38. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Legeak

16/2003 FORU LEGEA, martxoaren 17koa, zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, MARTXOAREN 17KOA, ZENBAIT ZERGA HEIN BATEAN ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA

Foru Komunitateko gizarte egoera azterturik, nabarmena da familien, ezgaitasunak dituzten pertsonen eta alargunen interesak babesteko beharra, populazioaren zahartze larria eta jaiotze-tasa urriak ahaztu gabe, gero batean arriskuan jartzen ahal baitute gure ekonomiaren hazkunde produktiboa. Beraz, neurri zentzuduna izango litzateke jarduketa publikoak egitea egoera horren ondorioak datozen urteetan arintzeko. Horretan guztian kontuan hartu behar dira aurrekontuen egonkortasuna eta kontu publikoen saneamendua bilatzen dituzten helburuak, zergen bidez beharrezko baliabideak bereganatzeko printzipioak ezinbestekoa izan behar duelako.

Aurreko lerrokadan esandakoa aintzat harturik, foru lege honek xede du hazkunde ekonomikoaren erritmoa, enpresen lehiakortasuna eta enplegua areagotzea. Kasuan kasuko zehaztapen eta ñabardura batzuk alde batera utzita, esan daiteke oro har jendearen ustez zuzeneko zergak zerbait gutxitzea hazkunde ekonomikorako pizgarria dela eta, halaber, herritarren gizarte ongizatea hobetzen laguntzen duela.

Bestetik, gure ingurune ekonomiko eta geografikoko tributu sistemek asko jaitsi dituzte, oro har, kapitalaren etekinen gaineko zerga tasak, hots, aurreztearen gaineko zerga-arlokoak eta enpresek ordaindu beharreko zergei buruzkoak. Batzuek zerga lehiakortasun estalia deritzoten egoera hori kontuan hartu behar da, zerga arrazoien ondoriozko lekualdaketak sorrarazten ahal baititu.

Zerga arloko neutraltasuna lortu nahi da gardentasun fiskalaren desagerpenaren eta errenta-egozpeneko araubideko entitateak erregulatzeko egindako hobekuntza teknikoen bidez. Neutraltasunerako aurrerapauso honek, baliabide ekonomikoak esleitzean efizientzia hobetzeaz gain, ez ditu bazter uzten beste printzipio konstituzional batzuk, hala nola zergen orokortasuna eta berdintasuna.

Azkenik, tributuak kudeatu eta aplikatzearen ondorioz eskuratutako esperientziak gomendatzen du neurri tekniko batzuk hartzea sistematizazioa eta arauen argitasuna handitzeko.

Azken batez, honako hauek dira zerga arloko aldaketa honen ezaugarri nagusiak: zerga arloan familiek eta ezgaituek jasotzen duten tratamendua hobetzea, aurrezki produktuen tratamendu neutralean aurrera egitea, aurreikuspen eta aurrezki sistemetarako bide berriak garatzea aseguratutako aurreikuspen planak sortuz, gero eta maizago gertatzen den langilearen laneko eta familiako eginbeharrak batera eraman beharra. Azken puntu honetan arreta berezia eskaini behar zaie amatasunari, adopzioari eta hiru urtetik beheitiko seme-alabei.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eraginkorragoa eta neutralagoa lortzeaz gain, beste helburu bat ere bada, zerga hori sinplifikatzea, hain zuzen, subjektu pasiboek autolikidazioa errazago egin dezaten eta iruzurraren kontrako borroka sendotzeko baliabide gehiago erabilgarri uzteko.

Foru lege hau hamar artikulutan eta dagozkion xedapen gehigarri, iragankor, indargabetzaile eta azken xedapenetan dago egituratuta.

Lehenbiziko artikuluan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen alderdi batzuk aldatu dira.

Zergaz salbuetsitako errentekin zerikusirik duten gai batzuk aldatu dira, terrorismoaren kontrako borroka dela-eta emandako domina eta kondekorazioen ondoriozko pentsioak ere zergaz salbuetsiz, terrorismo ekintzengatik jasotako kalteak arintzeko ematen diren prestazioekin berdintzeko.

Errenta egozpeneko araubideko entitateen definizioa ondokoan aldatu da funtsean: atzerrian eratu diren entitateendako, irizpide erabakigarria izanen da haien izaera juridikoa Espainiako legeei jarraituz eraturiko errenta-egozpeneko entitateena bera edo horren antzekoa izatea.

Entitate horiei dagokienez, haien erregulazioa argitu da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko araudia aplikatuko baitzaie. Halaber, haien gaineko kontrola hobea izanen da, informazio aitorpen bat aurkezteaz gain, beren jarduera ekonomikoen etekinen atxikipena jasanen baitute. Horretarako, atxikitzaileak aplikatu beharreko arauak zehaztuko dira.

Aseguratutako aurreikuspen planen figura sortu da, pentsio planen ezaugarri beretsuekin. Haien bidez lortutako prestazioek lan etekinen kontsiderazio bera izanen dute tributaziorako.

Estatuko araudiari jarraikiz, aseguratutako aurreikuspen plan hauek ondoko ezaugarriak izanen dituzte:

a) Zergadunak hartzailea, aseguratua eta onuraduna izan beharko du era berean. Zergaduna hilez gero, prestazioak jasotzeko eskubidea sortzen ahalko da Pentsio plan eta funtsei buruzko ekainaren 8ko 8/1987 Legean ezarritakoaren arabera.

b) Lege horren 8.6 artikuluan aurreikusitako egoerak baino ez dira ordainduko.

c) Aseguru horiek nahitaez interes tasaren bermea eskaini beharko dute eta teknika aktuarialak erabili.

d) Polizako baldintzetan berariaz eta nabarmendurik adieraziko da aseguratutako aurreikuspen plan bat dela.

