3. ALDIZKARIA - 2005eko urtarrilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

429/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, honako foru agindu hauek aldatzen dituena: urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Agindua, 198 eredua onetsi zuena, abenduaren 29ko 259/1999, 193 eredua onetsi zuena, otsailaren 15eko 26/2000, 296 eredua onetsi zuena eta otsailaren 26ko 48/2001, F-50 eredua onetsi zuena.

Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduak onetsi zuen finantza-aktiboekin eta beste higigarrien baloreekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko 198 eredua, hala nola diseinu fisiko eta logikoak, eredu horietako barne orrien ordez zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko.

Berriki beste arau batzuk onetsi dira eta horiek informaziorako beste betebehar batzuk ezarri dituzte partaidetza lehenetsiei eta beste zor-instrumentu batzuei dagokienez, bai eta balore-maileguko eragiketa batzuei dagokienez ere. Hori horrela, egokitu egin behar da 198 eredua.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak, abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legeak sartutako f) eta g) letretan, adierazten du lurralde komunean indarra duen araudia aplikatuko dela, hain zuzen ere inbertsio koefiziente, norberaren baliabide eta finantza-bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legeko bigarren xedapen gehigarrian ezarritako araubidea fiskalari dagokiona, bai eta baloreen mailegu batzuen araubide fiskalari dagokiona ere.

Zehazki, maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriak, zeina sarrarazi baitzuen uztailaren 4ko 19/2003 Legeak, kapitalen mugimenduen eta atzerriarekiko transakzio ekonomikoen araubide juridikoari eta kapitalen zuriketaren aurkako zenbait prebentzio neurriri buruzkoak, ezartzen du 3. eta 6. ataletan aipatzen diren entitateak behartuta daudela tributu arloko Administrazioari informazioa ematera partaidetza lehenetsiko eta beste zor-instrumentu batzuetako entitateen partaidetza edo kontrol osoa duten entitateek egiten dituzten jaulkipenen gainean, bai eta jaulkitako baloreen titularren identitatearen gainean ere, arauz ezartzen den moduan.

Bestalde, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 63/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriaren 3. atalaren arabera, tributuen arloko Administrazioari informazio osagarria eman behar zaio, haren 1. atalean aipatzen diren balore-maileguko eragiketa batzuen gainean. Balore-maileguen araubide fiskala erregulatzean, aipatu xedapen gehigarriak ezartzen du, alde batetik, maileguaren ordainketa, bai eta, kasu batzuetan, mailegatutako baloreen ondoriozko eskubide ekonomikoengatiko konpentsazioen zenbatekoa ere maileguaren indarraldian, norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzetik lortzen diren etekintzat joko direla mailegu-emailearentzat eta, bestetik, aipatu diren errentak konturako ordainketen sistema orokorrari lotuta egonen direla, eskudiruzko maileguetarako aurreikusi diren kasuetan eta ezarri diren salbuespenekin. Erregulazio horrekin bat, atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenaren 193 eredua egokitu beharra dago, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kapital higigarriko zenbait irabazitarako eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergaren zenbait errentatarako, 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko hirugarren atalean aipatzen den informazio osagarria sar dadin.

Aurreko lerroaldean aipatu arrazoi beragatik, eta informazio osagarri hori hartzailea egoitzarik eta finkagune iraunkorrik gabea denean sar dadin, beharrezkoa da 296 eredua ere egokitzea (finkagune iraunkorrik izan gabe eskuratu diren errenten arloan Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergako konturako atxikipenen eta sarreren urteko laburpena).

Aipatutako informazio osagarria sartzeak ez du aldarazi 193 eta 296 ereduetako eremuen egitura (abenduaren 29ko 259/1999 eta otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduak, hurrenez hurren); beharrezkoak diren eremuak sartu baizik ez da egin, 193 eta 296 ereduak betetzeko kostuak ez gehitzearren zergadunei. Halaber, kontuan izanik eman beharreko informazioaren ezaugarriak eta informazioa eman behar duten subjektuenak, beharrezkotzat jo da urteko aitorpen laburpenak -193 eta 296 ereduak-ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko betebeharra ezartzea, horietan balore-maileguko eragiketak daudenean (aipatu den hemezortzigarren xedapen gehigarrian araututakoen artekoak).

Era berean, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuaren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendu berria onetsi zen, eta horrek indarra hartzearen ondorioz F-50 eredua egokitu egin behar da, Erregelamendu horretako hirugarren xedapen gehigarriaren edukiaren arabera moldatzeko. Hirugarren xedapen gehigarri horrek aukera ematen du bidaia agentziek, besteren izenean eta besteren kontura bitarteko gisa aritzen direnean, beren izenean fakturatzeko beste enpresaburu edo profesional batzuek egindako zerbitzu-emate batzuk, zerbitzu horiek baldintza batzuk betetzen dituztenean. Horri begira, foru agindu honetan aldatu egin da eredu hori, bi kode gako berri sartuta.

Azkenik, foru agindu honen xedapen gehigarriak aldatu egin du herrialde eta lurraldeen zenbakizko nomenklatura eta, horren ordez, alfabetikoa jarri du, ISO alfa-2 (ISO 3166) kodifikazioan oinarritua.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak kontseilariei ematen die, beren departamentuetako eskumenei dagokienez, erregelamenduak foru aginduz emateko ahalmena.

Horrenbestez, ahalmen hori erabiliz,

EBATZI DUT:

1. artikulua. Urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez onetsi ziren finantza-aktiboekin eta beste higigarrien baloreekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko 198 ereduak, pezetatan eta euroetan, hala nola diseinu fisiko eta logikoak, eredu horietako barne orriaren ordez zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko.

Bat._6. zenbakiaren testu berria eta 8., 9. eta 10. zenbakiak gehitzea Hirugarrena. Bat atalean.

