I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
429/2005 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "N-232 errepidearen bikoizketa, 1. tartea: herrialdeko muga-Tuterako saihesbidearen hasiera" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.
Herri Lan zuzendari nagusiak, ekainaren 1eko 260/2004 Ebazpenaren bidez, "N-232 errepidearen bikoizketa, 1. tartea: herrialdeko muga-Tuterako saihesbidearen hasiera" proiektuari onespen teknikoa eman zion eta jendaurrean jarri zuen. Ebazpen hori 2004ko 77. bon.ean argitaratu zen, ekainaren 28an.
Ebazpen horren bitartez, proiektua bera eta hark ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.
Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:
1. alegazioa._Francisco Javier Sanz Carramiñana jauna, Castejongo alkate udalburua.
N-232 errepidearen bikoizketa, Nafarroako tarteari dagokionez, osoa izan dadila eskatzen du, baita Nafarroako Autopistako lotunearen eta Errioxako Autonomia Erkidegoko mugaren arteko azken 500 metroak ere.
Erantzuna:
Jendaurrean paratu den proiektuak Nafarroako Gobernuak 2002ko uztailaren 22ko Erabakiaren bitartez onetsi zuen proiektua garatzen du. Hura Udalez gaindiko Proiektu Sektorial (UPS) gisa tramitatu zen eta, Ingurumen zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 1744/2002 Ebazpenaren bidez, Inguruneko Eraginaren Deklarazioa egin zitzaion.
UPSa onesteko jendaurreko aldian, Castejongo Udalak alegazio bat aurkeztu zuen eta hartan eskatzen zuen N-232 errepidearen bikoizketa osoa izan zedila Castejongo udal mugapean.
Uztailaren 22ko Erabakian ondoko erantzuna eman zen:
"Proiektua probintziaren mugaraino osatzeak Errioxako Autonomia Erkidegoan trantsizioko tarteunea proiektatu beharra ekarriko luke, Nafarroako bikoizketaren luzera asko handitu gabe. Errepide sarearen arloko eskumenen araubidea kontuan hartuz, N-232 errepidearen Errioxako tarteunearen eskumena Sustapen Ministerioari dagokio, eta, horregatik, Nafarroako Gobernuaren jarduketa ezin daiteke bere probintzia-mugatik harantzago hedatu.
Azkenik, transizioko tarteunea N-232 errepidearen eta autobia berriak Nafarroako lurraldean duen tarteunearen artean sartu beharrak A-15 Autobidearen eta haren adarren gainean dauden zubi eta egiturak hartuko lituzke, eta hori ekonomikoki justifikaezintzat jotzen da."
Egoera horretan aldaketarik izan ez baita, Castejongo Udalak jendaurreko oraingo aldian aurkeztu duen alegazioari Nafarroako Gobernuaren erabakian emandako erantzunak balio du, beraz, alegatutakoa baztertu egiten da.
2. alegazioa._María Victoria Castillo Floristán andrea, Tuterako Udaleko Hiri Antolamenduaren eta Ekonomiaren Alorreko zinegotzi delegatua, Tuterako Udalaren ordezkari gisa.
1. Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio erauzi beharreko 26 hektarea pinu horiek lanen inguruetan landatu daitezela.
2. Laborantzako herrilurrak herritarrei adjudikatuak daude, beraz, jakinarazi behar zaie baita izan ditzaketen kalteen ordainak eman ere.
3. Maileguetarako aldi baterako okupazioa dela eta, adierazi nahi da Tuterako Udalak onetsia daukala 3. ordenantza, legarraren, harearen, lurraren eta harrien aprobetxamenduak arautzen dituena, obra honetan aplikagarria dena.
4. Zerbitzu bideak, bere trazadura osoan, berria izan behar du eta proiektuan ezarritako ezaugarriak izanen ditu.
5. Komenigarria litzateke Tuterako Saihesbidearen tarte batean egin ez zen zerbitzu bidea egitea.
6. Proiektuak kontuan hartu behar du errepidean, 2,850 kp-ak eta Montes del Cierzo industrialdeko azpiko pasaguneak hustubideetan arazoak dituztela.
7. Montes del Cierzo industrialdeko azpiko pasaguneak ez dauka nahikoa galiboa nekazaritzako makinak pasatzeko.
8. Linea elektriko berrien euskarriak lurzati berrien bazterretan paratu daitezela.
9. Tuterako Udalak industrialde bat egin eta Las Labredas industrialdea handitu nahi du, beraz, hirugarren lotunea egin behar litzateke 6,300 kp-an.