Lanaren eta kapital higiezinen etekinei dagokienez, murriztapen aplikagarria ehuneko 30etik ehuneko 40ra igoko da bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinen kasuan, bai eta erregelamenduaren arabera modu nabarmen irregularrean jasotakotzat jotzen direnen kasuan ere.

Zerga-gardentasuna desagertu eta ondare sozietateak sortzen dira. Azken hauek sozietateen gaineko zergan tributatuko dute, baina betiere pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga erregulatzen duen araudiari jarraikiz. Profesional eta artisten sozietateek sozietateen gaineko zergako araubide orokorrean tributatuko dute, eta balore sozietateek eta ondasunen edukitza soileko sozietateek, berriz, ondare sozietateen araubide bereziari jarraikiz. Azken finean, hauxe lortu nahi da: ondasun ez-lotuak (baloreak eta ondasun higiezinak batez ere) erosteko, berdin izatea pertsona fisiko batek zuzenean edo ondare sozietate baten bidez egitea.

Kapital higigarrien etekinei dagokienez, murriztapen aplikagarria ehuneko 40ra igoko da bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinen kasuan, bai eta erregelamenduaren arabera modu nabarmen irregularrean jasotakotzat jotzen direnen kasuan ere.

Beste aldetik, bizitza aseguruetarako kontratuen tratamendua erraztu da, haien tributazioa hobetu den bitartean. Murrizketa portzentaje bakar bi ezarri dira:

a) Ehuneko 40ko murrizketa, sortze aldia bi urte baino gehiagokoa bada edo baliaezintasun kasuetan.

b) Ehuneko 75eko murrizketa, sortze aldia bost urte baino gehiagokoa bada, edo erregelamenduaren arabera finkatutako baliaezintasun maila altuko kasuetan.

Enpresa edo lanbide jardueren ondoriozko etekinei dagokienez, gastu kengarriaren kontzeptu berri bat sortu da, haien zuzeneko estimazioa egiteko. Horrela, bada, kengarriak izanen dira subjektu pasiboak pagatutako gaixotasun-aseguruen primak, bera eta bere ezkontidea estataltzeko parteari dagozkionak, bai eta ondorengoena, betiere horiek direla-eta murrizketa eskubidea badu gutxiengo familiarrarengatik. Gehienez ere 500 euro kenduko dira aipatutako pertsona bakoitzeko.

Ondare handitzeak direla-eta, erreserbetako kapital murrizketa arautu da, hots, erreserba horiek kapitalizatu egin ziren garai batean eta gero banatu, kapital murrizketa eginez. Kasu horretan, dibidenduen banaketa arrunta balitz bezala tributatuko dute, dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea izanen dutela.

Espainiako eta Europako Batasuneko baloreen bigarren mailako merkatuak ere parekatu dira.

Ondare sozietateetan akzioak eta partaidetzak eskualdatzeko, kontuan hartuko dira erosketaren balioa eta titulartasun balioa, zehaztapen batzuekin.

Errenta egozpeneko araubideko entitateen definizioa ondokoan aldatu da bereziki: atzerrian eratu diren entitateendako, irizpide erabakiorra izanen da atzerriko zerga eta Estatuko edo kasuko lurraldeko zerga berdinak edo antzekoak diren sozietateen gaineko zerga berdinari edo antzeko bati lotuta egotea.

Errenta egozpeneko araubideko entitateek bazkide, oinorde, komunero edo partaide bakoitzari esleitzen dioten errentaren izaera errenta sortzen duen jarduera edo iturriaren araberakoa izanen da.

Halaber, arautzen da errenta-egozpeneko araubideko entitateen bazkide, oinorde, komunero edo partaide bakoitzari esleitzen ahal zaion errentaren kalkulua, bai eta entitate horiekin egin beharreko konturako ordainketak ere. Lehenik eta behin, ezinbestekoa izanen da entitate horiei ordaindutako errentei murriztapenak edo konturako sarrerak aplikatzea. Konturako ordainketak pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga erregulatzen duten arauei jarraikiz eginen dira, kontuan hartu gabe kide guztiak edo baten bat sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak edo ez-egoiliarren errentarenaren zergapekoak diren.

Ez da bidezkoa izanen ondarearen gehikuntza edo murriztapena kontuan hartzea, baldin eta Inbertsio kolektiboko instituzioetan egindako partaidetzen ordainketa edo eskualdatzetik heldu den zenbatekoa, erregelamenduaren arabera ezarritako prozedurari jarraikiz, akzioak edo partaidetzak erosteko edo hartzeko erabiltzen bada izaera hori bera duten instituzioetan. Kasu horretan, hartu edo erositako akzioek edo partaidetzek mantenduko dute eskualdatutako edo ordaindutako akzio edo partaidetzen balorea eta eroste edo hartze data. Dena den, tributazioa honako kasu hauetan baino ez da geroratuko:

a) Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen eskualdatze edo ordainketetan, inbertsio funstzat jotzen badira.

b) Sozietate-forma daukaten inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen eskualdaketetan, baldin eta eskualdatzen diren akzioak 500 bazkide baino gehiagoko inbertsio kolektiboko erakunde batekoak badira, eta eskualdaketaren aurreko hamabi hilabeteetako uneren batean subjektu pasiboak ez badu parte hartu inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren ehuneko 5 baino gehiagotan.

