58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ZERGA OGASUNAREN TRIBUTU-IKUSKAPENERAKO ZERBITZUA. Ediktua.

Aditzera ematen da ezinezkoa izan dela, Administrazioari egotzi ezineko arrazoiak direla medio, "Exportaciones Heferma, S.L.ri, (IFZ B31716632, eta azken helbide ezezaguna Iruñeko Gartza Ximénez kaleko, 3-1.ean) eman nahi izan zaion jakinarazpen-zitazioa ematea, zeinean zerga egiaztatatu eta ikertzeko ikuskapen-jardueren hasieraren berri ematen baitzitzaion. Espedientean jaso dira xehetasunak, eta argitara ematen da ediktu hau, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak (TFLO aurrerantzean) 99.4. artikuluan agindu bezala, eta aditzera ematen zaie honako hau:

1. Hamar eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Gobernuko Zerga Ikuskapenerako Zerbitzuaren bulegoetan (Karlos III.aren etorb., 4-3. solairua) agertu behar duela, 8:30etik 14:30 bitarteko ordutegian, jakinarazpen-zitazioaren eta zerga egiaztatatu eta ikertzeko ikuskapen-jardueren hasieraren berri emateko, honako hauei buruz zehazki: Sozietateen gaineko zerga, 2001eko ekitaldia, eta Balio Erantsiaren gaineko zerga, 2001eko eta 2002ko ekitaldiak eta 2003ko 1.etik 4.era bitarteko hiruhilekoak.

2. Ordezkari bat igor dezake agerpena egiteko. Zuzenbidean konstantzia fidagarria ematen duen edozein baliabidez frogatu behar da ordezkaritza (TFLOren 36.2 artikulua).

3. Epe hori iragandakoan ez bada agertu, egindakotzat emanen da zerga egiaztatu eta ikertzeko ikuskapen hasieraren jakinarazpen-zitazioa, legezko ondorio guztiekin, agertzeko adierazitako epea amaitu eta biharamunetik aurrera. Eta hori, TFLOren 101. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Zerga Ikuskapenaren Erregelamendua (aurrerantzean ZIE) onetsi zuen ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako moduan.

4. Ikuskapena, ZIEko 67.5 artikuluak dioena gertatzen dela egiaztaturik, haren arabera eginen da.

Iruñean, 2004ko martxoaren 26an._Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendaria, izenpe ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0405310