitatearen kudeaketa. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

25. gaia._Enpresa. Kontzeptu orokorrak. Enpresen eginkizunak. Enpresen jardueren sailkapena. Enpresaren egitura orokorra.

26. gaia._Informatika. Kontzeptu orokorrak. Testuen tratamendua. Kalkulu orriak. Datu baseak. Aurkezpenak. Internet. Web-guneak. Mezu elektronikoak.

27. gaia._Ingeniaritza orokorra. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

28. gaia._Kimika orokorra. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

29. gaia._Fisika orokorra. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

30. gaia._Biologia orokorra. Kontzeptu orokorrak. Lan osasunari aplikatzen ahal zaizkion alderdiak.

II. atala

1. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legea. Edukiaren egitura eta azterketa. Garatzeko arautegia.

2. gaia._Langileen eta enpresaburuen eskubide eta eginbeharrak, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko Legearen arabera. Ekoizleen, inportatzaileen eta hornitzaileen eginbeharrak.

3. gaia._Langileen kontsulta eta parte hartzea laneko arriskuei aurrea hartzeko. Lan arriskuei aurrea hartzeko erantzunbeharra eta zehapenak.

4. gaia._Aurreneurri zerbitzuen Erregelamendua. Edukiaren egitura eta azterketa. Garatzeko arautegia.

5. gaia._Aurrea hartzeko baliabideen antolaketa. Antolaketa motak. Aurrea hartzeko zerbitzuak. Orotariko kontzeptuak. Betebeharrak. Eginkizunak. Baliabideak eta langileak. Kreditazioa.

6. gaia._Laneko arriskuen eta aurreneurrien ebaluazioa garatzeko eginkizunak eta gaitasun mailak. Oinarrizko maila, erdikoa eta goikoa. Maila horietako prestakuntza jarduerak egiteko gaituriko entitateak baimentzeko izapidaketa eta betebeharrak. Osasun langileen prestakuntzaren kasu berezia.

7. gaia._Berezko aurreneurri zerbitzuetako eta zerbitzu mankomunatuetako osasun baimenerako irizpideak. Besteren bateko aurreneurri zerbitzuak kreditatzeko osasun eta teknika arloko irizpideak. Baimena emateko baldintzek bere horretan dirautela begiratzeko modua.

8. gaia._Aurreneurrien integrazioa enpresan. Laneko arriskuei aurrera hartzeko plana. Aurrea hartzeko bertan egon beharreko baliabideak. Enpresen jardueren koordinazioa.

9. gaia._Lan arriskuei aurrea hartzeko ebaluazioa. Orotariko kontzeptuak. Metodologia. Aurreneurrien plangintza.

10. gaia._Aurrea hartzeko sistemako auditoretza. Orotariko kontzeptuak eta helburuak. Entitate auditatzaileen baimenaren izapidaketa eta betebeharrak. OHSAS 18001 araua.

11. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea Estatuko Administrazio Nagusira egokitzeko arau garatzaileak. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak Nafarroako Foru Komunitatera eta honen erakunde autonomoetara egokitzea.

12. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, lantokietako segurtasunari eta osasunari dagokienez.

13. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, lantokietako segurtasun eta osasunerako seinaleei dagokienez.

14. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, banakako babeserako ekipoen erabilerari dagokionez.

15. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, lanerako ekipoen erabilerari dagokionez.

16. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, eraikuntzako, meategietako eta arrain-ontzietako lanetako segurtasun eta osasunari dagokionez. Eraikuntza Antolatzeko Legearen aipamen laburra.

17. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, agente biologikoei dagokienez.

18. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, agente minbizi-sortzaileei dagokienez.

19. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, zamen erabilerari dagokionez.

20. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, datuak ikusteko pantailak dituzten ekipoei dagokienez.

21. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, aldi baterako enpresei dagokienez.

22. gaia._Espainiako legeak makinei buruzko Europar Batasuneko estatuetako legeetara hurbiltzeko. Espainiako legeak banakako babeserako ekipoei buruzko Europar Batasuneko estatuetako legeetara hurbiltzeko.

23. gaia._Industriari buruzko Legea eta hura garatzeko arautegia, industrietako kalitateari eta segurtasunari dagokionez.

