73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.5 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Alfredo Jurío Arburúa jaunari, azken helbide ezaguna Lantz Hiria 2-4.D izan baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 1043/2002 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2002ko azaroaren 8an, 7:10 aldera, NA-9606-AX ibilgailuari salaketa jarri zitzaion, debeku seinalea zuen lekuan aparkatzeagatik debeku orduetan, Lantz Hiria kalean, z.g. (postetxean): egitate hori arau-hauste larria da, 13/1992 Errege Dekretuko 91.2. artikuluaren arabera.

Kargu plegua igorri zaio Alfredo Jurío Arburúa interesatuari, helbidea Burlatako Lantz Hiria kalean, 2-4.D baitu, eta hark alegazioak aurkeztu ditu denboraz eta moduz; alegazio horiek, ordea, ez dute inola ere aldatzen egindakoa eta salatutakoa, izan ere udaltzain kaboak berretsi bezala, postetxeko toki erreserbatu osoa hartuz aparkatu baitzuen, eta ondorioz, lehen aipatu zerbitzuko kamioiak galtzada erdian egin behar izan zituen zamalanak, galtzadaren gainerako erabiltzaileak kaltetuz. Beraz:

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/1990 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0304845