58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Agrozumos, S.A.k egina.

Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko irailaren 30eko 1131/8888 Errege Dekretuko 15. artikuluan eta Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 16. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Alondegi kaleko 1eko lehen oinean), bulego orduetan, jarduera horretan interesa dutenek, aztertu ondoren, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 0695 Ebazpena, 2004ko apirilaren 26koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Agrozumos, S.A.

Jarduera: zukuak egin eta ontziratzea.

Tokia: Lekunberriko industrialdea.

Udalerria: Lekunberri.

Iruñean, 2004ko apirilaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: F0406810