3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

E G U E S I B A R

Kirol koordinatzailea hartzeko deialdia. Izendapen proposamena

Eguesibarko Udaleko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat, lan-araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko (2004ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 7koa) hautapen probako ariketa guztiak bukatu ondoren, epaimahaiak, abenduaren 15ean egindako bilkuran, izendapen proposamena egin du puntuazio altuena lortu duen izangaiaren alde, alegia, ondoko honen alde: Nerea Romero Torrens andrea.

Izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita, deialdiko 9.2 oinarriko dokumentazioa Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkezteko.

Aipatu epearen barrenean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzunbeharra ukatu gabe.

Eguesen, 2004ko abenduaren 23an._Epaimahaiko idazkaria, Jesús Miguel Monteano Sorbet.

Iragarkiaren kodea: L0419389