10. Proiektuak 2. lotuneko biribilguneetan barna iragan arazi nahi du altxonbidea. Arrisku txikiagoa izanen litzateke Nafarroako Ubidearen zerbitzu bidera eramanez gero.
Erantzuna:
1. Proiektuan sartua dago obrek ukituko duten adina azalera landatuko dela.
2. Onartu da alegatutakoa.
3. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 108.3 artikuluak dioenez, Administrazioak aldi baterako okupatzen ahal ditu partikular baten lurrak obrarako beharrezkoa den edozein material ateratzeko, behar den moduan antolatuko den ustiaketa egiten baldin bada. Hortaz, ezetsi da alegazioa.
4. Proiektuan sarturik dago zerbitzu bide berriak eginen direla errepidea bikoizteko lanek orain daudenak ukitzen dituzten tarteetan, eta gainerako bide paraleloak asfaltatuko dira.
5. Alegazioaren puntu honetan eskatzen den bidea sartua dago proiektuan. Izan ere, I-5 bidea da.
6. Proiektuan drainatze eta hustuketa lanak jorraturik daude eta hala proiektatu dira, errepideak behar den bezala egon daitezen.
7. Proiektuan egitura berri bat sartu da Montes del Cierzo industrialdeko lotunean eta egitura horren gutxieneko garaiera 5,30 metrokoa izanen da. Errepideen arautegiaren arabera, nahikoa da errepideetako egituren diseinurako.
8. Errepide berriak ukituko dituen linea elektrikoetarako behar diren euskarri berriek euren arteko gehieneko distantzia gorde behar dute. Lurzoruaren ezaugarrien arabera distantzia hori aldatzen ahal da. Baldintza horiek beteta, ezin paratu dira beti euskarriak lurzatien mugetan. Hortaz, alegaturikoa oinarri, ez da bidezkoa aldaketarik egitea.
9. Alegazioan eskatzen den lotunea Tuteran eskualdeko jarduera ekonomikoetarako eremua (Corraliza de Las Labradas eta Corraliza de la Serna alderdiak) ezartzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean agertzen da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko azaroaren 20ko 35/2002 Foru Legeak xedatzen duena betetzeko, 2004ko urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean eta martxoaren 16an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuak txostena eskatu zion departamentu honi.
Txosten horretan Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak, zehaztapen hau, besteak beste, ezartzen zuen: "Jarduketaren eremutik kanpo dauden sistema orokorrekin loturak egiteko behar diren azpiegitura guztiak sustatzaileak egin eta finantzatu beharko ditu (...)."
Hortaz, alegaturikoa ezetsi da.
10. Autobiaren alde batetik bestera pasatzeko, altxonbideak Nafarroako Ubidearen zerbitzu bidea erabiliko du, halaxe agertzen baita proiektuan, alegazioan eskatzen den bezala.
Aurkeztutako alegazioen eta proiektuan egindako egokitzapenen ondorioz, ukipenetan aldaketak gertatu dira jendaurrean jarri zenetik. Bidezkoa da, beraz, honako zerrenda hauek argitaratzea:
1. Jendaurrean egon zen agirian okupatu bezala agertu baina aldaketa izan duten lurzatien zerrenda.
2. Jendaurrean egon zen agirian ukitu bezala agertu baina behin betiko proiektuak ukitzen ez dituen lurzatien zerrenda.
3. Jendaurrean egon zen agirian ukitu bezala agertu ez baina behin betiko proiektuak ukitzen dituen lurzatien zerrenda.
Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. "N-232 errepidearen bikoizketa, 1. tartea: herrialdeko muga-Tuterako saihesbidearen hasiera" proiektua jendaurrean egoteko aldia ebatzi, ebazpen honen azalpen zatian aurkeztutako alegazioei erantzuna emanez adierazitako moduan.
2. "N-232 errepidearen bikoizketa, 1. tartea: herrialdeko muga-Tuterako saihesbidearen hasiera" proiektua behin betikoz onestea. Lizitaziorako aurrekontua 22.266.661,78 eurokoa da eta egiteko epea 18 hilabete.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Castejongo, Corellako eta Tuterako udalei eta alegazio egileei, bidezko ondorioak izan ditzan.
5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2005eko irailaren 1ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA
1._Jendaurrean egon zen agirian okupatu bezala agertu baina aldaketa izan duten lurzatiak
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU033 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 92 40 153 Alorra
TU034 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.491 40 177 Alorra
TU037 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 13.273 40 184 Alor est.
