58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

996/2004 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, ezintasunak dituzten pertsonen arloan, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zentroetan eta zentro hitzartuetan dauden pertsonentzako laguntza bereziak arautuko dituzten kudeaketa-irizpideak onesten dituena 2004. urterako.

Boluntario, Elkarte eta Programen Atalak ebazpena proposatzeko txostena egin du, ezintasunak dituzten pertsonen arloan, zentroetan dauden pertsonentzako laguntza bereziak 2004. urtean arautuko dituzten kudeaketa-irizpideen gainean.

Ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuak gizarte zerbitzuetan norbanakoei eta familiei ematen zaizkien prestazioak eta laguntzak arautzen ditu.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendaritzak, urtarrilaren 26ko 20/2004 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dituen ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Ezintasunak dituzten pertsonen arloan, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zentroetan eta zentro hitzartuetan dauden pertsonentzako laguntza bereziak 2004. urtean arautuko dituzten kudeaketa-irizpideak onestea. Ebazpen honen eranskinean daude.

2. Ebazpen honen bidez onetsitako irizpideak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutura eta Boluntario, Elkarte eta Programen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko martxoaren 12an._Zuzendari kudeatzailea, José Luis Alli Fernández.

1. ERANSKINA

Ezintasunak dituzten pertsonen arloan, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zentroetan eta zentro hitzartuetan dauden pertsonentzako laguntza bereziak 2004. urtean arautuko dituzten kudeaketa-irizpideak

1._Aplikazio eremua.

Ezintasunak izan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren zentroren batean nahiz zentro hitzarturen batean egoteko tasa ezarri zaien pertsonei bakarrik aplikatuko zaizkie irizpide hauek.

2._Helburua.

Zentroetan dauden guztiek ezarrita dagoen gutxieneko zenbatekoa eduki dezatela nahi duten bezala erabiltzeko, beren behar bereziak ase ondoren; hauek bi modalitateren arabera ulertu behar dira:

a) Minusbaliotasunarekin zerikusia duten edo haren ondorioz ematen diren laguntza berezi guztietarako ezarritakoak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 12ko 997/2004 Ebazpenean aipatzen direnak hain zuzen ere, ebazpen horren bidez onetsi baitira ezintasunak dituzten pertsonen arloan aparteko laguntzak eta arreta espezializaturako laguntzak 2004. urtean arautuko dituzten kudeaketa-irizpideak.

b) Eranskin honen 4. atalean, zentroetan dauden pertsonentzako laguntza berezietarako kontzeptu zehatzen zerrendan ageri direnak.

3._Irizpide ekonomikoak.

a) Eskatutako laguntzaren egiazko kostua handiagoa baldin bada ekitaldirako, oro har, aurreikusten diren kontzeptuetarako ezarritako gehieneko zenbatekoak baino, orduan ezarritako gehieneko zenbatekoa hartuko da kostutzat.

b) Nafarroako Gobernuko beste departamentu edo beste erakunde batzuek xede berarekin emandako laguntzak honako laguntzaren kostutik edo, hala behar denean, ezarritako gehieneko zenbatekotik kenduko dira.

c) Norberak nahi duen bezala erabiltzeko zenbatekoa ezarritako gutxieneko zenbatekoa bera denean, orduan laguntza berezia kostuaren ehuneko 100 izanen da.

d) Norberak nahi duen bezala erabiltzeko zenbatekoa ezarritako gutxieneko zenbatekoa baino handiagoa denean, gaindikina kostutik kenduko da; horrela ateratzen den emaitza izanen da eman beharreko laguntza bereziaren zenbatekoa.

4._Zentroetan dauden pertsonen kasuan erabiltzen diren kontzeptuak.

a) Orokorki erabiltzen direnak:

b) Zehatzak:

_Oporraldiak: txanda antolatuak eta/edo oporraldiak etxekoekin.

_Arropa: aparteko narriadura portaera arazoen ondorioz edo/eta arropa garestien beharra arazo fisikoen ondorioz.

_Ikasketa arautuak.

5._Kontzeptu beragatik laguntza eskatzeko epeak.

a) Aurten ezarrita dauden epe orokorretan eskatuko da laguntza.

b) Orokorki aurreikusten ez diren kontzeptuen kasuan ez da eperik ezarri eta zentroaren txosten sozialak zehaztuko du epeen beharra, salbu eta:

_Oporraldiak.

Urtean oporraldi bat aurreikusiko da.

Urtean oporraldi batean etxekoekin egoteko ahalbidea emanen da.

Iragarkiaren kodea: F0405475