"6. Halaber, kontuko idaztoharren bidez azalduak eta Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofizialean negoziatuak diren finantza-aktiboen interesak eta OCDEko herrialdeetako administrazio publikoek jaulkitako zorretik heldu diren interesak ordaintzeko erabiltzen diren finantza entitateek, hala nola aktibo horien transmisioan, amortizazioan edo errenboltsoan parte hartzen dutenek, haien titularrei egozten ahal zaizkien etekinak kontsignatuko dituzte eredu honetan, kontuan hartu gabe titular horiek Sozietateen gaineko Zergan subjektu pasiboak diren edo Bizilekua Kanpoan Dutenen errentaren gaineko Zergadunak, kokamendu iraunkorraren bidez zerga horren menpeko errentak dituztenak, zerga horren Erregelamenduaren 37.17 artikuluari urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuan emandako erredakzio berriaren arabera."

"8. Tributu arloko Administrazioari informazioa eman behar diotenak (urriaren 23ko 2281/1998 Errege Dekretutko III. kapituluan ezarritakoaren arabera), partaidetza lehenetsiei eta beste zor-instrumentu batzuei dagozkien eragiketen gainean, horien araubidea maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarria, eta eragiketak informazioa eman beharra dutenak bitarteko direla eginak.

9. Kreditu entitate nagusia eta entitate kotizatua (maiatzaren 25eko 13/1985 Legeko bigarren xedapen gehigarriko 3. eta 6. ataletan aipatzen diren boto eskubideen titularra), aurreko 8. puntuan aipatzen diren baloreei dagokienez.

Uztailaren 4ko 19/2003 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren aplikazio eremuan sartzen diren partaidetza lehenetsiak eta beste zor-instrumentu batzuk direnez, jaulkipenean bitartekari diren finantza entitateei buruz abuztuaren 2ko 1285/1991 Errege Dekretuan aurreikusitakoa aplikatuko da.

10. Maileguaren xede diren baloreak negoziatzeko merkatuko konpentsazio eta likidazio sistemako partaide edo kide diren entitateak, bai eta zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian erregulatutako baloreen mailegu eragiketetan parte hartzen edo bitartekari lana egiten duten finantza entitateak, eragiketa horiei dagokienez.

Eragiketa horietan esku hartzen dutenean bai negoziazio merkatuko konpentsazio eta likidazio sistemako partaide edo kide diren entitateek, bai horietan parte hartzen duten edo bitartekari lana egiten duten finantza entitateek, informazioa duen aitorpena eginen dute eragiketetan parte hartzen duten edo bitartekari diren finantza entitateek."

Bi._Hirugarren atala. Lau:

"Lau._Atal honetan aipatutako informazio betebeharra, atxikipenaren menpean bertan dauden eragiketei buruz bete dela ulertuko da dagokion atxikipenen urteko laburpena aurkezten denean.

Atal honetako lehenengo zenbakiko 10. puntuaren arabera betebeharra dutenei dagokienez, zergadun batek konturako sarrera edo atxikipena egin behar duenean eta aldi berean informazioa eman beharra duenean, informazio guztia emanen da hari dagozkion atxikipenen urteko laburpen ereduan, hain zuzen ere baloreen mailegu kasuetan mailegu-emaileari ordaindu beharrekoa konturako sarreratik edo atxikipenetik salbuetsita ez dagoenean, nahiz eta konpentsazioen zenbatekoaren gainean konturako sarrera edo atxikipena egin behar ez izan."

Hiru._Hirugarren ataleko Bost zenbakia informazioaren helburu eta edukiari buruzko Laugarren ataleko Bost zenbakia izanen da.

Lau._Laugarren atala:

"Laugarrena._Informazioaren helburua eta edukia.

Bat._Aurreko hirugarren ataleko lehenengo zenbakiko 1. puntutik 8.era bitartekoan eta bigarren eta hirugarren zenbakietan aipatutako informazioa ematera behartuek eragiketetan parte hartu duten subjektuen identifikazio osoa emanen diote Zerga Adminsitrazioari, foru agindu honen eranskinetan bildutako zehaztapenekin eta ondoko datuak azalduz: zeren gisa parte hartzen duten, izen-deiturak edo sozietatearen izena, haien helbidearen probintzia eta herrialdearen kodea eta identifikazio fiskalerako zenbakia, hala nola efektu publiko, balore, titulu eta aktiboen mota eta kopurua eta eragiketa bakoitzaren zenbatekoa eta data.

Aurreko hirugarren ataleko lehenengo zenbakiko 9. puntuan aipatutako informazioa ematera behartuek informazioa eman beharko diote tributu arloko Administrazioari, foru agindu honen eranskinetan bildutako zehaztapenekin bat, partaidetza lehenetsiek eta beste zor-instrumentu batzuek sortutako etekinen hartzailearen identitateari eta egoitza herrialdeari, denbora aldi bakoitzean hartutako etekinen zenbatekoari eta baloreen identifikazioari buruz. Etekinak hirugarren baten kontura hartzen direnean, haren identitatea eta egoitza herrialdea ere zein diren ere adieraziko da.

Aurreko hirugarren ataleko lehenengo zenbakiko 10. puntuan aipatutako informazioa ematera behartuek informazioa eman beharko diote tributu arloko Administrazioari, foru agindu honen eranskinetan bildutako zehaztapenekin bat, zenbaki honetako lehen lerroaldean aurreikusi informazioarekin batera, maileguaren hasiera eta bukaera egunei, maileguaren eragiketa zenbakiari, mailegu-emaileari ordaindu beharrekoari, emandako baloreen ondoriozko eskubideengatiko konpentsazioei eta emandako bermeei buruz. Informazio hori aurkeztuko da mailegu-emaileari ordainketa edo konpentsazio kontzeptuarekin zenbatekoren baten ematen zaion ekitaldiko edo ekitaldietako urteko aitorpenean.

Bi._Idaztoharretako Zor Publikoaren Merkatuko entitate kudeatzaileek, zor publikoaren balore bereizien transmisio, errenboltso edo amortizazioan parte hartzen dutenek, eragiketa horietan parte hartzen duten subjektuei dagozkien datuez gain, titular bakoitzari egozten ahal zaion etekinaren berri emanen diote Zerga Administrazioari.

