58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

174/2004 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 82.760 euroko gastua baimentzen duena, toki entitateen eta gazte elkarteen Gazteentzako Informazio Zerbitzu ofizialki onartuek jarduteko dituzten gastuetan hein batean laguntzeko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak, martxoaren 20ko 27/2003 Foru Aginduaren bidez, toki entitateen eta gazte elkarteen Gazteentzako Informazio Zerbitzu ofizialki onartuei dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak onetsi zituen.

Aipatu foru aginduaren 2. artikuluak honela dio: "Hurrengo ekitaldietan behar den gastua baimenduko da, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez, Nafarroako aurrekontu orokorretan xede horretarako gaitzen diren kontusailen kargura. Betiere, kreditua beharko da ekitaldian, dirulaguntza emanen bada".

Aurretik azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2004. urterako dituen Aurrekontu Orokorren arabera, Gazteriaren Zuzendariordetzak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari 82.760 (laurogeita bi mila, zazpiehun eta hirurogei) euroko gastua baimentzea proposatu dio, toki entitateen eta gazte elkarteen Gazteentzako Informazio Zerbitzu ofizialki onartuek jarduteko dituzten gastuetan hein batean laguntzeko. Hasieran onartutako gastua, halere, handitu liteke, aurrekontuen garapenaren arabera.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 278/2003 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 82.760 (laurogeita bi mila, zazpiehun eta hirurogei) euroko gastua baimentzea, toki entitateen eta gazte elkarteen Gazteentzako Informazio Zerbitzu ofizialki onartuek jarduteko dituzten gastuetan hein batean laguntzeko, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak martxoaren 20an eman 27/2003 Foru Aginduaren bidez onetsiriko dirulaguntzen deialdiko arauen arabera. Gastu horiek kontusail hauetatik finantzatuko dira:

_42.000 euro "Gazte elkarteen programetarako dirulaguntzak" izeneko 940003- 95210-4810-323100 kontusailetik.

_4.760 euro "Gazte entitateen ekipamendua" izeneko 940003- 95210-7810-323100 kontusailetik.

_27.000 euro "Toki entitateetako gazte jarduerak" izeneko 940003- 95210-4600-323100 kontusailetik.

_9.000 euro "Toki entitateetako gazte ekipamendua" izeneko 940003- 95210-7600-323100 kontusailetik.

Kontusail haiek guztiak 2004ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretakoak dira.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, hango Idazkaritza Orokorraren eta Azpiegituren Zerbitzuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara dadin.

Iruñean, 2004ko martxoaren 11n._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0405361