134. ALDIZKARIA - 2005eko azaroaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

481/2005 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean" "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektuaren jendaurreko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 14an emandako 382/2005 Foru Aginduaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektuari, eta, horrekin batera, jendaurrean jarri zen, 30 egun baliodunez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Foru agindu hura 2005eko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 97. zk.an.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hau aurkeztu dela:

Alegazioa: Allozko San Jose Monasterioko Ama Zistertar Trapakoak.

Eskatzen dute:

1. Trazaduraren azken partea alda dadila, oraingo errepidearen trazadura aprobetxa dadin azkeneko bi bihurguneak kenduta. Hala trazadura zuzenagoa izanen litzateke eta lur-erauzketa gutxiago beharko luke.

2. Eskaera ezetsiz gero, oraingo errepidean erabilerarik gabe geldituko den tartea kentzeko eskatu dute, horrela 420. eta 452. finkak batzeko, horien ustiapenean zailtasun gutxiago izan dadin.

Erantzuna:

Trazaduraren eta NA-7171 errepidearen arteko lotuneak, alegazioan proposatu denak, ez ditu betetzen araudiak eskatzen dituen ikuspeneko distantziak. Gainera, oraingo NA-7171 errepidearekin lotu ahal izateko aldatu egin beharko litzateke oraingo errepidearen luzetarakoa, eta horrek lur-erauzketa gehiago egin beharra ekarriko luke.

Hortaz, ezetsi egin da alegaturikoa.

Alegazioaren bigarren zatia onartu egin denez, harrotu eginen da errepidean erabilerarik gabe geldituko den tartea.

Horiek horrela, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2. artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektuaren jendaurreko epea ebaztea, foru agindu honen azalpen zatian aurkeztutako alegazioei erantzuna emanez adierazitako moduan.

2. "Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratuko 3. tarte orokorrean "NA-7123 errepideko Allotz-Allozko monasterioa tartea berritzea" proiektua behin betikoz onestea.

3. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, foru agindu honen eranskinean agertzen diren horiei, dei egitea ager daitezen azaroaren 21ean eta 22an Deierriko herriko etxean, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak ere. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.) eta, egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkarietan argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea ukituriko ondasun eta zerbitzuen titularrei, Autovía del Camino, S.A.ri, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Kontzesioko Obren Atalari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari, Deierriko Udalari eta alegatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2005eko urriaren 26an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

DEIERRIKO UDALERRIA

YERR-001 AZANZA LOITEGUI, NICOLAS 87,31 6 501 ALORRA

MAYOR - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-002 ANCIN ECHARRI, JOSE ANTONIO 927,81 6 490 ZAINZURIAK

MAYOR - 31292 - MURELU - NAFARROA

YERR-003 OTAZU IRIBARREN, FRANCISCO 599,1 6 489 ALORRA

BARREIATUA - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-004 LARRAYA MARTICORENA, FELICIANA 796,93 6 473 ALORRA

ZABALETA, 37 BEHEA - 20002 - DONOSTIA - GIPUZKOA

LARRAYA MARTICORENA, FELIX

LARRAYA MARTICORENA, MARIA

LARRAYA MARTICORENA, FRANCISCO

YERR-005 CIA GRATIS, VICTORIA 32,94 6 474B FRUTARBOLAK

UNICA - 31262 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-006 CIA GRATIS, VICTORIA 79,90 6 474A ALORRA

UNICA - 31262 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-007 CIA GRATIS, VICTORIA 180,90 6 474C LARREAK

UNICA - 31262 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-008 CIA GRATIS, VICTORIA 836,71 6 487A ALORRA

UNICA - 31262 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-009 CIA GRATIS, VICTORIA 409,99 6 487B LARREAK

UNICA - 31262 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-010 OTAZU IRIBARREN, FRANCISCO 10,32 6 485A ALORRA

BARREIATUA - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-011 LARRAGUETA GOÑI, JESUS 420,95 6 484 LARREAK

ZALDU, 10, 2 - 31200 - LIZARRA - NAFARROA

YERR-012 ALLOZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 709,08 6 483A ALORRA

SIN CALLE - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-013 ALLOZKO KONTZEJUAREN HERRILURRA 313,48 6 483B LARREAK

SIN CALLE - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-014 AMA ZISTERTAR TRAPAKOAK 98,51 6 420B LARREAK

MONASTERIO ZISTERTARRA - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

YERR-015 AMA ZISTERTAR TRAPAKOAK 7545,82 6 420A ALORRA

MONASTERIO ZISTERTARRA - 31292 - ALLOTZ - NAFARROA

Iragarkiaren kodea: F0521364