3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Alkatetzaren ebazpena, praktikako funtzionarioaren izendapena indarrik gabe uzten duena

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen, 2004ko urriaren 20an:

Ignacio Martínez Laparte praktiketako funtzionario izendatu zen, Alkatetzak 2004ko urtarrilaren 22an eman ebazpenaren bidez, 2004ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, martxoaren 22an, Tafallako udaltzain izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari zegokion Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroak iraun bitartean. Deialdi hori Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak onetsi zuen, 2002ko ekainaren 11n.

Jasorik Nafarroako Segurtasun Eskolaren idatzia, 2004ko irailaren 24ko data eta sarrera zenbakia 3645 dituena, Prestakuntza Ikastaroa aurtengo urriaren 27an amaituko zela adierazi baitzuen.

Ikusirik Segurtasun Eskolak izangaiak egindako Poliziaren Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroko azken kalifikazioak eman behar dizkiola oposizioaren epaimahaiari, oposizioaren gainerako puntuei gehitzeko. Izanik data hori noski azaroaren bigarren hamabostaldian.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da aipatu praktiketako funtzionarioaren izendapena indarrik gabe uztea.

Horrenbertzez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._2004ko irailaren 28tik aitzina indarrik gabe uztea Ignacio Martínez Laparteren izendapena, praktikako funtzionario gisa, Tafallako udaltzain izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari zegokion Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa bukatuta. Deialdi hori Tafallako Udaleko Gobernu Batzordeak onetsi zuen, 2002ko ekainaren 11n, eta ikastaroa, berriz, 2004ko urtarrilaren 23tik egiten ari zen.

Ignacio Martínez Laparte, praktikako funtzionario izatetik geldiarazi dena, kenduko da Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorretik, 2004ko irailaren 27tik aitzina. Data horretatik aitzina, C mailako hasierako soldatari dagokion ordainsaria hartzeari utziko dio.

Epaimahaiak, ikastaroko azken kalifikazioak bildutakoan, izangaiaren azken kalifikazioa onetsiko du eta organo dei egileari jakinaraziko dio, hala behar bada, Ignacio Martínez Laparte funtzionario izendatzeko proposamena.

Bigarrena._Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, epaimahaiko kideei, Nafarroako Segurtasun Eskolako Zerbitzuko zuzendariari, Zerbitzu Ekonomikoen Alorrari eta Langileria Departamentuari, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko urriaren 20an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0417898