Hiru._Berariazko etekina izanik, kontuko idaztoharretan azaldurik eta Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean negoziatuak diren finantza aktiboen transmisioan, amortizazioan edo errenboltsoan parte hartzen duten finantza entitateek, aurreko hirugarren ataleko lehenengo zenbakiko 5. puntuan aipatu direnek alegia, eragiketa horietan parte hartu duten subjektuen datuez gain, arestian aipatu baitira, balorearen titularrari egozten ahal zaion etekinaren berri eman beharko diote Zerga Administrazioari.

Finantza entitateek ezinezkoa baldin badute transmisio, amortizazio edo errenboltsoko eragiketa horietan izandako etekina zehaztea, transmisio, amortizazio edo errenboltsoaren balioaren berri eman beharko diote Zerga Administrazioari.

Lau._Kontuko idaztoharren bidez azalduak eta Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofizialean negoziatuak diren finantza-aktiboen interesak eta OCDEko herrialdeetako administrazio publikoek jaulkitako zorretik heldu diren interesak ordaintzeko erabiltzen diren finantza entitateek, hala nola aktibo horien transmisioan, amortizazioan edo errenboltsoan parte hartzen dutenek, edo aktibo horien interesak ordaintzeko erabiltzen diren horiek, alegia, aurreko Hirugarren ataleko lehenengo zenbakiko 6. puntuan aipatutakoek, eragiketa horietan parte hartzen duten subjektuen datuez gain, arestian aipatu baitira, balorearen titularrari egozten ahal zaion etekinaren berri eman beharko diote Zerga Administrazioari.

Finantza entitateek ezinezkoa baldin badute transmisio, amortizazio edo errenboltsoko eragiketa horietan izandako etekina zehaztea, transmisio, amortizazio edo errenboltsoaren balioaren berri eman beharko diote Zerga Administrazioari.

Bost._198 eredu honen aplikazio eremutik kanpo gelditu da ondoko eragiketei buruzko informazioa emateko betebeharra:

a) Altxorraren Letrekin egindako eragiketak, horien berri Altxorraren Letrekin egindako eragiketen aitorpen informatiboaren 192 ereduan bidez eman behar denean.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzekin egindako eragiketak, horien berri eman behar denean aitorpen informatzailearen 187 ereduaren bidez. Eredu horrek honako hau biltzen du: inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzio edo partaidetzak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio edo partaidetza horiek eskualdatu edo ordaintzearen ondorioz lortutako errentei eta ondare gehikuntzei dagokienez.

c) Finantza aukera eta gerokoekin egindako eragiketak."

Bost._Aldaketak egin dira Aitortzailearen eta Aitortuaren Erregistroetan (urtarrilaren 20ko 9/2000 Foru Aginduaren III. eranskinean), foru agindu honen I. eranskinean azaltzen den moduan.

2. artikulua. Abenduaren 29ko 259/1999 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez onetsi dira, besteak beste, atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkezteko 193 ereduak, pezetatan eta eurotan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kapital higigarriko zenbait irabazitarako eta Sozietateen gaineko Zergaren eta Egoitzagabeen Errentaren (finkamendu iraunkorrei dagokienen) gaineko zergaren zenbait errentatarako, bai eta diseinu fisikoak eta logikoak ere, 193 eredu horietako barne orrien ordez zuzenean ordenagailuz irakurtzeko moduko euskarriak jartzeko. Hona hemen:

Bat._Bigarren atala. Bi.

"Bi._Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira 25 hartzaile baino gehiago biltzen dituzten urteko laburpenak.

Era berean, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira 193 ereduko urteko laburpenak, hain zuzen ere Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarrian araututako balore-maileguei buruzko informazioa biltzen dutenak.

Gainerako kasuetan ordenagailuz irakurtzeko euskarrian aurkeztea aukerakoa izanen da."

Bi._Aldaketak egin dira Jasotzailearen Erregistroan-Jasotzaileen Zerrendan (abenduaren 29ko 259/1999 Foru Aginduaren V. eranskina), foru agindu honen II. eranskinean azaldutako moduan.

3. artikulua. Otsailaren 15eko 26/2000 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez onetsi da 296 eredua, pezetatan eta eurotan, honakoak aurkezteko: finkagune iraunkorrik izan gabe eskuratu diren errenten arloan Egoitza atzerrian dutenen Errentaren gaineko Zergako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Onesten ditu, orobat, egoitzagabeen kontuei buruzko hainbat xedapen. Hona hemen aldaketa:

Bat._Bigarren atala. Bi.

"Bi._Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira 25 hartzaile baino gehiago biltzen dituzten urteko laburpenak.

Era berean, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztu beharko dira 296 ereduko urteko laburpenak, hain zuzen ere Neurri Fiskal, Administratibo eta Gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarrian araututako balore-maileguei buruzko informazioa biltzen dutenak.

Gainerako kasuetan ordenagailuz irakurtzeko euskarrian aurkeztea aukerakoa izanen da."

Bi._Aldaketak egin dira Jasotzailearen Erregistroan (otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduaren III. eranskina), foru agindu honen III. eranskinean azaldutako moduan.

4. artikulua. Bi kode gako berri ("F" eta "G") sartu dira aitortuaren erregistroko 82. idazgunean, 2. erregistro motan, otsailaren 26ko 48/2001 Foru Aginduaren III. eranskinean. Agindu horren bidez onetsi dira hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko pezeta eta eurotako F-50 ereduak, hala nola haien barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak. Hona hemen aldaketa:

"F. Bidaia agentzietako salmentak: Bidaia agentziek emandako fakturen bidez dokumentatutako zerbitzuak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretua).

G. Bidaia agentzietako erosketak: Bidaiariak eta haien ekipajeak airez garraiatzeko zerbitzuak, fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretua).."

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Herrialdeen eta lurraldeen kodeak

Foru agindu honetan ageri diren aitorpenei dagokienez, "Herrialdeen eta lurraldeen kodeak" onetsi dira (foru agindu honen IV. eranskina).

Otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduan "Herrialdeen eta lurraldeen kodeak" aipatzen direnean, foru agindu honetan onetsitakoak direla jakin behar da. Agindu haren bidez onetsi da 296 eredua, pezetatan eta eurotan, honakoak aurkezteko: finkagune iraunkorrik izan gabe eskuratu diren errenten arloan Egoitzagabeen Errentaren gaineko Zergako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Onesten ditu, orobat, egoitza atzerrian dutenen kontuei buruzko hainbat xedapen.