Kontseiluak 1985eko abenduaren 20an eman 85/611/CEE Zuzentarauak gobernatzen dituen inbertsio kolektiboko erakundeetako kide edo partaideei ere aplikatuko zaie araubide hori. Aipatu erakundeak Zergari buruzko Foru Legearen 52. artikuluko 4. idatz-zatian aipatutakoez beste izanen dira, eta egon beharko dute eraturik Europako Batasuneko kidea den Estaturen batean, bai eta egoitza bertan izan ere. Halaber, Balore Merkatuko Komisio Nazionaleko erregistro berezian egon beharko dute sartuta, egoitza Espainian duten entitateek merkaturatzeko. Beraz, zerga alorrean, parekatu egin dira Europako Batasuneko inbertsio kolektiboko erakunde guztiak.

Familiei eta ezgaitasunak dituzten pertsonei babes emateari dagokionez, berrikuntza garrantzitsuak gertatu dira:

1._Gutxiengo pertsonala 800 euro igoko da subjektu pasiboak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu, eta 1.800 euro subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu. Ezgaitasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa duten subjektu pasiboendako, igoera 1.960 eurokoa izanen da; eta 6.960 eurokoa, ezgaitasun maila % 65ekoa edo handiagoa dutenendako.

2._Aurreko ahaide bakoitzarengatik jaso beharreko gutxiengo familiarrean familiaren kargura egotearen baldintza kendu da, eta elkarrekin bizitzearena, berriz, mantendu. Urteko gehieneko errentak kalkulatzeko salbuetsiak baztertu behar dira.

3._Gutxiengo familiarra ondorengoengatik nabarmen igo da hirugarren seme-alabarengandik aitzina:

_1.535 euro urtean, lehen eta bigarreneko.

_2.250 euro urtean hirugarreneko.

_3.000 euro urtean laugarreneko.

_3.500 euro urtean bosgarreneko.

_4.000 euro urtean seigarren eta hurrengoetako.

Aurreko gutxiengo horiek alde batera utzita, zenbateko horiek aplikatzeko eskubidea ematen duen hiru urte baino gutxiagoko ondorengo bakoitzeko, beste 1.200 euro murrizten ahalko dira urtean.

4._Ezgaitasuna duen ondorengo edo aurreko ahaide bakoitzeko jaso beharreko gutxiengoei dagokienez, aurreko gutxiengoetan ezarritako zenbatekoez gain, 1.960 euroko murrizketa aplikatuko da minusbaliotasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa dutenendako, eta 6.960 eurokoa urtean, minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa dutenendako. Pertsona lagunduen kasuan, zenbateko hori urtean 1.960 eurora igoko da.

Likidazio oinarri berezirako % 15eko tasa ezarri da.

Murrizketa ohiko etxebizitzarengatik nabarmenki aldatu da:

a) Alde batetik, % 18ko portzentaje berezi hori bi seme-alaba edo gehiago dituzten familia unitateei aplikatzen ahalko zaie. Orain arte portzentaje hori hiru kidetik gorako familia unitateei soilik aplikatzen ahal zitzaien.

b) Bestetik, % 30eko portzentajea aplikatuko zaie abenduaren 31rako familia ugaritzat hartua izateko baldintzak betetzen dituzten familia unitateei.

Etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria ere aldatu da. Estatuko arauetan ez bezala, Foru Komunitatean indartu nahi da alokatzeko etxebizitzen merkatua, maizterrei lagunduz. Modu horretan Ekonomi eta Gizarte Aferen kontseiluaren gomendioari kontu egin zaio eta neurri aurrerakoiagoa hartu da. Maizterrendako kuotetako kenkariak mantzentzeaz gain, errentaren mugak igo dira, bai banakako aitorpenean bai baterakoan.

Lanarengatiko kenkariari dagokionez, haren aldeko aldaketak egin dira.

Oro har, lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek 685 euro kendu ahal izanen dituzte.

Langile aktibo gisa lan etekinak eskuratzen dituzten subjektu pasiboendako, % 33ko edo handiago eta % 65eko baino txikiagoko ezgaitasuna aitortzen badute, kenkaria 1.085 eurokoa izanen da; eta ezgaitasun maila % 65ekoa edo handiagoa badute, aldiz, 3.000 eurokoa.

Alarguntasun pentsioengatiko kenkaria sortu da, zergako kuota diferentzialean aplikatzekoa. Kenkari hori izaten ahalko dute alarguntasun pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek, betiere Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 50. artikuluan aipatutako osagarriak eskuratzeko eskubidea badute. Alarguntasun pentsioari muga ezarri zaio goitik, "gutxiengo osagarria" bazter utzita. Kenkaria, oro har, 900 eurokoa izanen da.

Arautu da Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren ahalmena autolikidazio proposamenak egiteko. Subjektu pasiboak proposamen hori baieztatzen ahalko du, baldin eta uste badu zerga arloan duen egoera ongi islatzen dela zerga horri doakionez. Hala bada, autolikidaziorako proposamena autolikidazio bilakatuko da.

2. artikuluak hainbat aldaketa eragin ditu Ondarearen gaineko zergaren azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen artikuluetan.

