7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean eman eta 2002ko urtarrilaren 20eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (11. zk.) argitaratutako 1621/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.L.T./D.U.E. izateko 119 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Iragarkia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazten die Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lekualdatze-lehiaketan parte hartzen dutenei, destinoak aukeratzeko ekitaldia 2003ko urtarrilaren 20an eginen dela, 16:30an, "Plaza de la Cruz" B.H.I.ko ekitaldi aretoan (San Fermin kalea, 51, Iruña).

Oroitarazten da lanposturik aukeratzen ez duten lehiatzaileek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiaketako lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituztela, hala agintzen baita deialdiaren 8. oinarrian.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian._Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: A0300033