"Herrialdeen eta lurraldeen kodeak" atala nomenklatura alfabetiko berriaren arabera betetzeko lehen zenbakizko kodifikazioko hiru posizio zituzten aitorpenetan, bai inprimakietan bai euskarri magnetikoan aurkezteko diseinuetan, bi karaktere alfabetikoak ezkerraldean egokitu beharko dira eta eskuinaldea zuri utzi.

Xedapen indargabetzaile bakarra. 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrik gabe gelditu dira otsailaren 15eko 26/2000 Foru Aginduaren hirugarren xedapen gehigarria eta V. eranskina, "Herrialdeen eta lurraldeen kodeak" atalari dagokionez.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

1. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta egun horretatik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie.

2. Foru agindu honen IV. eranskinean ageri diren "Herrialdeen eta lurraldeen kodeak" erabili beharko dira foru agindu hau argitaratu ondoren aurkezten diren aitorpenetan.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa galarazi gabe, zenbakizko kodeak dituzten aitorpenak aurkeztu ahalko dira 2005. urtean, aldaketa hori izan duten ereduak pixkanaka aldatzen diren arte.

Iruñean, 2004ko abenduaren 23an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

I. ERANSKINA

198 eredua

"1. Aitortzailearen erregistroan._B) 1. erregistro motan, idazgune hauek honela idatzi dira:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

145-162 Numerikoa ERAGIKETEN ZENBATEKOA.

18 idazguneko eremu numerikoa.

Hamartarren komarik gabe idatziko da aitortuaren erregistroei dagozkien "ERAGIKETEN ZENBATEKOA" eremuan (150-164 idazguneak) jasotako zenbatekoen batura osoa.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-160 Eragiketen zenbatekoaren osoko zatia.

161-162 Eragiketen zenbatekoaren zati hamartarra.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

163-180 Alfazenbakizkoa ETEKINAK

Eremu hau honela banatzen da:

163 ZEINUA: Alfabetikoa.

Eremu alfabetiko hau beteko da egozten ahal diren etekinen zenbatekoa lortzeko batura 0 (zero) baino txikiagoa denean (164-180ra bitarteko idazguneak, 1. motako erregistroa). Kasu horretan "N" bat jarriko da. Beste edozein kasutan eremu honen edukia tarte bat izanen da.

164-180 ZENBATEKOA. 17 idazguneko eremu numerikoa.

Hamartarren komarik gabe idatziko da "ETEKINEN ZENBATEKOA" eremuan azaltzen diren zenbatekoan batura (166-176 idazguneak, 2. motako erregistroa). Aitortuen erregistroetan "N" idatzi bada "ETEKINAREN ZEINUA" eremuan (2. motako erregistroko 165. idazgunea), zenbateko horiek ken zeinuaz kontatuko dira batura horretan jaso behar diren zenbatekoak batzean.

Eremu hau bitan banatzen da:

164-178 Etekinen zenbatekoaren osoko zatia.

179-180 Etekinen zenbatekoaren zati hamartarra.

181-197 Numerikoa KONPENTSAZIOAK.

17 idazguneko eremu numerikoa.

Hamartarren komarik gabe idatziko da "KONPENTSAZIOAK" eremuan azaltzen diren zenbatekoan batura (224-235 idazguneak, 2. motako erregistroa).

Eremu hau bitan banatzen da:

181-195 Konpentsazioen zenbatekoaren osoko zatia.

196-197 Konpentsazioen zenbatekoaren zati hamartarra.

198-237 ZURIUNEAK.

238-250 Alfazenbakizkoa ZIGILU ELEKTRONIKOA

Banakako aurkezpenetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriz beteko da.

2. Aitortuaren erregistroan._C) 2. erregistro motan, idazgune hauek honela idatzi dira:

_78-80 idazguneak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

78-80 Alfabetikoa HERRIALDEAREN KODEA

Egoitzarik ez dutenen kasuan 99 jarri bada "PROBINTZIAREN KODEA" eremuan (76-77 idazguneak, 2. motako erregistroa), aitortuaren egoitzaren herrialdeari dagokion kodea jarriko da, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak abenduaren 23an emandako 429/2004 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri diren herrialdeen gakoen arabera. Kodea lehenengo bi idazguneetan jarriko da eta hirugarren idazgunea zuri utziko da.

Espainiako lurraldean finkagune iraunkor baten bitartez jarduten duten egoitzadun nahiz egoitzagabeen kasuan, 78-80 idazguneak zuriz beteko dira.

_91. idazgunean P gakoa gehitzea.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

P Balore-maileguko eragiketaren zenbakia, "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa).

_92-119 idazguneak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

92-111 Alfanumerikoa BALOREEN KONTU KODEA / MAILEGU ERAGIKETAREN ZK.

Datu horiek jarriko dira aitortzailea finantza entitate bat denean eta entitate horrek bere gain duenean baloreen administrazioa eta gordailua.

Honelako egitura du:

92-95 Entitatearen kodea.

96-99 Sukurtsalaren kodea.

100-101 Kontroleko digituak.

102-111 Kontu zenbakia.

Balore-maileguen kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), mailegu eragiketaren zenbakia jarriko da eremu horretan.

112-119 Numerikoa ERAGIKETAREN DATA/MAILEGUAREN HASIERA

Eragiketaren data jarriko da, urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin.

Balore-maileguen kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), maileguaren hasiera eguna jarriko da eremu horretan.

_121-132 idazguneetako 2 eta 3 zenbakiak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

2 I.F.Z. gabeko jaulkitzaileen kasuan ISIN kodea jarriko da, esleitua badute, Balore Merkatuko Komisio Nazionalak abenduaren 16an emandako 1/1998 arau teknikoaren arabera eratua ("KODEAREN GAKOA" eremuko kasua, 120 idazgunea, 2 balorearekin konfiguratua).

