58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, José Javier Albizua Lemona jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik irekiriko 2/2004SA zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"237/2004 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, José Javier Albizua Lemona jaunari zehapen espedientea irekitzen diona, abereen osasunaren arloko arautegia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Altsasuko Guardia Zibileko Sepronak 2003ko urriaren 9an José Javier Albizua Lemona jaunaren kontra egindako salaketa, abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Javier Albizua Lemona jaunari, 14953866W NAN duenari, 2/2004SA zehapen espedientea irekitzea, abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Pilar García García andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak du espedientearen gainean ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Foru Dekretuko 6. artikuluaren arabera, jakinarazten zaio aukera izanen duela, nahi badu, bere erantzukizuna aitortzeko eta aitorpen horrek hartan aipatzen diren ondorioak izanen dituela, baita 12. artikuluan xedaturikoari lotzeko aukera ere, horren arabera zehapenaren zenbatekoa ehuneko hogeita hamar gutxituko baitzaio.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 15ean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo".

KARGUEN PLEGUA

2/2004SA zehapen espedientea

1._Salatua: José Javier Albizua Lemona jauna.

Helbidea: Aldiz Benta auzoa, 59, 48130, Bakio (Bizkaia).

2._Arau-haustearen eguna eta tokia: 2003ko urriaren 9a. N-240 errepidea, 16,800 km, Irurtzungo udal mugapea (Nafarroa).

3._Salatutako egintzak: abelgorri bat Gipuzkoatik Iruñeko hiltegira eramatea BI-3147-CS matrikulako ibilgailuaren atoian, ibilgailu horren desinfekzioaren ziurtagiririk izan gabe. José Javier Albizua Lemona jaunak egin zuen garraioa.

4._Hautsitako arauak: abere osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24. artikuluko 3. idatz-zatian ezarrita denez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik eta, hori, agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.

5._Arau-haustearen mailakatzea eta sailkapena. Zehapen proposamena: Foru Lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58. artikuluko 1. idatz-zatian, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 eurora bitarteko isuna dagokiela.

Hortaz, dagokiokeen isuna 120,20 eurokoa, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertzen ahalko du Abere Osasuneko Atalean, Iruñeko Tutera kaleko 20ko behean. Erantsitako zerrendan zehazten diren agiriak ditu espediente horrek.

Iruñean, 2004ko urtarrilaren 16an._Instruktorea, Pilar García García.

Iragarkiaren kodea: F0405382