Alde batetik parekatu dira Espainiako eta Europako Batasuneko baloreen bigarren mailako merkatuak, eta bestetik, 33.1 artikuluaren b) letra aldatu da zerga gardentasuna desagertzearen eta ondare sozietateak sortzearen ondorioz.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea dela-eta, aldaketek xede dute, batez ere, zerga gardentasuneko araubidearen desagerpenari egokitzea.

Pertsona ezgaituen lan kontratazioa sustatzeko, langile horiek kontratatzeagatiko kenkaria handitu da.

X. tituluko II. kapituluan ondare sozietateen araubidearen erregulazioa sartu da. Sozietate horiek ez dizkiete partaideei egotziko likidazio oinarriak, eta zerga oinarria zehaztuko dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauei jarraikiz, zuzeneko estimazio arruntaren bidez.

Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legearen X. tituluko IV. kapitulua aldatu da, araubide berezi bategilea sortu baita interes ekonomikoko elkarteak, bai espainiarrak bai europarrak, eta enpresen aldi baterako batasunak arautzeko.

Sozietate gardenen desagerpenaren gaineko bi xedapen iragankor erantsi dira. Xedapen horietan zehaztu dira sozietate horiek dituzten aukerak. Hona hemen:

a) Tributatzen jarraitzea desegin eta likidatu gabe. Ondorioz, ondare sozietateen araubidepekoak izanen dira (aurretik balore edo ondasunak izateko sozietateak zirenen kasuan), edo sozietateen gaineko zergaren araubidepekoak (lehen profesional, artista eta kirolarien sozietateak zirenen kasuan).

b) Erabakia hartzea haien desegite eta likidaziorako zerga araubide berariazko baten bidez.

4. artikuluak aldatu du ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenak biltzen dituen testu bategina .

Batetik, administrazio emakidentzako tasa aplikagarriaren aipamena aldatu da eta, bestetik, fusio edo bananketa eragiketen kontzeptua zabaldu da, baloreen trukaketa eta diruzkoak ez diren ekarpen jakin batzuk ahaztu gabe.

Testu bateginaren azken zatia berregituratu da beharkizun formalen eta itzulketen edukia bereizteko. Halaber, beste bi kapitulu erantsi dira zergaren kudeaketaren eta arau-hauste et zehapenen gainekoak.

5. artikuluan Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergaren testu bategina aldatzen da, abenduaren 16ko Legegintzako 250/2002 Foru Dekretu bidez onetsia. 11. artikuluari c) letra berria erantsi zaio. Helburua da familia enpresei laguntza ematea, bai enpresa indibidualen bai profesionalen negozioen eskurapenak salbuetsiz.

6. artikuluan Tributuei buruzko abenduaren 30eko 13/2000 Foru Lege orokorraren alderdi batzuk aldatu dira.

Alde batetik, aitorpen-likidazioak edo informazio aitorpenak euskarri informatikoan aurkeztu behar dituzten subjektu pasiboek jatorrizko datuak gordetzen dituzten programa eta fitxategien kopia gorde beharko dute.

Bestalde, egiaztapen eta ikerketa prozeduren ondorioz irekitzen diren zehapen prozedurak ezin izanen dira hasi hiru hilabete igaro badira egiaztapen eta ikerketa prozedura horien likidazioa jakinarazi edo jakinarazitzat jo zenetik.

7. artikuluan azaldu dira jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifetan eta jarraibidean egindako aldaketa batzuk. Adierazgarrienak hauek dira: lehen ataleko hainbat talderen aldaketa eta berariazko epigrafe baten sorrera telefonia mugikorreko operadoreendako.

Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei dagokienez, aldaketa gutxi egin dira. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren esparruan berriro eskuratu da, hilabetean, lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez izateko baldintza, enplegu-eskatzaile gisa agertzen direnek azterketa eskubideen tasarik ordain ez dezaten.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren esparruan ehizarako baimenak emateko tasa gaurkotu da, eta tasen barrenean beste bi zerbitzu sartu dira Osasun Departamentuan eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Foru lege honek aldatu du ere Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalari buruzko martxoaren 10eko 3/1995 Foru Legea, "publiko" hitzaren esanahia mugatzeko, arauak erabiltzen baitu erregistro horren izaeraz aritzeko. Aldaketa hori Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren iraungipenaren ondorioz egin da.

10. artikuluak xede du Estatuko araudian jasotako "2004, Done Jakueren urte saindua"-ren inguruko onura fiskal batzuk Foru Komunitatean ere aplikatzea, 2003ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra arte.

Xedapen gehigarrien artean, bereziki azpimarratu behar da lehen xedapen gehigarria, zeinak urtean 1.200 euroko dirulaguntza ezarri baitu hiru urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten familiendako. Langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko eta jaiotza-tasa sustatzeko ezarritakoekin bat etorriko da, laguntza horiek erregulatzen dituen ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretuaren arabera. Laguntza emanen da, betiere, haurra jaio edo adoptatu eta egun horretatik aitzina, 3 urte bete arte.

1. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2003ko urtarrilaren 1etik aitzina, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen manu batzuk, ondotik heldu direnak, honela geldituko dira:

Bat._7.a) artikuluko laugarren eta bosgarren lerrokadak.

"Halaber, salbuetsiak egonen dira Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko Entitate Kudeatzaileek emaniko langabezi prestazioak, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan arautua dagoen ordainketa bakarraren modalitatean eginak direnean eta, betiere, arau horretan aurreikusitako xede eta kasuetara zuzenduta badaude.