3 ISIN esleitua duten atzerriko baloreetarako beti agertaraziko da hori. Gainerako kasuetan "ZXX" gakoa jarriko da: "XX" herrialde jaulkitzailearen kodea izanen da, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak abenduaren 23an emandako 429/2004 Foru Aginduaren V. eranskinean ageri diren herrialdeen gakoen arabera, ("KODEAREN GAKOA" eremuko kasua, 120 idazgunea, 3 balorearekin konfiguratua).

_134 idazgunea:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

134 Alfabetikoa ERAGIKETAREN GAKOA

Dagokion gakoa.

A Eskubideak eskuratu edo eratzea.

B Eskubideak eskuratu edo eratzea, burtsako eragiketa bereziei eta balore kotizatu eta batez besteko kanbio ponderatuen burtsaz kanpoko transmisioei buruzko irailaren 27ko 1416/1991 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako eragiketen bitartez.

C Trukea.

D Bihurketa.

E Eskubideak deuseztatzea edo amaitzea.

F Jaulkipen prima itzultzea.

G Kapitala murriztea.

O Baloreen maileguak, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapenean arautuak.

P Baloreen mailegua eratzea.

Q Baloreen mailegua amaitzea.

S Harpidetza.

T Eskualdatzea, amortizazioa edo errenboltsoa.

U Amortizazioa, eskualdaketa edo errenboltsoa, burtsako eragiketa bereziei eta balore kotizatu eta batez besteko kanbio ponderatuen burtsaz kanpoko transmisioei buruzko irailaren 27ko 1416/1991 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako eragiketen bitartez.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

V Baloreen trukeak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen X. tituluko IX. kapituluko bat-egite, zatiketa, aktiboen ekarpen eta baloreen trukei buruzko araubide berezian ezarritakoaren arabera.

W Beste eragiketa batzuk.

Bihurketa edo truke kasuan bi eragiketa aitortuko dira, truke edo bihurketako eragiketa bera eta dagokion harpidetza.

_137. idazgunean K gakoa gehitzea:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

K Partaidetza lehenetsiak edo beste zor-instrumentu batzuk.

_150-187 idazguneak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

150-164 Numerikoa ERAGIKETAREN ZENBATEKOA.

Eragiketaren zenbateko osoa jarriko da eurotan, edo kontrabalioa eragiketak dibisatan eginez gero. Halaber, eragiketari loturiko partaide asko daudenean, partaidetza portzentajearen arabera bakoitzari egozten ahal zaion zenbateko osoa jarriko da bakoitzean.

Baloreen maileguen kasuan, Sozietateen gaineko Zergako edo, hala denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako araudiaren araberako balorazioa agertaraziko da.

"T" bat jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. erregistro mota) eta "B" edo "C" bat "BALORE GAKOA" eremuan (137 idazgunea, 2. motako erregistroa) eta "ETEKINAK" eremua (165-176 idazguneak, 2. motako erregistroa) zeroz bestekoa denean, eremu hori zeroz beteko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

150-162 Eragiketaren zenbatekoaren osoko zatia.

163-164 Eragiketaren zenbatekoaren zati hamartarra.

165-176 Alfazenbakizkoa ETEKINAK

Eurotan jasotako etekina edo kontrabalioa eragiketak dibisatan eginez gero, atxikipena egin beharretik salbuetsitako kasuetan. Halaber, eragiketari loturiko partaide asko daudenean, partaidetza portzentajearen arabera bakoitzari egozten ahal zaion etekina jarriko da bakoitzean.

Balore-maileguko eragiketa kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), mailegu-emaileari ordaintutakoa jarriko da eremu horretan.

Zeroak jarriko dira etekinik sortzen ez duten eragiketetan.

165 ZEINUA: Alfabetikoa. Deskribatu den zenbatekoa negatiboa bada "N" bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriz beteko da.

166-176 ZENBATEKOA. 11 idazguneko eremu numerikoa. Deskribatu den zenbatekoa jarriko da (hamartarren komarik gabe).

Eremu hau bitan banatzen da:

166-174 Etekinen zenbatekoaren osoko zatia.

175-176 Etekinen zenbatekoaren zati hamartarra.

177-187 Alfazenbakizkoa MURRIZKETAREN ZENBATEKOA

177 ZEINUA: Alfabetikoa.

"ETEKINAK" eremua (165-166 idazguneak, 2. motako erregistroa), negatiboa denean "N" bat jarriko da. Kontrako kasuetan tarteak utziko dira (zeinu positiboa).

178-187 ZENBATEKOA: 10 idazguneko eremu numerikoa.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluak aipatzen dituen eta aplikatu diren murrizketen zenbatekoa jarriko da, baldin eta aitortua zerga horren zergadun bada.

Zeroak jarriko dira murrizketarako eskubidea duen etekinik sortzen ez duten eragiketetan.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

Eremu hau bitan banatzen da:

178-185 Murrizketaren zenbatekoaren osoko zatia.

186-187 Murrizketaren zenbatekoaren zati hamartarra.

_193-208 idazguneak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

193 Alfabetikoa AITORTUAREN GAKOA

Gako hauetako bat jarriko da:

B Etekinen jasotzailea partaidetza lehenetsien eta beste zor-instrumentu batzuen kasuan.

C Hirugarrena, zeinaren bidez jasotzen baitira etekinak, partaidetza lehenetsien eta beste zor-instrumentu batzuen kasuan.

N Jabe soila.

P Mailegu-emailea, baloreen mailegu kasuetan. Bereziki, gako hau azalduko da balore-maileguko eragiketan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa).

Q Mailegu-hartzailea, baloreen mailegu kasuetan.

T Titularra.

U Gozamenduna.

Foru agindu honen hirugarren ataleko lehenengo puntuko 9. zenbakian aipatu den informazioa -partaidetza lehenetsiei eta beste zor-instrumentu batzuei buruzkoa-eman behar dutenen kasuan, horiei dagozkien "B" edo "C" gakoak soilik agertuko dira.

194-208 Numerikoa ERAGIKETAREN NOMINALA

NOMINAL NEGOZIATUA jarriko da eurotan egindako eragiketan edo haren kontrabalioa dibisetan egindakoetan. Halaber, eragiketa batean aitortu asko elkartzen direnean, horietako bakoitzak duen partaidetzaren portzentajearen arabera egozten zaion NOMINAL NEGOZIATUA jarriko da bakoitzean.

