58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARESO

Eraikuntzari buruzko udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik (Aresoko Arau Subsidiarioetako 31, 32, 85, 88, 93, 94 eta 95. artikuluak)

Aresoko Udalak, 2003ko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzari buruzko udal ordenantzako aldaketa (Aresoko Arau Subsidiarioetako 31, 32, 85, 88, 93, 94 eta 95. artikuluak).

Hasierako onespenari buruzko erabakia 2004ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 11n, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Areson, 2004ko martxoaren 30ean._Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

ERAIKUNTZARI BURUZKO ORDENANTZA. ARESOKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO 31, 32, 85, 88, 93, 94 ETA 95. ARTIKULUEN TESTU BERRIA

31. art. Beheko solairua eta sotoak.

Beheko solairutzat hartzen da, eraikuntza bakartua antolatzen duen sisteman, zorua duena, lurraren kota naturaletik neurtzen hasita, metro bat goitiko planoaren eta metro bat beheitiko planoaren artean.

Soto-solairutzat hartzen dira beheko solairuaren azpiko mailetan daudenak, eraikinaren edozein fatxadatan, lurraren gorabeheren ondorioz hala gertatzen direnak, irekidurak dituztenak nahiz halakorik ez dutenak.

Soto-solairuak ez dira kontuan hartzen sabai eraikigarria duten azalerak kalkulatzeko.

Beheko solairua lur kontra jartzen denean topografiaren ondorioz, ez da aprobetxamendua kontuan hartuko, baldin eta haren xedea bada etxebizitzarako ez beste erabileretarako, hala nola garaje eta trasteleku izateko, eta ez bada jendea hartzeko lokala izateko erabiltzen.

Soto-solairuetan ez da onartzen etxebizitzarako erabilera, ezta logelak paratzea ere ostalaritzarako edo osasun zerbitzuetarako direnetan.

Soto-solairuen gutxieneko altuera librea 2,20 m izanen da.

32. art. Lurgaineko solairua eta teilatupekoa.

1. Edozein antolamendu motatarako, lurgaineko solairutzat hartuko dira beheko solairuaren gainetik eraikitako solairu guztiak, teilatupeko solairua izan ezik.

2. Lurgaineko solairuen gutxieneko altuera librea 2,50 m izanen da.

3. Antolamendu mota guztietarako, teilatupeko solairutzat hartzen da lurgaineko azken solairuaren sabai-forjatuaren eta eraikinaren estalkiaren plano inklinatuen arteko espazioa.

4. Eraikitako azalerak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira altuera libre erabilgarria 2,20 m edo gehiago dutenak.

85. art. Fatxadak.

Fatxadak gehienbat lauak izanen dira, irtengune trinkorik gabe, eta erabide bertikaleko baoak dituztela.

Gune trinkoek baoen azalera halako bi eginen dute, gutxienez.

Fatxaden bukalanetarako material hauek erabiliko dira bakarrik:

a) Harri-hormak harri naturalez eginak.

b) Entokadura eta pintura, eskualdean ohikoak diren koloretan.

Fatxadetako zurgin lanetan zura erabiliko da, barnizatu edo pintaturik, edo bukalanean antzeko itxura hartzen duten bestelako materialak.

Baoak iluntzeko, kontraleihoak erabiliko dira, kanpokoak nahiz barnekoak. Pertsiana tolesgarriak ere onartuko dira.

Balkoiak, irtenguneak edo begiratokiak, oinplanoan eite erregularrekoak izanen dira, lerro zuzenekoak, simetrikoak, eta babes baranda metaliko edo zurezkoak izanen dituzte.

88. art. Estalkiak.

Eraikinen estalkiak inklinatuak izanen dira, haien malda gutxienez ere % 35ekoa, teilatu-hegala 50 cm-koa bederen, eta bukatuko dira zeramikazko teila arabiar gorriztekin.

Ezin dira egin eraikin osoa hartzen duten isurki bakarreko estalkiak.

Hiri lurzoruan debekaturik daude zehazturik dagoen materialaz aparteko bestelakoak erabiliz egiten diren estalkiak.

Aireztapen-bideen goialdeko bukalanak egin beharko dira eraikinaren fatxadetan erabilitako material berberekin.

Industri lurzoruko eraikinetan onartuko dira xafla metaliko aurrelakatuz egindako estalkiak.