Aurreko paragrafoan aurreikusten den salbuespenak ondoko baldintzak izanen ditu: subjektu pasiboak, sozietate laboral batean edo lan elkartuko kooperatiba batean integratu bada, akzioari edo partaidetzari bost urtetan eutsi beharko dio, eta langile autonomoa bada, denbora berean eutsi jarduerari."

Bi._7.d) artikulua.

"d) Terrorismo ekintzengatik jasandako kalteak arintzeko aparteko prestazio publikoak, eta terrorismoaren kontrako borroka dela-eta emandako domina eta kondekorazioen ondoriozko pentsioak."

Hiru._7.j) artikulua.

"j) Erakunde publikoek emandako zenbatekoak, hirurogeita bost urtetik gorakoak edo minusbaliatuak etxean hartzeko edo egoitzetako nahiz eguneko zentroetako haien egonaldiak finantzatzeko."

Lau._7.k) artikulua.

"k) Norberaren kargupeko seme edo alaba bakoitzarengatik jasotako prestazioak, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategineko II. tituluko IX. kapituluan araututakoak (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu hori), bai eta Administrazio Publikoetako langileentzat, hala jardunekoentzat nola pasiboentzat, seme edo alaba minusbaliatu bakoitzarengatik ezarritako famili laguntza.

Halaber, Gizarte Segurantzako araubide publikoen eta klase pasiboen kargura emandako zurztasun-pentsioak eta ondasun pasiboak, eta zurztasuna dela-eta jasotako gainerako prestazio publikoak.

Salbuetsirik egonen dira, halaber, ekainaren 27ko 241/2000 eta 242/2000 Foru Dekretuetan arauturiko prestazio ekonomikoak."

Bost._7.o) artikulua.

"o) Giza immunoeskasiaren birusak jota egoteagatik jasotzen diren edozein motatako laguntzak, maiatzaren 28ko Legegintzako 9/1993 Errege Dekretuan araututakoak.

Horretaz gain, ekainaren 5eko 14/2002 Legearen 2. artikuluan araututako laguntza ekonomikoak."

Sei._10. artikulua.

10. artikuluko bigarren lerrokada kentzen da.

Zazpi._11. artikulua.

"11. artikulua. Errenten egozpena.

1. Sozietate zibilei dagozkien errentak, nortasun juridikoa izan ala ez, bai eta jaraunspen banatugabeei, ondasunen komunitateei eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatutako gainerako entitateei dagozkienak ere, ondokoei egotziko zaizkie hurrenez hurren: bazkide, oinorde, komunero edo partaideei, foru lege honen III. tituluko II. kapituluaren 5. ataleko 1. azpiatalean ezarritakoari jarraikiz.

2. Errenta egozpeneko araubidea duten entitateek ez dute sozietateen gaineko zergarik ordainduko.

3. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz, zerga horretako subjektu pasiboak izan eta aurreko 1. idatz-zatian aipatutako entitateei ez zaie errenta-egozpeneko araubidea aplikatuko."

Zortzi._14.2.a) 4. artikulua.

"4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin hitzartutako aseguru-kontratuen onuradunek jasotako prestazioak, horiek egindako ekarpenak, hein batean behintzat, enpresa edo lanbide-jardueren etekin garbia finkatzeko garaian gastu kengarritzat jo ahal izan badira, edo Zerga honen zerga-oinarrian murriztu baldin badira. Prestazio horiek zerga-oinarrian sartuko dira, hartutako zenbatekoak gainditzen baldin baditu zergako zerga-oinarrian murriztu edo minoratu ezin izan diren ekarpenak, foru lege honen 55.1 artikuluko 2. puntuko a) letran aurreikusitako baldintza subjektiboak betetzen ez dituztelako."

Bederatzi._14.2.a) artikuluari 6 zenbakiko idatz-zatia gehitzea.

"6. Aseguratutako aurreikuspen planen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

Foru lege honen ondorioetarako, aseguratutako aurreikuspen plantzat hartuko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legean eta Tributuei buruzko bestelako Arauetan erregulatutakoak."

Hamar._15.1. artikuluari bigarren lerrokada bat eranstea.

"Errenta-ordaintzaileak subjektu pasiboari eskudirutan pagatzen badio, azken honek ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak eskura ditzan, errenta hori diru-errentatzat hartuko da."

Hamaika._15.1.e) artikulua.

"e) Aseguru-kontratuaren edo antzeko besteren baten arabera enpresak ordaindutako primak edo kuotak, lan-istripuen aseguruenak edo erantzukizun zibilarenak alde batera utzita.

Era berean, ez dira gauzazko lan etekintzat hartuko aseguru entitateei eritasunerako ordaindutako primak edo kuotak, muga hauen barnean baldintza hauek betetzen badira:

a') Eritasunerako aseguruak langilea bera hartzea, ezkontidea eta ondorengoak ere har ditzakeela.

b') Ordaindutako prima edo kuotek urtean 500 eurotik gora ez egitea arestiko a') letran aipatutako pertsona bakoitzeko. Zenbateko horien gainetik dagoena gauzazko ordainsaria izanen da."

Hamabi._15.2.b) artikulua.

"b) Langile enplegatuen zerbitzu sozial eta kulturaletara zuzendutako ondasunen erabilera. Halakotzat hartuko dira, besteak beste, administrazio publiko eskudunak behar bezala homologatutako tokiak eta lokalak, enpresek edo enplegu-emaileek jarritakoak beren langileen seme-alabek haur hezkuntzako lehen zikloa bertan egin dezaten, bai eta zerbitzu horren kontratazioa behar bezala baimendutako hirugarrenekin."

