3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BASABURUA

Plantilla organikoa

Basaburuko Udalak, 2004ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, 2005eko plantilla organikoa onetsi zuen aho batez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Funtzionarioak

1._Izena: udal idazkaria (Basaburua-Imotz batasunerako).

A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Ehuneko 28ko osagarria. Gradua: 6. Bete beharreko baldintza: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz.

2._Izena: administrari-ofiziala.

Lanpostu kopurua: bat. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostu kopurua: bat. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Iraungitzekoa. Baldintza: euskaraz jakitea, ahoz eta idatziz.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Alemán Astiz, Juan. Idazkaria (Imotzekin partekatua).

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Gascue Jaunarena, Maria Elena. Administrari laguntzailea.

Basaburuan, 2004ko azaroaren 15ean._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0417712