Eremu hau bitan banatzen da:

194-206 Eragiketako nominalaren zenbatekoaren osoko zatia.

207-208 Eragiketako nominalaren zenbatekoaren zati hamartarra.

_216-250 idazguneak:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

216-223 Zenbakizkoa MAILEGUAREN MUGAEGUNA.

Balore-maileguko eragiketa kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), eremu horretan jarriko da maileguaren mugaeguna, honela: urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin.

224-235 Numerikoa KONPENTSAZIOAK

12 idazguneko eremu numerikoa.

Balore-maileguko eragiketa kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), konpentsazioen zenbatekoa jarriko da eremu horretan.

Eremu hau bitan banatzen da:

224-233 Konpentsazioen zenbatekoaren osoko zatia.

234-235 Konpentsazioen zenbatekoaren zati hamartarra.

236-247 Numerikoa BERMEAK

12 idazguneko eremu numerikoa.

Balore-maileguko eragiketa kasuan "O" jarri denean "ERAGIKETAREN GAKOA" eremuan (134 idazgunea, 2. motako erregistroa), bermeen zenbatekoa jarriko da eremu horretan.

Eremu hau bitan banatzen da:

236-245 Bermearen zenbatekoaren osoko zatia.

246-247 Bermearen zenbatekoaren zati hamartarra.

248-250 ZURIUNEAK."

II. ERANSKINA

193 eredua

C) 2. erregistro mota. Jasotzailearen erregistroa. Jasotzaileen zerrenda.

1. P letra bat sartu da 96 idazgunean, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"P". Baloreen maileguak, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapenean arautuak.

2. Azken lerroalde bat sartu da 97-116 idazguneetan, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"KODE MOTA" eremuan (96. idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, mailegu eragiketaren zenbakia agertaraziko da eremu horretan, balore maileguak egiten direnean.

3. Deskribapen batzuk aldatu eta beste deskribapen batzuk sartu dira 117 idazgunean, eduki honekin:

_"Kode mota: Dagokiona.

_Maileguaren hasiera data: Dagokiona.

_Maileguaren mugaeguna: Dagokiona.

_Konpentsazioak: Dagokiona.

_Bermeak: Dagokiona."

4. Aldatu egin da 123-135 idazguneei dagokien eremuko titulua; honela idatzita agertuko da:

"JASOEREN ZENBATEKOA /MAILEGU-EMAILEARI ORDAINDU BEHARREKOA"

5. Azken lerroalde bat sartu da 152-164 idazguneetan, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"Hala ere, baloreen mailegu eragiketen kasuan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (96 idazgunea, 2. erregistro mota) "P" bat jarri denean, eremu hori honako hauen batura izanen da: "JASOEREN ZENBATEKOA /MAILEGU-EMAILEARI ORDAINDU BEHARREKOA" eremuan (123-135 idazguneak, 2. motako erregistroa) azaltzen den zenbatekoa gehi atxikipena behar duten eta "KONPENTSAZIOAK" eremuan (225-236 idazguneak, 2. erregistro mota) ageri diren konpentsazioen zenbatekoa."

6. Eremu hauek sortu dira:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

209-216 Numerikoa MAILEGUAREN HASIERA EGUNA.

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (96 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, maileguaren hasiera eguna jarriko da eremu horretan, honela: urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

217-224 Numerikoa MAILEGUAREN MUGAEGUNA.

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (96 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, maileguaren mugaeguna jarriko da eremu horretan, honela: urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

225-236 Numerikoa KONPENTSAZIOAK

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (96 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, eta mailegu-emaileari ordaindu beharrekoa ez dagoenean atxikipena edo konturako sarrera egitetik salbuetsita, konpentsazioen zenbatekoa azalduko da eremu horretan, alde batera utzita atxikipena edo konturako sarrera egin beharra dagoen ala ez. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

237-248 Numerikoa BERMEAK.

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (96 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, bermeen zenbatekoa jarriko da eremu horretan. Zenbatekoak euro zentimoetan azalduko dira, zeinurik eta hamartarren komarik gabe. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

249-250 ZURIUNEAK.

III. ERANSKINA

296 eredua

C) 2. erregistro mota. Jasotzailearen erregistroa.

1. P letra bat sartu da 149 idazgunean, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"P" Baloreen maileguak, zerga, administrazio eta gizarte arloko neurriei buruzko abenduaren 30eko 62/2003 Legearen hemezortzigarren xedapenean arautuak.

2. Azken lerroalde bat sartu da 150-169 idazguneetan, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"KODE MOTA" eremuan (149. idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, mailegu eragiketaren zenbakia agertaraziko da eremu horretan, balore maileguak egiten direnean.

3. Deskribapen batzuk aldatu eta beste deskribapen batzuk sartu dira 170 idazgunean, eduki honekin:

_"Kode mota: Dagokiona.

_Maileguaren hasiera data: Dagokiona.

_Mailegu-emaileari ordaindu beharrekoa: Dagokiona.

_Maileguaren mugaeguna: Dagokiona.

_Konpentsazioak: Dagokiona.

_Bermeak: Dagokiona."

4. Azken lerroalde bat sartu da 104-116 idazguneetan, eduki honekin:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

"Hala ere, baloreen mailegu eragiketen kasuan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. erregistro mota) "P" bat jarri denean, eremu hori honako hauen batura izanen da: "MAILEGU-EMAILEARI ORDAINDU BEHARREKOA" eremuan (191-202 idazguneak, 2. motako erregistroa) azaltzen den zenbatekoa gehi atxikipena behar duten eta "KONPENTSAZIOAK" eremuan (203-214 idazguneak, 2. erregistro mota) ageri diren konpentsazioen zenbatekoa."

5. Eremu hauek sortu dira:

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

175-182 Numerikoa MAILEGUAREN HASIERA EGUNA.

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, maileguaren hasiera eguna jarriko da eremu horretan, honela: urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin.

Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

183-190 Numerikoa MAILEGUAREN MUGAEGUNA.