Estalkietako ura bilduko da zinkezko, kobrezko edo altzairu pintatuzko teilatu-hodi eta zorrotenen bitartez. Elementu horiek ezin dira PVCz eginak izan.

Terraza estaliak eraikitzen ahalko dira, estalduraren faldoiek terrazaren azalera osoa harrapatzen badute.

Debeku dira estalki lauak eta zabaltzak eraikuntza arruntean.

Bakar-bakarrik baimentzen ahalko da terrazak izatea beheko solairu irtenetan, betiere fatxada nagusiaren aurrean ez badaude.

Ez dute estalkiaren azalera horizontalaren % 20 baino gehiago okupatzen ahalko, ezta 40 metro karratutik goiti egin ere.

Eraikinaren azalera guztietarako, gutienez ere 20 metro karratuko azalera izaten ahalko dute.

93. art. Hiri lurzoru finkatua (UC).

1._Definizioa:

Lurzoru mota honetan sartzen dira, hiri lurzoruaren perimetroaren barrenean, gaur egun eraikiak dauden lurzatiak, dagokion informazio planoan zehazten direnak.

2._Antolamendu mota:

Finkatu egiten dira gaur egungo antolamendua, eraikinak eta erabilerak.

Horietan onartu egiten dira, oro har, kontserbazio, zaharberritze eta eraberritze obrak.

3._Bananketak:

Katastroko gaur egungo lurzatietatik beste lurzati berri batzuk banantzen ahalko dira, eraikin berrietarako, honako baldintza hauek betez gero:

4._Gutxieneko lurzatia:

Bananketaren ondorioz, ez da 600 m²-tik beherako azalera duen lurzatirik sortuko.

5._Gutxieneko fatxada:

Bananketaren ondorioz sortzen diren lurzati guztiek izan beharko dute gutxienez 15 metroko fatxada kale aldera.

6._Eraikinen arteko tartea:

Bananketa egitean, kontuan hartu beharko da lehendik dauden eraikinetatik gutxienez ere 3 metroko tartea utziko dela lurzatien arteko banaketa lerroraino.

7._Eraikin berrientzako arauak:

Sortzen diren lurzatietan, eraikinik gabekoetan, eraikin berriei aplikatuko zaie etxebizitza bakartuen antolamenduari (R-1) dagokion araudia.

8._Handitzea:

Gaur egungo eraikinak handitzen ahalko dira, honako parametro hauen barrenean:

8.1._Gutxieneko lurzatia eta fatxadak:

Gaur egun diren horiexek, katastroko planoaren arabera.

8.2._Eraikinen gehieneko altuera:

Handipenen altuera ezin da izan beheko solairua gehi lurgaineko solairua eginez ateratzen dena baino gehiago, eta gehieneko altuera 7 metro izanen da eraikinaren teilatu-hegalaren azpian. Eraikinaren gaur egungo altuera aipatutako gehieneko hori baino gehiago bada, ezin izanen da eraikinaren altuera handitu.

Aldeetarako handipenetan baldintza hauek bete beharko dira:

Gehieneko altuera, beheko solairua gehi lurgaineko solairua eginez ateratzen dena, eta gehieneko altuera 7 metro izanen da eraikinaren teilatu-hegalaren azpian.

Beheko solairuen gehieneko altuera librea: 3,50 metro.

Lurgaineko solairuaren gehieneko altuera librea: 2,75 metro.

Lurzatiaren okupazioa oinplanoan: 8.5 ataleko taularen arabera, kontuan hartuz handipenaren eta lehendik dagoen eraikinaren okupazioa; okupazioa handiagoa bada, xehetasun azterlana tramitatuko da, non justifikatuko baitira proposatzen den handipenaren beharra eta ingurunearekiko integrazioa.

8.3._Mugetarainoko tartea eta kokapena:

Handipena kokatuko da lurzatiaren mugetatik gutxienez ere 3 metrotara bere puntu guztietan, atxikiko zaio lehendik dagoen eraikinari, harekin bat unitate bat osatzen duela; okupazioa handiagoa bada, xehetasun azterlana tramitatuko da, non justifikatuko baitira proposatzen den handipenaren beharra eta ingurunearekiko integrazioa.

8.4._Etxebizitzetarako eremu finkatu osoari dagozkion erabileren baldintzak:

Onartzen dira erabilera hauek:

a) Etxebizitzetarakoa.

b) Merkataritzakoa beheko solairuan.

c) Industriarako 1. mailakoa, beheko solairuan.

d) Taberna, jatetxe eta antzekoetarakoa.

e) Bulegoetarako, administraziorako, gizarte eta kultur gaietarako, aisiarako, osasun zerbitzuetarako, gizarte-laguntzarako eta hezkuntzarako erabilerak.

f) Biltegirakoa beheko solairuan.

g) Aparkalekurakoa.

