58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren 92/2004 Dekretua

Gaia: datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa.

Udalean badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu per- tsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, honako hau,

DEKRETATU DUT:

1. Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarrean jartzen baitira: pertsonen fitxategi orokorra eta biztanleen udal errolda; aldiz, indarrik gabe uzten da eta deuseztatzen pertsonen fitxategia.

2. Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da. Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, bertzeak bertze hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak agertzen dira, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta bertze administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Pertsonen fitxategiaren kudeaketari lotuak.

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez dadin:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gorabeheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

3. Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa.

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Udalerriko biztanleen erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko eta estatistika publikoa egiteko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta bertze administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Egoera zibila.

_Familiaren datuak.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioak.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta bertze toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa.

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak.

Sarbidea izateko, aldaketa egiteko eta bertan behera uzteko eskubideak entitate honen bulegoetan erabil daitezke.

h) Segurtasun neurriak:

Biztanleen udal erroldaren fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzat jotzen da.

Udalak segurtasun neurri hauek hartu ditu aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo eskura ez dadin:

_Segurtasun agiria.

_Langileen eginkizun eta betebeharren araubidea.

_Gorabeheren erregistroa.

_Erabiltzaileen identifikazioa eta egiaztapena.

_Sarbideen kontrola.

_Euskarrien kudeaketa.

_Segurtasun eta berreskuratze kopiak.

4. Dekretu honek indarrik gabe uzten du eta deuseztatzen Alkatetzaren 2003ko azaroaren 27ko 597/2003 Dekretua, 2004ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, urtarrilaren 16an, "Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa" izenpean: Indarrean jartzen direnak. Udalerriko Biztanleen Erroldaren fitxategia."

5. Pertsonen fitxategia indarrik gabe uztea.

Indarrik gabe utzi da eta deuseztatu pertsonen lehengo fitxategia, Datuak Babesteko Agentzian 1982640020 zenbakiarekin inskribatua eta 1998ko 94. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua abuztuaren 7an.

a) Deuseztatzeko arrazoiak.

Eguneratzeagatik eta gaurko legeriara egokitzeagatik.

b) Informazioaren xedea.

Fitxategi honetako datuak Datu pertsonalak babesteari buruzko Lege Organikora egokitutako fitxategietan sartuko dira, dekretu honen bidez indarrean jarri baitira: pertsonen fitxategi orokorra eta biztanleen udal erroldarena.

6. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

7. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta, haren kontra, errekurtso hauetako edozein para daiteke, hautara:

A._Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

C._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2004ko martxoaren 18an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0404748