Hamahiru._15.2.c) artikulua.

"c) Sozietateek beren akzio edo partaidetzak, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren zentzuan taldea osatzen duen edozein sozietateren akzio edo partaidetzak, jarduneko langile bakoitzari dohain edo merkatu-prezio normalaren azpitik ematea, ondasunezko ordainsariak urtean 12.000 eurotik beherakoak badira. Eta betiere baldintza hauek bete beharko dira:

1. Eskaintza baldintza berberekin egitea enpresako langile guztiei.

2. Langile horiek, haien ezkontide edo bigarren gradura arteko ahaideek enpresan duten baterako partaidetza 100eko 5 baino handiagoa ez izatea. Partaidetza horiek erosteagatik portzentaje hori gainditzen baldin bada, 100eko 5a osatu arte emandako partaidetzak salbuetsiko dira bakarrik.

3. Baloreak gutxienez hiru urtez mantentzea.

Aurreko 3. idatz-zatian aipatutako epea ez betetzeak aitorpen eta likidazio osagarria aurkezteko beharra ekarriko du, dagozkion berandutza korrituekin, eta aurkeztu beharko da ez-betetze egunetik kontatzen hasi eta zerga honengatik egin beharreko lehen aitorpena egiteko epearen bukaera eguna bitarte.

Akzioen edo partaidetzen eskualdatzetik eratorritako ondare gehikuntza eta urripenak zehazteko, eskuratze balorea kalkulatzerakoan, ondasunezko ordainsaritzat hartu ez den zenbatekoa hartuko da kontuan.

Hamalau._17.2.a) artikulua.

"a) 100eko 40, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten irabazietarako, (periodikoak edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu nabarmen irregularrean jasotakotzat jotzen direnetarako. Sortze aldia kalkulatzean, etekin hauek zatika kobratzen direnean, kontuan izan beharko da zatiketaren urte kopurua; hain zuzen ere, erregelamendu bidez ezarriko den moduan."

Hamabost._25. artikulua.

"25. artikulua. Kapital higiezinaren etekin garbia.

1. Etekin osoei ondoko gastu hauen zenbatekoa gutxitu ondoren aterako da kapital higiezinaren etekin garbia:

a) Horiek erdiesteko egindako gastuak. Aipatu ondasun edo eskubideak erosi edo hobetzen inbertitutako besteren kapitalen korrituen zenbatekoa eta gainerako finantzaketa gastuak ez dira, ondasun edo eskubide bakoitzean, ondasun higiezina edo eskubidea lagatzeagatik lortu etekin osoak baino handiagoak izanen.

b) Higiezina eta berekin batera lagatutako gainerako ondasunen amortizaziorako zenbatekoak, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan.

Erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmen baten titulartasunetik heldu diren etekinen kasuan, kengarria izanen da, balio-galeraren kontzeptuarengatik eta etekin osoen mugaren barrenean, ordaindutako eskuratze kostuaren zati proportzionala, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan.

2. Etekin garbi positiboei, erregelamendu bidez denboran modu nabarmenki irregularrean lortutakotzat jotzen direnean, edo haien sortzapen aldia bi urtekoa baino luzeagoa izan baldin bada, 100eko 40 kenduko zaie. Sortze aldia kalkulatzean, etekin hauek zatika kobratzen direnean, kontuan izan beharko da zatiketaren urte kopurua; hain zuzen ere, erregelamendu bidez ezarriko den moduan." Hamasei._28. artikuluan, 2. idatz-zatia aldatzea eta 3. idatz-zatia eranstea.

"2. Zerga-oinarrian sartzeko, aurreko ataleko letretan aipatutako etekinak, egoitza Espainian duten entitateetakoak badira, ondoko koefiziente hauekin biderkatuko dira:

a) 1,40 orokorki.

b) 1,25, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50.2 artikuluan aipatutako entitateetatik heldu direnean.

c) 1,20, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluaren 3. zenbakiaren b) letrak aipatzen dituen Sozietate Laboraletatik heldu direnean.

d) 1,00, sozietateen gaineko zergari buruzko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluko 5 eta 6 zenbakietan aipatutako entitateetatik heldu direnean; ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legean araututako kooperatiba babestuetatik eta bereziki babestuetatik heldu direnean, jaulkipen primaren banaketatik eta foru lege honen 30. artikuluaren 1. idatz-zatiko c) eta 2. idatz-zatiko f) letretan azaldutako eragiketetatik heldu direnean.

Halaber, azaroaren 15eko 12/1993 Foru Legearen 19. artikuluan, edo abenduaren 29ko 22/1993 Legean, edo ekainaren 24ko 5/1993 Bizkaiko Foru Arauetan, ekainaren 26ko 11/1993 Gipuzkoakoetan edo uztailaren 5eko 18/1993 Arabakoetan aurreikusitakoari jarraituz, hobaria emandako edo salbuetsiriko etekinei dagozkien onuren dibidendo edo partaidetzei ere, koefiziente hori aplikatuko zaie; baita lehenbiziko bi ezarpen aldiei dagozkien etekinetatik heldu diren dibidendoei ere, alegia, 3/1996 Bizkaiko Foru Arauetan, 7/1996 Gipuzkoakoetan eta 24/1996 Arabakoetan ezarritako murrizketak aplikagarriak dituzten horiei. Horretarako, erreserba banaketaren kasuan, erreserba horiei ordaindutako lehenbiziko kopuruak aplikatutzat hartuko dira.

