78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

373/2003 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Pirinioen hegoaldeko A-24 Autobia, Iruña-Jaca-Huesca, I. tartea: Noain-Elo" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak, maiatzaren 2ko 310/2003 Ebazpenaren bidez, teknikoki onetsi zuen "Pirinioen hegoaldeko A-24 Autobia, Iruña-Jaca-Huesca, I. tartea: Noain-Elo" proiektua, eta abenduaren 27ko 1099/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zuen behin betikoz.

Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 19ko 124/2003 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Dei egitea "Pirinioen hegoaldeko A-24 Autobia, Iruña-Jaca-Huesca, I. tartea: Noain-Elo" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, uztailaren 2, 3 eta 4an Noain-Elortzibarko eta Eloko Udeletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak eta, hala bada, ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Noain-Elortzibarko eta Eloko udaletxeetako iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez.

5. Ebazpen hau Noain-Elortzibarko eta Eloko udaletara eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren lauan._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3181344