58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B E R R I O B E I T I

Oteitza-Berriobeitin UR-4 unitatea urbanizatzeko obren lehiaketa

Berriobeitiko Udalak, 2004ko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, prozedura irekiaren bidezko lehiaketarako dei egiten du, "Oteitza-Berriobeitin UR-4 unitatea urbanizatzea" izeneko obra kontratua esleitzeko, honako baldintza orokor hauetan oinarriturik:

Kontratuaren aurrekontua (hasierako prezioa): hiruretan hogeita hemeretzi mila seiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta berrogeita hiru zentimo, % 16 barne BEZagatik. 79.658,43 euro, % 16 barne BEZagatik.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2, hau da, 1.593,16 euro.

Obrak egiteko epea: hiru hilabete, edo eskaintzan adierazten dena, laburragoa bada.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epearen barrenean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 9:00etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: interesatuen eskura dagoen administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen da zehatz-mehatz zein diren.

Pleguak irekitzea eta kontratuaren esleipena:

1. Lizitatzaileek aurkeztutako 1. gutunazala (Gaitasun baldintzak) frogatzea eta 2. gutunazala (Agiri teknikoak) kalifikatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, kontratazio mahaiak aipatu agiriak kalifikatuko ditu. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2. Lizitatzaileek 3. gutunazalean aurkeztutako proposamen ekonomikoak irekitzea eta behin-behineko esleipena: Berriobeitiko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1 eta 2. gutunazalak ireki ondoko hirugarren egun baliodunean, eguerdiko 12etan.

Klausula administratibo partikularren plegua, agindu teknikoena eta obrak gauzatzeko proiektua, Arpe Arquitectos, S.L. enpresak prestatua, interesatuen eskura daude Iruñeko Copia kopia dendan (Pio XII.aren etorb., 13, behea, tfnoa. 948 272728). Udal argibideetarako 012 telefonora deituta (Infolocal) emanen dira eskatzen diren argibide guztiak administrazio klausulen pleguaren gainean.

Berriobeitin, 2004ko apirilaren 7an._Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ............., N.A.N. zenbakia: ........, bere izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ............, helbidea: ................, N.A.N./I.F.Z.: ......... "Oteitzako UR-4 unitatea urbanizatzeko obrak egiteko proiektuaren zein klausula administratibo partikularren pleguaren berri dut, eta hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, zenbateko honen truke: .................. (euroak, zenbakiz eta letraz), B.E.Z.i dagokion zenbatekoa gehituta (% 16) honenbertze egiten baitu osotara: ............... (eurotan, letraz eta zenbakiz).

Berriobeitin, 2004ko ................aren ..............(e)an.

Oharra: proposameneko diru kopuruei dagokienez, letretan emandako kopuruak lehentasuna izanen du zenbakien gainean, eta BEZa barnean duenak kopuru garbiaren gainean.

Iragarkiaren kodea: L0405850