Lur maileguetarako eta lurrak botatzeko aldi baterako okupatuko diren lurzatiak
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU062 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 25.730 25 176 Alorra
TU064 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.399 25 177 Larreak
TU065 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 180 26 93 Alorra
TU069 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 74.949 26 169A Alorra
460 26 169B Alorra
691 26 169C Larreak
793 26 169D Larreak
10 26 169E Larreak
TU109 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 9.402 26 167 Alorra
TU110 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 16.937 26 170 Larreak
UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU033 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 9 14 - 93 Lur. Tel. 40 153 Alorra
TU034 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 137 205 - 1370 Lur. Tel. 40 177 Alorra
TU037 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 223 335 - 2236 Lur. Tel. 40 184 Alor
170 850 18 638 Elek. Air Estensiboa
TU053 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 65 367 16 1050 Batzuk 25 170 A Alorra
lur.
66 264 9 262 Elek. Air
TU054 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 54 337 - 1215 Batzuk 25 171 Alorra
lur.
40 160 120 Elek. Air
TU055 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 84 525 8 1890 Batzuk 25 172 Alorra
lur.
151 604 9 517 Elek. Air
TU056 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 14 70 - 42 Elek. Air 25 175 Pinudia
TU057 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 82 410 9 310 Elek. Air 39 110 Pinudia
31 47 - 310 Lur. Tel.
TU058 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 284 1136 18 980 Elek. Air 25 266 Alorra
133 199 1995 Hustubideak
TU059 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 3 12 - 9 Elek. Air 26 167 Alorra
TU060 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 1138 16 3105 Batzuk 25 174 Alorra
lur.
TU061 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 378 8 945 Batzuk 25 173 Alorra
lur.
TU062 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 3150 48 7875 Batzuk 25 176 Alorra
lur.
480 2070 27 1632 Elek. Air
TU067 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 150 1125 12 2250 Batzuk 26 4 Larreak
lur.
31 134 - 93 Elek. Air
TU068 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 8 60 12 120 Batzuk 26 3 Alorra
lur.
10 50 9 94 Elek. Air
TU069 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 200 1500 16 3300 Batzuk 26 169 Alorra
lur.
402 1742 18 1334 Elek. Air
TU075 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 20 110 4 330 Batzuk 26 171 Larreak
lur.
12 36 48 Elek. Air
TU076 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 188 1034 16 3102 Batzuk 26 172 Alorra
lur.
163 652 9 553 Elek. Air
TU081 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 16 70 - 48 Elek. Air 39 64 Pinudia
18 27 4 180 Telef.
lur.
TU085 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 264 1176 - 18 920 Elek. Air 39 66 Larreak
TU086 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 158 684 9 538 Elek. Air 39 65 Alorra
2._Jendaurrean egon zen agirian ukitu bezala agertu baina behin betiko proiektuak ukitzen ez dituen lurzatiak. Lur maileguetarako eta lurrak botatzeko aldi baterako okupatuko diren lurzatiak
CASTEJONGO UDAL MUGAPEA
CA002 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Autobidea) 0 5 390 Larreak
San Ignazio, 3 IRUÑA (NAFARROA)
CA003 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Autobidea) 0 5 278 Larreak
CA004 DELGADO LOPEZ, M.ª Cristina 0 5 271 Alorra
Pozo k., 3 CORELLA (NAFARROA)
CA005 ARNEDO JIMENEZ, Jesús Fermín 0 5 270 A Alorra
Kale nagusia, 54-56 CORELLA (NAFARROA) 0 5 270 B Larreak
CA006 CASTEJONGO UDALAREN HERRILURRAK 0 5 277 Larreak
Foruen plaza, 1 CASTEJON (NAFARROA)
CA007 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Autobidea) 0 5 276 Larreak
CA008 DOMINGUEZ AGUADO, M.ª Teresa 0 5 275 Larreak
Barón de la Torre k., 45 CINTRUENIGO (NAFARROA)
CA009 ARIDOS GAMEN S.L. 0 5 274 Alorra
Barranco Barcelosa k., z.g. TUTERA (NAFARROA)
CA010 ARIDOS GAMEN S.L. 0 5 272 Alorra
CA011 ARIDOS GAMEN S.L 0 5 273 Alorra
CA012 CATALAN SANZ, Moisés 0 5 269 Alorra
Santa Bárbara k., 10 CORELLA (NAFARROA)
CA013 CASTEJONGO UDALAREN HERRILURRAK 0 5 268 Alorra
CA014 ARIDOS GAMEN S.L. 0 5 259 Alorra
CA015 CASTEJONGO UDALAREN HERRILURRAK 0 5 267 A Alorra
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU060 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 0 25 174 Alorra
Pza. Zaharra, 1 TUTERA (NAFARROA)
TU061 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 0 25 173 Alorra