24. gaia._Espainiako arauak gai, produktu eta prestakin arriskugarriei buruz. Merkaturatzeko eta erabiltzeko mugak.

25. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, gai kimikoei dagokienez.

26. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, atmosfera lehergarriei dagokienez.

27. gaia._Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legea garatzeko arauak, arrisku elektrikoei dagokienez.

28. gaia._Nafarroako Lan Osasunaren diagnostikoa. Nafarroako Lan Osasunaren Plana.

29. gaia._Arriskuei aurrea hartzeko ekonomia. Laneko istripu eta gaixotasunen kostuak.

30. gaia._Laneko Medikuntza. Oinarrizko kontzeptuak, helburuak eta eginkizunak. Langileen osasunaren zainketa. Osasunaren zainketa berariazkorako protokoloak.

31. gaia._Laneko istripu eta gaixotasunak. Kontzeptua. Jakinarazpena, erregistroa eta sailkapena. Legezko arautegia. Laneko eta lanari loturiko gaixotasunak.

32. gaia._Gizarte Segurantzaren sistema Espainian. Gizarte Segurantzari buruzko Oinarrizko Legea, Gizarte Segurantzari buruzko Orotariko Legearen testu bategina eta arloko bete testu legegile batzuk. Aplikatzeko erregelamenduak. Entitate kudeatzaileak. Gizarte Segurantzako Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutuak.

33. gaia._Lanerako ezintasunak, aldi baterakoak eta iraunkorrak. Kontzeptu orokorrak. Laneko gorabeheren berezitasunak. Indarra duen arautegia.

34. gaia._Kasuan kasuko sektoreko lan arriskuak. I. Nekazaritza eta basogintza.

35. gaia._Kasuan kasuko sektoreko lan arriskuak. I. Eraikuntza.

36. gaia._Kasuan kasuko sektoreko lan arriskuak. III. Industriako jarduera ekonomikoetako arrisku nagusiak.

37. gaia._Kasuan kasuko sektoreko lan arriskuak. IV. Zerbitzuetako jarduera ekonomikoetako arrisku nagusiak.

38. gaia._Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua. I. Oinarrizko kontzeptuak. Ergonomia, kontzeptua eta helburua. Inguruneko baldintzak ergonomian.

39. gaia._Ergonomia eta Psikosoziologia aplikatua. II. Eragile psikosozialak. Antolaketaren egitura. Enpresaren, lanpostuaren eta norberaren ezaugarriak.

40. gaia._Laneko arriskuei aurrea hartzeko sustapena. Prestakuntza. Prestakuntza arloko beharren azterketa. Prestakuntzarako plan eta programak. Hezkuntza arloko teknikak. Jarraipena eta ebaluazioa. Komunikazioa aurreneurrien arloan. Bideak eta motak. Negoziatzeko teknikak. Negoziazio kolektiboa laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez.

41. gaia._Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutuko gida teknikoak.

42. gaia._Antzeko teknikak. I. Produktuaren segurtasuna eta kalitatea kudeatzeko sistemak. Ingurumenaren kudeaketa.

43. gaia._Antzeko teknikak. II. Industrietako segurtasuna. Ondareen arriskuei aurrea hartzea. Errepideetako segurtasuna.

44. gaia._Laneko segurtasuna eta osasuna eta emakume langilea. Laneko arrisku berariazkoak, haurdunaldian, erditu ondoren eta bular emateko denboran. Amatasunaren babesa eta indarra duen arautegia. Laneko arriskuak eta gizonezko eta emakumezko ugalketa.

45. gaia._Laneko segurtasuna eta osasuna eta egoera bereziak. Adingabeak. Etorkinak. Ezgaitasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak. Langile adinduak.

III. atala

1. gaia._Laneko segurtasuna eta osasuna. Oinarrizko kontzeptuak. Lan-baldintzak eta osasuna. Laneko arriskuak. Lanak eragindako kalteak. Aurreneurriak eta babesa. Osasuna eta laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

2. gaia._Laneko segurtasuna. I. Oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-teknikak. Istripuen ikerketa, aurrea hartzeko teknika den aldetik.

3. gaia._Laneko segurtasuna. II. Istripuak gertatzeko arriskuaren azterketa eta orotariko ebaluazioa.

4. gaia._Laneko segurtasuna. III. Araua eta segurtasunerako seinaleak. Arauak eta lanerako prozedurak. Aurrea hartzeko mantentze-lanak.

