58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R D A T Z

Lur partikularrak Kontzejuaren belarren aprobetxamendutik kentzea

Honako honen bidez aditzera ematen da Ardazko Kontzejuak herrilurretako lurzatietako belarren aprobetxamenduaren enkantea eginen duela, baita partikularren lurretakoena ere, non eta haien jabeek ez duten hortik kentzeko eskatzen, tradizioz egin izan den bezalaxe.

Hartara, hogei egun naturaleko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Ardazko mugapeko landalurren jabeek Kontzejura jo dezaten, beren lurrak belarren aprobetxamendu horretatik kentzeko idatziz eska dezaten. Ohartarazten da ezen, eskabide hori aipatu epean egiten ez bada, Kontzejuak belarren aprobetxamendua lagako duela enkante publikoaren bidez.

Ardatz (Eguesibar), 2004ko martxoaren 31n._Kontzejuburua, Carlos Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0405857