58. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

324/2004 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuetan 2004. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia ebazten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuetan 2004. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia ebaztea. Deialdia abenduaren 11ko 932/2003 Ebazpenaren bidez egin zen. Txostenarekin batera horretarako eratu zen batzordearen akta aurkeztu du.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxe pribatuetan 2004. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko 75.852 euroko gastua baimentzea (196 zenbakiko espedientea).

2. I. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei adierazten diren diru kopuruak ematea, aurten eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egin ditzaten.

3. II. eranskinean ageri diren ikastetxeak baztertzea, aditzera ematen diren arrazoiengatik.

4. I. eranskinean ageri diren ikastetxeetako zuzendaritzei oroitaraztea egindako gastuen frogagiriak igorri behar dituztela, 2004ko abenduaren 31 baino lehen, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusira.

Egindako gastuak justifikatzeko, laguntza jaso duten ikastetxeek III. eranskinean ageri den fitxa bete beharko dute eta gastuen fakturak aurkeztu. Horietan zehazten den zenbatekoa, guztira, ez da dirulaguntzarena baino txikiagoa izanen.

Egindako gastuek bat etorri beharko dute proposatutako jarduerekin, eta deialdiaren Ebazpenean azaltzen ziren baldintzei lotuko zaizkie.

5. Zenbatekoa, guztira, 75.852 eurokoa izanen da, eta gastu hori 2004. urteko gastuen aurrekontuko "Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea ikastetxe pribatuetan" izeneko 410004-41150-4811-422200 kontusailaren kargura izanen da.

6. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara daitezela agintzea.

8. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Hezkuntza Hedapenaren Bulegora, Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora.

Iruñean, 2004ko apirilaren 22an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ANEXO I

Nafarroako ikastetxe pribatuen zerrenda, eta 2004. urtean eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako esleitutako diru kopurua

IKASTETXEA H E R R I A ZENBATEKOA

IÑIGO ARITZA IKASTOLA ALTSASU 1.017,00

SAGRADO CORAZON ALTSASU 1.068,00

SAKANA IKASTOLA ALTSASU 818,00

NTRA. SRA. DE LAS ESCUELAS PIAS ANDERATZ (ABARTZUZA) 416,00

MATER DEI AIEGI 996,00

SANTA LUISA DE MARILLAC BARAÑAIN 1.086,00

LABIAGA IKASTOLA BERA 599,00

SAGRADO CORAZON BERA 614,00

AMOR DE DIOS BURLATA 915,00

AMOR DE DIOS-REGINA PACIS BURLATA 651,00

IRABIA BURLATA 1.863,00

NOTRE DAME BURLATA 716,00

REGINA PACIS BURLATA 829,00

LA RIBERA CASCANTE 380,00

MIRAVALLES ZIZUR TXIKIA 1.264,00

MIRAVALLES-EL REDIN (DBH) ZIZUR TXIKIA 995,00

SAN FERMIN IKASTOLA ZIZUR TXIKIA 2.402,00

LIZARRA IKASTOLA LIZARRA 1.533,00

MATER DEI-PUY-ANDERAZ (DBH) LIZARRA 1.354,00

NTRA. SRA. DEL PUY LIZARRA 823,00

SANTA ANA LIZARRA 1.334,00

ANDRA MARI IKASTOLA ETXARRI-ARANATZ 832,00

ISTERRIA IBERO 691,00

GRANJA ESCUELA HARITZ BERRI ILUNDAIN 578,00

TANTIRUMAIRU IKASTOLA LESAKA 505,00

LA MILAGROSA LODOSA 665,00

NTRA. SRA. DE LOS DOLORES MENDABIA 466,00

LUIS AMIGO MUTILVA BAJA 1.519,00

CALASANZ IRUÑA 4.388,00

CARDENAL LARRAONA IRUÑA 1.807,00

COLEGIO TECNICO CARLOS III IRUÑA 536,00

EL MOLINO IRUÑA 523,00

EL REDIN IRUÑA 1.019,00

ESCLAVAS SAGRADO CORAZON IRUÑA 736,00

HIJAS DE JESUS IRUÑA 1.592,00

ITC CUATROVIENTOS IRUÑA 1.202,00

JASO IKASTOLA IRUÑA 1.101,00

MARIA INMACULADA IRUÑA 704,00

LA COMPASION ESCOLAPIOS IRUÑA 1.746,00

NTRA. SRA. DEL HUERTO IRUÑA 1.733,00

SAGRADO CORAZON IRUÑA 2.040,00

SALESIANOS IRUÑA 2.243,00

SAN CERNIN IRUÑA 2.425,00

SAN IGNACIO IRUÑA 1.923,00

SANTA CATALINA LABOURE IRUÑA 963,00

SANTA CATALINA-SMO. SACRAMENTO IRUÑA 863,00

SANTA MARIA LA REAL IRUÑA 1.621,00

SANTA TERESA IRUÑA 1.274,00

SANTO TOMAS IRUÑA 1.595,00

URSULINAS IRUÑA 2.184,00

VEDRUNA IRUÑA 1.416,00

CENTRO PUENTE GARES 393,00

SEMINARIO PP. REPARADORES GARES 620,00

ZANGOZA IKASTOLA ZANGOZA 600,00

ESCUELAS PIAS TAFALLA 1.285,00

IKASTOLA GARCES DE LOS FAYOS TAFALLA 875,00

SAN JOSE-HIJAS DE LA CRUZ TAFALLA 654,00

ANUNCIATA TUTERA 1.432,00

COMPAÑIA DE MARIA TUTERA 1.601,00

SAN FRANCISCO JAVIER TUTERA 2.195,00

ANGEL DE ARALAR ATARRABIA 373,00

LA PRESENTACION ATARRABIA 942,00

PAZ DE ZIGANDA ATARRABIA 2.319,00

GUZTIRA 75.852,00

II. ERANSKINA

Baztertutako ikastetxeen zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita

IKASTETXEA HERRIA BAZTERTZEKO ARRAZOIA

ARGIA IKASTOLA FONTELLAS 1. oinarriko baldintzak ez betetzea

C.P. CASA NOSTRA SAN ADRIAN 1. oinarriko baldintzak ez betetzea

III. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako esleitutako dirua zertarako erabili den frogatzen duen agiria

Ikastetxea:

Helbidea: ................................... Herria:

Telefonoa: ........................................ P.K.:

2004. urterako jasotako diru kopurua:

Frogagirian agertzen den diru kopurua:

Jarduera hauetarako erabili da:

1._

2._

3._

4._

5._

6._

7._

8._

9._

10._

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak eta, haren izenean, kontseiluko buruak, hau ziurtatzen du: eskolaz kanpoko jardueretarako eta jarduera osagarrietarako aurten jasotako diru kopurua jarduera horietarako erabili dela, eta gastua, deialdia egin zuen ebazpenean ezarri modura egin dela.

.............................(e)n, 2004ko .............aren ............(e)an.

Eskolako kontseiluburua

(Sinadura eta zigilua)

IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUA.

Iragarkiaren kodea: F0406459