58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Noain Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko martxoaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2003ko aurrekontuko aldaketa.

Kapitulua: 6 Inbertsio errealak: 500,00 euro.

Aldaketa mota: dirusarrerekin sortutako kreditua.

Finantzaketa: 7 Kapital transferentziak: 500,00 euro.

Espedientea Mankomunitatearen bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamazioak aurkezten ez badira, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, 2004ko martxoaren 24an._Mankomunitateko burua, Miguel Enguita.

Iragarkiaren kodea: L0405282