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, maileguaren mugaeguna jarriko da eremu horretan, honela: urteko lau digituak, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra) jarrita, AAAAMMD formatuarekin. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

IDAZGUNEAK IZAERA EREMUEN DESKRIPZIOA

191-202 Numerikoa MAILEGU-EMAILEARI ORDAINDU BEHARREKOA

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, mailegu-emaileari ordaindu beharrekoaren zenbatekoa jarriko da eremu horretan. Zenbatekoak euro zentimoetan azalduko dira, zeinurik eta hamartarren komarik gabe. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

203-214 Numerikoa KONPENTSAZIOAK

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, konpentsazioen zenbatekoa jarriko da eremu horretan, alde batera utzita atxikipena edo konturako sarrera egin beharra dagoen ala ez. Zenbatekoak euro zentimoetan azalduko dira, zeinurik eta hamartarren komarik gabe. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

215-226 Numerikoa BERMEAK

Soil-soilik, baloreen mailegu kasuetan, hau da, "KODE MOTA" eremuan (149 idazgunea, 2. motako erregistroa) "P" jarri denean, bermeen zenbatekoa jarriko da eremu horretan. Zenbatekoak euro zentimoetan azalduko dira, zeinurik eta hamartarren komarik gabe. Gainerako kasuetan eremu horrek ez du edukirik izanen.

227-250 ZURIUNEAK.

IV. ERANSKINA

Herrialdeen eta lurraldeen kodeak

ISO kodea Herrialdeak eta lurraldeak

AF AFGANISTAN

AL ALBANIA

DE ALEMANIA (Helgoland uhartea barne)

AD ANDORRA

AO ANGOLA (Cabinda barne)

AI ANGUILA

AQ ANTARTIDA

AG ANTIGUA ETA BARBUDA

AN NEERLANDAR ANTILLAK (Curaçao, Bonaire, San Eustaquio, Saba eta San Martingo hegoaldea)

SA SAUDI ARABIA

DZ ALJERIA

AR ARGENTINA

AM ARMENIA

AW ARUBA

AU AUSTRALIA

AT AUSTRIA

AZ AZERBAIJAN

BS BAHAMAS

BH BAHREIN

BD BANGLADESH

BB BARBADOS

BE BELGIKA

BZ BELIZE

BJ BENIN

BM BERMUDAK

BY BIELORRUSIA (BELARUS)

BO BOLIVIA

BA BOSNIA-HERZEGOVINA

BW BOTSWANA

BV BOUVET, UHARTEA

BR BRASIL

BN BRUNEI (BRUNEI DARUSSALAM)

BG BULGARIA

BF BURKINA FASO (Volta Garaia)

BI BURUNDI

BT BHOUTAN

CV CABO VERDEKO ERREPUBLIKA

KY CAYMAN UHARTEAK

KH KAMPUCHEA

CM CAMERUN

CA KANADA

CF ERTAFRIKAR ERREPUBLIKA

CC COCOS UHARTEA (KEELING)

CO KOLOMBIA

KM KOMORES (Komore Handia, Anjouan eta Mohéli)

CG KONGO

CD KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA (Zaire)

CK COOK UHARTEAK

KP IPAR KOREA (Koreako Errepublika Popular Demokratikoa)

KP IPAR KOREA (Koreako Errepublika Popular Demokratikoa)

CI BOLI KOSTA

CR COSTA RICA

HR KROAZIA

CU KUBA

TD TCHAD

CZ TXEKIAR ERREPUBLIKA

CL TXILE

CN TXINA

CY TXIPRE

DK DANIMARKA

DM DOMINIKA

DO DOMINIKAR ERREPUBLIKA

EC EKUATOREA (Galapagos uharteak barne)

EG EGIPTO

AE ARABIAR EMIRRERRI BATUAK (Abu Dhabi, Dubai, Sharja, Ajman, Umm al Q'aiwan, Ras al Khayma eta Fujairah)

ER ERITREA

SK ESLOVAKIA

SI ESLOVENIA

ES ESPAINIA

US AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

EE ESTONIA

ET ETIOPIA

FO FEROE UHARTEAK

PH FILIPINAK

FI FINLANDIA (Aland uharteak barne)

FJ FIDJI

FR FRANTZIA (itsasoz bestaldeko departamentuak barne: Reunión, Guadalupe, Martinica eta Guyana frantsesa)

GA GABON

GM GAMBIA

GE GEORGIA

GS HEGO GEORGIA ETA HEGOALDEKO SANDWICH UHARTEAK.

GH GHANA

GI GIBRALTAR

GD GRANADA (Hegoaldeko Granadina uharteak barne)

GR GREZIA

GL GROENLANDIA

GU GUAM

GT GUATEMALA

GG GUERNESEY (Kanaleko uharte anglonormadiarra)

GN GINEA

GQ EKUATORE-GINEA

GW GINEA-BISSAU

GY GUYANA

HT HAITI

HM HEARD ETA MACDONALD UHARTEAK

HN HONDURAS (Cisne uharteak barne)

HK HONG-KONG

HU HUNGARIA

IN INDIA

ID INDONESIA

IR IRAN

IQ IRAK

IE IRLANDA

IM MAN UHARTEA

IS ISLANDIA

IL ISRAEL

IT ITALIA (Livigno barne)

JM JAMAIKA

JP JAPONIA

JE JERSEY (Kanaleko uharte anglonormandiarra)

JO JORDANIA

KZ KAZAJSTAN

KE KENIA

KG KIRGIZISTAN

KI KIRIBATI

KW KUWAIT

LA LAOS (LAO)

LS LESOTHO

LV LETONIA

LB LIBANO

LR LIBERIA

LY LIBIA

LI LIECHTENSTEIN

LT LITUANIA

LU LUXEMBURGO

XG LUXEMBURGO [ezarpen bikoitzeko Hitzarmenaren eranskineko protokoloan, (1986ko ekainaren 3) 1. lerroaldean aipatzen diren Sozietateek eskuratutako errentei dagokienez]

MO MACAO

MK MAZEDONIA (Jugoslaviar errepublika ohia)

MG MADAGASKAR

MY MALASIA (Malasia penintsularra eta ekialdekoa: Sarawak, Sabak eta Labuan)

MW MALAWI

MV MALDIVAK

ML MALI

MT MALTA (Gozo eta Comino barne)

FK MALVINAS UHARTEAK (FALKLANDS)

MP IPARREKO MARIANA UHARTEAK

MA MAROKKO

MH MARSHALL UHARTEAK

MU MAURICIO [Mauricio uhartea, Rodríguez uhartea, Agalega eta Cargados Carajos Shoals uharteak (San Brandon uharteak)]

MR MAURITANIA

YT MAYOTTE (Lur Handia eta Pamanzi)

UM ESTATU BATUETATIK URRUN DIREN UHARTE TXIKIAK (Baker, Howland, Jarvis, Johston, Kingman Reef, Midway, Navassa, Palmira eta Wake).