5. gaia._Laneko segurtasuna. IV. Taldekako eta banakako babesa.

6. gaia._Laneko segurtasuna. V. Larrialdietarako eta nork bere burua babesteko planak. Sorospena eta lehen osasun laguntza.

7. gaia._Laneko segurtasuna. VI. Makinei, ekipoei, instalazioei eta tresnei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

8. gaia._Laneko segurtasuna. VII. Presioko aparatuei loturiko berezitasunak.

9. gaia._Laneko segurtasuna. VIII. Laneko tokiei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

10. gaia._Laneko segurtasuna. IX. Argindarrari loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

11. gaia._Laneko segurtasuna. X. Erabili, bildu, jaso eta garraiatzeari loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

12. gaia._Laneko segurtasuna. XI. Produktu kimikoei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola. Hondakin toxiko eta arriskugarriak.

13. gaia._Laneko segurtasuna. XII. Suteei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

14. gaia._Laneko segurtasuna. XIII. Segurtasun-ikuskapenak eta istripuen ikerketa.

15. gaia._Laneko segurtasuna. XIV. Arriskuak baztertu eta gutxitzeko aurreneurriak.

16. gaia._Laneko segurtasuna. XV. Leherketak eta atmosfera lehergarriak. Kontzeptu orokorrak. Atmosfera lehergarriei loturiko berariazko arriskuen azterketa, ebaluazioa eta kontrola.

17. gaia._Industria higienea. I. Oinarrizko kontzeptuak. Metodologia industria higienean. Kutsagarri fisiko, kimiko eta biologikoak.

18. gaia._Industria higienea. II. Agente kimikoak (a). Lan-toxikologia.

19. gaia._Industria higienea. III. Agente kimikoak (b). Ukipenaren ebaluazioa.

20. gaia._Industria higienea. IV. Agente kimikoak (c). Ukipenaren kontrola. Printzipio orokorrak. Gune kutsagarriaren aurkako ekintzak. Bitartekari zabaltzailearen aurkako ekintzak. Aireberritzea. Gizabanakoaren gaineko ekintzak. Norberaren babeserako ekipoak eta sailkapena.

21. gaia._Industria higienea. V. Agente kimikoak (d). Legezko arautegi berariazkoa.

22. gaia._Industria higienea. VI. Agente fisikoak (a). Hotsa. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola. Legezko arautegi berariazkoa.

23. gaia._Industria higienea. VIII. Agente fisikoak (b). Dardarak. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

24. gaia._Industria higienea. IX. Agente fisikoak (c). Giro beroak, epelak eta hotzak. Orotariko ezaugarriak. Indizeak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

25. gaia._Industria higienea. X. Agente fisikoak (d). Erradiazio ionizagarriak. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola. Legezko arauak eta berariazko erregelamenduak.

26. gaia._Industria higienea. XI. Agente fisikoak (e). Erradiazio ez ionizagarriak. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola.

27. gaia._Industria higienea. XII. Agente biologikoak. Orotariko ezaugarriak. Ondorioak. Ebaluazioa eta kontrola. Legezko arautegi berariazkoa.

28. gaia._Industria higienea. XIII. Lan egitean agente minbizi-sortzaileen aurrean egoteari loturiko arriskuak. Laneko agente minbizi-sortzaileak. Legezko arautegi berariazkoa. Amiantoaren berezitasunak.

29. gaia._Toki itxiak. Kontzeptu orokorrak. Arriskuak eta jarduketak. Lanerako baimena. Larrialdietarako eta salbamendurako prozedurak. Toki itxietako lan taldearen entrenamendua eta eginbeharrak.

30. gaia._Eraikuntza. Kontzeptu orokorrak. Eraikuntzako lanen irudikapena eta proiektua. Lur ikarak, zimentazioak, egiturak, murruak, forjatuak, eskailerak, estalkiak, zoladurak eta instalazioak. Eraikuntza eta herri lanetako lanaren segurtasun eta osasunaren berezitasunak. Segurtasun eta osasunerako ikerlan eta planak. Jabetza, zuzendaritza fakultatiboa eta koordinatzaileak. Aurreneurri nagusiak.

Iragarkiaren kodea: F0419369