Etekinak ordaindu aurreko bi hilabeteetan erositako balore edo partaidetzei dagozkien etekinei ere, portzentaje hori aplikatuko zaie, egun horren ondoren eta epe beraren barruan, balore horien edo antzekoen "inter vivos" motako transmisioa egiten denean. Kontseiluak 1993ko maiatzaren 10ean emandako 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialen batean negoziaziora onartu gabeko balore edo partaidetzak direnean, urte bateko epea egonen da.

3. Zerga oinarrian ez dira sartuko sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legeko 97. artikuluko a) letrak aipatzen dituen dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak."

Hamazazpi._30.1 artikuluko b), c) d) eta e) letrak.

"b) Berehalako biziarteko errenten kasuan, jaraunspen, legatu, edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da kapital higikorraren etekintzat:

_100eko 45, hartzailea berrogei urtetik beherakoa denean.

_100eko 40, hartzailea 40 eta 49 urte bitartekoa denean.

_100eko 35, hartzailea 50 eta 59 urte bitartekoa denean.

_100eko 25, hartzailea 60 eta 69 urte bitartekoa denean.

_100eko 20, hartzailea 69 urtetik gorakoa denean.

Urteko errenta jasotzen duen unean errentadunak duen adinari aplikatuko zaizkio portzentaje horiek.

c) Aldi bateko errenta berehalakoak direnean, jaraunspen, legatu edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da kapital higikorraren etekintzat:

_100eko 15, errentaren iraupena bost urte edo txikiagoa denean.

_100eko 25, errentaren iraupena bostetik gorakoa eta hamar urtekoa edo txikiagoa denean.

_100eko 35, errentaren iraupena hamarretik gorakoa eta hamabost urtekoa edo txikiagoa denean.

_100eko 45, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.

d) Errenta geroratuak, biziartekoak edo aldi batekoak jasotzen direnean, "mortis causa" eskuratuak ez direnean jaraunspen, legatu edo beste oinordetza-tituluren baten bidez, aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena hartuko da higikorren kapitalaren etekintzat, errenta sortu arte lortutako errentagarritasunaz areagoturik, hau ere erregelamendu bidez zehazten den moduan kalkulatuz. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe baino ez da joko higikorren kapitalaren etekintzat: aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeetatik egokitzen dena urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa horrela izan arren, foru lege honen 14.2.a) artikuluan bildutakoez bestelako bizi edo baliaezintasun aseguruei buruzko kontratuen onuradunek errenta moduan jasotzen dituzten erretiro eta baliaezintasunagatiko prestazioak zergaren zerga-oinarrian integratuko dira, kapital higikorraren etekin gisa eta erregelamendu bidez finkatzen den moduan, kontratuaren indarrez ordaindutako primetatik gora egiten duen unetik, eta aseguru kontratuaren probisioetan inolako mobilizaziorik izan ez bada; halaber, errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, errentak eratu zireneko egungo balio aktuarialetik gora egiten dutenean integratuko dira zerga-oinarrian. Kasu horietan ezin dira aplikatu aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak. Araubide hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa izanen da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi urte lehenago hitzartu izana.

e) Aldi baterako edo biziarteko errentak iraungitzen direnean _errentak "mortis causa" jaraunspen edo beste oinordetza-tituluren baten bidez eskuratuak ez badira_, errentaren iraungipenaren arrazoia erreskate eskubidea erabiltzea izan delarik, honelaxe aterako da kapital higigarriaren etekina: erreskatearen zenbatekoari ordura arte ordaindutako errentak gehitu, eta ordaindutako primak eta _idatz-zati honetako aurreko letren arabera_ kapital higigarriaren etekintzat tributatu duten kopuruak kendu. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe ere kenduko da: errentak eratu bitartean pilatu den errentagarritasuna.

Errentadunarentzat ez da etekinik izanen aldi baterako edo biziarteko errentaren iraungipena bere heriotzagatik gertatu denean."

Hemezortzi._30.2.d) artikulua.

"d) Biziarteko edo aldi baterako errentak, kapital ezarpenak izan dituztenean arrazoi, jaraunspen, legatu edo antzeko tituluren baten bidez "mortis causa" eskuratuak direnean izan ezik. Kapital higigarriaren etekintzat joko da artikulu honetako aurreko idatz-zatiko b) eta c) letrek bizi asegururako kontratuen berehalako ondorio diren errentetarako, biziartekoak nahiz aldi baterakoak direnetarako, ezartzen dituzten ehunekoak urteko bakoitzari aplikatzearen emaitza."

Hemeretzi._32. artikuluko 2. idatz-zatia eta 3.B) b) idatz-zatiko d') letra.

"2. Etekin garbiak osorik zenbatuko dira, salbu eta positiboak izanik ondoko murrizketa hauetakoren bat aplikatzekoa denean:

a) Sortzeko epea bi urtetik gorakoa denean, edo erregelamendu bidez denboran modu erabat irregularrean lortutakotzat jotzen direnean, ehuneko 40ko murrizketa izanen dute.

