58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B I O T Z A R I

Obra kontratua

Biotzariko Kontzejuak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Kontratuaren xedea: proiektu honen exekuzioa: "Goi hornidurako ponpaketa, Biotzarin".

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Enpresaren sailkapena: eskatzen den enpresaren sailkapena, gutxienez, honen baliokidea izanen da: E taldea, 1 azpitaldea, D kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 174.094,45 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: bost hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Biotzariko Kontzejuko idazkaritzan, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakarrean aurkeztuko dira, eta haren barrenean beste hiru, denak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, hain zuzen ere hauek: 1. gutunazala: dokumentazio administratiboa; 2. gutunazala: dokumentazio teknikoa; 3. gutunazala: proposamen ekonomikoa.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: 2004ko ekainaren 30ean irekiko dira, 17:00etan, Biotzariko Kontzejuko idazkaritzan.

Klausula administratibo partikularren plegua eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude Biotzariko Kontzejuko idazkaritzan.

Biotzarin, 2004ko apirilaren 15ean._Kontzejuburua, José Bortiri Tabar.

Iragarkiaren kodea: L0406532