MX MEXIKO

FM MIKRONESIAKO ESTATUEN FEDERAZIOA (Yap, Kosrae, Truk, Pohnpei)

MD MOLDAVIA

MC MONAKO

MN MONGOLIA

MS MONTSERRAT

MZ MOZAMBIKE

MM MYANMAR (Birmania ohia)

NA NAMIBIA

NR NAURU

CX NAVIDAD UHARTEA

NP NEPAL

NI NICARAGUA (Maiz uharteak barne)

NE NIGER

NG NIGERIA

Un NIUE UHARTEA

NF NORFOLK UHARTEA

NO NORVEGIA (Jan Mayen uhartea eta Svalbard artxipelagoa barne)

NC KALEDONIA BERRIA (Lealtad: Maré, Lifou eta Ouvéa uharteak barne)

NZ ZELANDA BERRIA

IO INDIAR OZEANOKO LURRALDE BRITAINIARRA (Txagosko artxipelagoa)

OM OMAN

NL HERBEHEREAK

PK PAKISTAN

PW PALAU

PA PANAMA (Kanalalde zaharra barne)

PG PAPUA-GINEA BERRIA [Ginea Berriko ekialdea; Bismarck artxipelagoa (Britainia Berria, Irlanda Berria, Lavongai eta Almirantegoaren uharteak barne), Iparraldeko Salomón uharteak (Bougainville eta Buka); Trobiand uharteak, Woodlark uharteak, Entrecasteaux uharteak eta Lousiadako artxipelagoa]

PY PARAGUAY

PE PERU

PN PITCAIRN (Henderson, Duciet eta Oeno uharteak barne)

PF POLINESIA FRANTZIARRA [Markesa uharteak, Sociedad uhartea (Tahití barne), Gambier uharteak, Tuamotú uharteak eta uharte Australak (Clipperton uhartea barne)]

PL POLONIA

PT PORTUGAL (Azores eta Madeira barne)

PR PUERTO RICO

QA KATAR

GB ERRESUMA BATUA (Britainia Handia eta Iparraldeko Irlanda)

RW RWANDA

RO ERRUMANIA

RU ERRUSIAKO FEDERAZIOA

SB SALOMON UHARTEAK

SV SALVADOR, EL

WS SAMOA (Mendebaldeko Samoa)

AS SAMOA AMERIKARRA

KN SAN CRISTOBAL ETA NEVIS (Saint Kitts eta Nevis)

SM SAN MARINO

PM SAN PEDRO ETA MIQUELON

VC SAN BIZENTE ETA GRANADINA UHARTEAK

SH SANTA HELENA (Igokunde uhartea eta Tristán da Cuhna artxipelagoa)

LC SANTA LUZIA

ST SAO TOME ETA PRINTZE

SN SENEGAL

CS SERBIA ETA MONTENEGRO

SC SEYCHELLES [(Mahé, Praslin, La Digue, Fragata eta Silhouette uharteak, Almirantes uharteak (horien artean Desroches, Alphonse, Plate eta Coëtivy); Farquhar uharteak (horien artean Providencia); Aldabra uharteak eta Cosmoledo uharteak)]

SL SIERRA LEONA

SG SINGAPUR

SY SIRIA (ERREPUBLIKA ARABIARRA)

SO SOMALIA

LK SRI LANKA

SZ SWAZILAND

ZA HEGOAFRIKA

SD SUDAN

SE SUEDIA

CH SUITZA (Büsingen lurralde alemaniarra eta Campione d'Italia udalerri italiarra barne)

SR SURINAM

TH THAILANDIA

TW TAIWAN

TZ TANTZANIAKO ERREPUBLIKA BATUA (tanganika, Zanzibar eta Pemba)

TJ TAJIKISTAN

PS LURRALDE PALESTINAR OKUPATUA (Zisjordania eta Gazako zerrenda)

TF LURRALDE AUSTRAL FRANTZIARRAK (Amsterdam Berriko uhartea, San Pablo uhartea, Crozet eta Kerguelén uharteak)

TL TIMOR LESTE

TG TOGO

TK TOKELAU UHARTEAK

TO TONGA

TT TRINIDAD ETA TOBAGO

TN TUNISIA

TC TURKS ETA CAICOS UHARTEAK

TM TURKMENISTAN

TR TURKIA

TV TUVALU

UA UKRAINA

UG UGANDA

UY URUGUAY

UZ UZBEKISTAN

VU VANUATU

VA VATICANO HIRIA

VE VENEZUELA

VN VIETNAM

VG BRITANIAR UHARTE BIRJINAK

VI ESTATU BATUETAKO UHARTE BIRJINAK

WF WALLIS ETA FORTUNA UHARTEAK (Alofi uhartea barne)

YE YEMEN (Iparraldeko Yemen eta Hegoaldeko Yemen)

DJ DJIBOUTI

ZM ZAMBIA

ZW ZIMBABWE

QU ZERRANDAN EZ DAUDEN BESTE HERRIALDE EDO LURRALDE BATZUK

XB EUROPAKO BANKU ZENTRALA

XU EUROPAKO BATASUNEKO ERAKUNDEAK

XN EUROPAKO BATASUNEKO ERAKUNDEEZ ETA EUROPAKO BANKU ZENTRALAZ BESTEKO NAZIOARTEKO ORGANISMOAK

Iragarkiaren kodea: F0419639