8.5._Eraikigarritasunen eta lurzati okupazioen taula lurzatiaren azaleraren arabera.

LURZATI AZALERA LURZATIAREN OKUPAZIO ERAIKIGAR.

GARBIAREN ERAIKIA OKUPAZIOA PORTZENTAJEA KOEFIZIENTEA

AZALERA (m²) (m²) (m²) (%) (m²/m²)

100 200 100 100% 2,00

200 250 150 75% 1,25

300 250 175 58% 0.83

400 250 200 50% 0.62

>500 - - 40% 0,60

94. art. Etxebizitza bakartuen eraikinetarako (R-1) hiri lurzorua

1._Definizioa:

Sail honetan sartzen da gaur egun eraikinik gabe dagoen lurzorua, zeinetan etxebizitzak eraikitzen ahal baitira, honako parametro hauen arabera araututa dagoena:

Gutxieneko lurzatia: 600 metro karratu.

Gutxieneko fatxada: 15 metro.

Gehieneko okupazioa: 93. artikuluko taularen arabera.

Jabetzaren mugetarainoko tarteak:

Fatxada: 5 metro.

Gainerako mugak: 3 metro.

Eraikigarritasuna: 93. artikuluko taularen arabera.

Solairu kopurua: beheko solairua gehi lurgaineko bi solairu.

Beheko solairuen gehieneko altuera librea: 3,50 metro.

Lurgaineko solairuaren gehieneko altuera librea: 2,75 metro.

Gehieneko altuera, guztira, teilatu-hegalaren azpian: 10 metro.

2._Erabileren araubidea:

Onartzen dira erabilera hauek:

a) Etxebizitzetarakoa.

b) Merkataritzakoa beheko solairuan.

c) Industriarako 1. mailakoa, beheko solairuan.

d) Taberna, jatetxe eta antzekoetarakoa.

e) Bulegoetarako, administraziorako, gizarte eta kultur gaietarako, aisiarako, osasun zerbitzuetarako, gizarte-laguntzarako eta hezkuntzarako erabilerak.

f) Biltegirakoa beheko solairuan.

g) Aparkalekurakoa.

95. art. Lerrokadura fatxadan duten etxebizitza-eraikinetarako (R-2) hiri lurzorua.

1._Definizioa:

Sail honetan sartzen da gaur egun eraikinik gabe dagoen lurzorua, zeinetan etxebizitzak eraikitzen ahal baitira, eta non, bere kokapenagatik edo orubearen eitearengatik, eraikinak paratu beharko baitira sarrerako kalearen lerrokaduran; honako parametro hauen arabera dago araututa:

Gutxieneko lurzatia: gaur egungoa.

Lurzatiaren gutxieneko fatxada: 15 metro.

Baldin eta lurzati batek ezarritakoa baino txikiagoa den fatxada badu, arau subsidiarioak onetsi baino lehen, harako hura hartuko da gutxieneko fatxadatzat.

Gehieneko okupazioa: 93. artikuluko taularen arabera.

Jabetzaren mugetarainoko tarteak:

lerrokadura-fatxadaraino: 0 metro.

beste muga batzuetara: 3 metro.

Eraikigarritasuna: 93. artikuluko taularen arabera.

Solairu kopurua: beheko solairua gehi lurgaineko bi solairu.

Beheko solairuen gehieneko altuera librea: 3,50 metro.

Lurgaineko solairuaren gehieneko altuera librea: 2,75 metro.

Gehieneko altuera, guztira, teilatu-hegalaren azpian: 10 metro.

2._Erabileren araubidea:

Onartzen dira erabilera hauek:

a) Etxebizitzetarakoa.

b) Merkataritzakoa beheko solairuan.

c) Industriarako 1. mailakoa, beheko solairuan.

d) Taberna, jatetxe eta antzekoetarakoa.

e) Bulegoetarako, administraziorako, gizarte eta kultur gaietarako, aisiarako, osasun zerbitzuetarako, gizarte-laguntzarako eta hezkuntzarako erabilerak.

f) Biltegirakoa beheko solairuan.

g) Aparkalekurakoa.

Iragarkiaren kodea: L0405420