TU063 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 0 25 13 Larreak
Alondegia, 1 IRUÑA (NAFARROA)
TU066 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 0 26 2 Alorra
TU067 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 0 26 4 Larreak
TU068 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 0 26 3 Alorra
TU070 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 0 25 11 Larreak
TU075 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 0 26 171 Larreak
TU076 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 0 26 172 Alorra
3._Jendaurrean egon zen agirian ukitu bezala agertu ez baina behin betiko proiektuak ukitzen dituen lurzatiak. Lur maileguetarako eta lurrak botatzeko aldi baterako okupatuko diren lurzatiak
CASTEJONGO UDAL MUGAPEA
CA005 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUDENASA) 32.397 5 111 Larreak
Rodezno kontearen pza., 8 - IRUÑA (NAFARROA)
CA006 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUDENASA) 8.247 5 392B Alfer-lurrak
Rodezno kontearen pza., 8 - IRUÑA (NAFARROA)
CORELLAKO UDAL MUGAPEA
CO001 CORELLAKO UDALAREN HERRILURRAK 614 10 335 Larreak
España pza., 1 - CORELLA (NAFARROA)
CO002 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AUDENASA) 296 10 336 Kaskailua
Rodezno kontearen pza., 8 - IRUÑA (NAFARROA)
CO003 AUTOPISTA VASCO ARAGONESA S.A. CESA 17.096 10 334 Alfer-lurrak
P-kutxa 22 - ALAGON (ZARAGOZA)
CO004 YANGUAS ALVERO, MARIA PAZ 13.978 10 337A Alorra
Francisco Chivite, 26 - CINTRUENIGO (NAFARROA) 18.693 10 337B Kaskailua
YANGUAS ALVERO, PEDRO 27.231 10 337C Kaskailua
Santa Cecilia k., 3 - CINTRUENIGO (NAFARROA)
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU055 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 31.511 25 172 Alorra
Pza. Zaharra, 1 - TUTERA (NAFARROA)
TU111 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 15.220 25 166 Alorra
TU112 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.319 25 167 Alorra
TU113 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.328 25 168 Alorra
TU114 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 7.716 25 163A Alorra
TU115 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 5.778 25 161 Alorra
TU116 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 6.636 25 162A Alorra
2.771 25 162B Larreak
TU117 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 3.935 25 160A Larreak
242 25 160B Alorra
TU118 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.480 25 159 Alorra
TU119 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 66.703 25 158 Alorra
TU120 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 22.602 25 178 Alorra
TU121 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 2.678 25 179 Larreak
TU122 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 10.919 25 180A Alorra
TU123 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 14.203 25 181A Alorra
TU124 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 63.952 26 91A Alorra
TU125 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 10.898 26 89 Alorra
TU126 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 16.293 26 90 Alorra
TU127 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 115.317 26 85 Alorra
TU128 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.133 26 84 Pinar
TU129 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 944 26 98 Alorra
TU130 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 11.425 26 88 Alorra
TU131 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 2.886 26 87 Larreak
TU132 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 249 26 86A Larreak
378 26 86B Alorra
58 26 86C Alorra
TU133 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 25.535 26 66 Alorra
TU134 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 512 26 168 Larreak
TU135 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 4.678 27 216 Alorra
TU136 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 146.317 27 215A Alorra
436 27 215B Larreak
213 27 215C Larreak
197 27 215D Larreak
829 27 215E Larreak
523 27 215F Larreak
526 27 215G Larreak
109 27 215H Larreak
172 27 215I Larreak
167 27 215J Larreak
UKITUTAKO ZERBITZUEN ZORTASUNA
TUTERAKO UDAL MUGAPEA
TU063 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 30 105 8 375 Batzuk 25 13 Larreak
lur.
TU065 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 10 11 8 38 Batzuk 25 177 Larreak
lur.
TU064 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 10 40 30 Elek. Air 26 93 Alorra
TU066 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ALTXONBIDEAK) 12 48 36 Elek. Air 26 2 Alorra
TU111 TUTERAKO UDALAREN HERRILURRAK 5 7 47 Lur. Tel. 40 180 Larreak
Iragarkiaren kodea: F0518982