3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONAMARIAKO, OIZKO, URROZKO ETA BEINTZA-LABAIENGO UDALEN BATASUNA

Donamariako, Oizko, Urrozko eta Beintza-Labaiengo Udalen Batasuneko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozesua

Donamariako, Oizko, Urrozko eta Beintza-Labaiengo Udalen Batasuneko buruak, azaroaren 25ean, ebazpen hau eman zuen:

Lehenengoa._Donamariako, Oizko, Urrozko eta Beintza-Labaiengo Udalen Batasuneko lan-kontrudun finkoak, ebazpen honen eranskineko zerrendakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzea, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Bigarrena._Funtzionario bilakatzen diren langileek ordura arte aplikatu zaien gizarte segurtasun eta aurreikuspen sozialen sistema bera izanen dute eta lanpostu berari atxikita segituko dute.

Hirugarrena._Langile horiei aplikatuko zaizkien lansariak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan eta hori garatzeko xedapenetan funtzionarioentzat ezarrita daudenak izanen dira.

Laugarrena._Langile guztiak egun berean sartuko dira egiazki Estatutuan, hau da, 2004ko abenduaren 31n (2005eko urtarrilaren 1a baino lehen).

Bosgarrena._Ebazpen hau interesatuei helaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, zerrenda batean zehaztuz lanpostuak eta bakoitzari dagozkion maila, antzinatasuna eta funtzionario gradua, ondoko eranskinean agertu bezala.

E R A N S K I N A

María Victoria Eulate Etxegia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Antzinatasuna, 2004ko abenduaren 31n: 12 urte, 11 hilabete eta 20 egun. Gradua: 2.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik; aldez aurretik, kasua bada, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Oitzen, 2004ko azaroaren 25ean._Batasuneko burua, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L0418421