Irabazi horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

b) Bizi edo baliaezintasun aseguruen kontratuetatik capital gisa jasotakotik lorturiko etekinak honela murriztuko dira:

_Ehuneko 40, etekinak lortu baino gutxienez bi urte lehenago ordaindutako primei dagozkienen kasuan, eta hurrengo lerrokadan aurreikusitakoa aplikatzekoa ez zaien baliaezintasun prestazioen ondoriozkoak direnen kasuan.

_Ehuneko 75, primak etekinak lortu baino gutxienez bost urte lehenago ordaindu direnean, eta baliaezintasun prestazioetatik heldutakoentzat, ehuneko 65 edo gehiagoko minusbaliotasuna denean.

Portzentaje hori bera aplikatuko zaio kontratu horietatik kapital moduan jasotako prestazioetatik ateratako etekin osoari, lehen prima ordaindu zenez geroztik zortzi urte baino gehiago igaro direlarik, baldin eta kontratuaren iraupenean zehar ordaindutako primek behar adinako aldizkakotasun eta erregulartasuna izan badute; betiere, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan.

Hala eta guztiz ere, erreskate partziala erabiltzetik jasotako zenbatekoen kasuan, letra honetan adierazitako murriztapenak urte natural bakoitzeko lehenbizikotik heldu diren etekinei aplikatuko zaizkie soilik. Murriztapen hori bateragarria izanen da kontratuaren iraungipenetik heldu denarekin.

c) Erregelamenduaren bitartez bide erraztuak ezartzen ahalko dira aurreko letran aipatutako murriztapenak aplikatzeko.

d) Idatz-zati honetan aurreikusitako murrizketak ezin zaizkie aplikatu foru lege honen 30. artikuluko 1. idatz-zatiko b), c) eta d) letretan eta 2. idatz-zatiko d) letran aipatutako prestazioei, errenta moduan jasotzen badira.

"d') Hartzaileak zilegi izanen du soilik banandutako aktibo multzoen artetik hautatzea zeinetan inbertitu behar duen erakunde aseguratzaileak aseguruaren hornidura matematikoa, baina inoiz ez du zilegi izanen esku hartzea hornidura horiek zein aktibo zehatzetan inbertitzen diren erabakitzeko, multzo banandu bakoitzaren barrenean.

Kontratu mota horietan, aseguru-hartzaileak edo aseguratuak, polizaren zehaztapenei jarraikiz, kontratuetan berariaz izendaturiko inbertsio kolektiboko erakundeetatik edo banandutako aktibo multzoetatik bat aukeratzen ahalko dute, aseguru-hartzaile edo aseguratu bakoitzerako banakako zehaztapenik egin gabe.

Idatz-zati honek aipatzen dituen baldintzak kontratuak indarrean iraun arteko guztian bete beharko dira."

Hogei._34.6. artikulua.

"6. Bi urtetik gorako sortze aldia duten jarduera-etekin garbiak eta denboran zehar modu irregular nabarmen batez lortutakotzat erregelamendu bidez jotzen direnak 100eko 40 murriztuko dira.

Sortze aldia kalkulatzean, etekin hauek zatika kobratzen direnean, kontuan izan beharko da zatiketaren urte kopurua; hain zuzen ere, erregelamendu bidez ezarriko den moduan."

Hogeita bat._35.1 artikulua.

"1. Ez dira gastu kengarritzat joko sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 24.2 artikuluan aipatutako kontzeptuak, ez eta enpresaburu edo profesional beraren gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ere, foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoa eragotzi gabe.

Hala ere, gastu kengarritzat joko dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru kontratuengatik ordaindutako kopuruak, baldin eta Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen bosgarren xedapen iragankorreko 3. idatz-zatian eta hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako betebeharra betetzeko, aipatu Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa erabiltzen badira, Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen egoerez arduratzea helburu duen zatian, urteko 3.005 euroko mugaz."

Hogeita bi._35. artikuluari 5 zenbakiko idatz-zatia gehitzea.

"5. Subjektu pasiboak berarendako, ezkontidearendako eta gutxiengo familiarra dela-eta murrizketarako eskubidea ematen dioten ondorengoendako egin duen gaixotasun-aseguruaren primak gastu kengarritzat joko dira etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera zehazterakoan. Aipatutako pertsona horietako bakoitzeko gehieneko kenketa 500 eurokoa izanen da."

Hogeita hiru._36.1.4 artikulua.

"4. Zenbatespen objektiboaren araubidea aplikatu ahal izanen zaie errentak egozteko araubidean dauden entitateei.

Zenbatespen objektiboaren araubidea ezin izanen zaie aplikatu enpresa jarduerei edo profesionalen jarduerei, hein batean edo bere osotasunean, Espainiatik kanpo egiten badira."

Hogeita lau._39.4.a) artikulua.

"a) Kapital murrizketetan. Kapital murrizketak, xedea duena duelarik, balore edo partaidetzak amortizatzea eragiten duenean, amortizatutzat joko dira eskuratutako lehenak, eta hauen erosketa balioa proportzionalki banatuko da subjektu pasiboaren ondarekoak izaten segitzen duten gainontzeko balore homogeneoen artean. Kapital murrizketak ez dienean subjektu pasiboaren balore edo partaidetza guztiei maila berean eragiten, eskuratutako lehenei dagokiela joko da.

Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, horren zenbatekoak edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatuko balio normalak gutxitu eginen du ukitutako baloreen edo partaidetzen erosketa balioa, aurreko lerrokadako erregelekin bat, baliogabetu arte. Soberakina gertatzen bada, kapital higigarriaren etekin gisa sartuko da foru lege honen 28. artikuluan igorpen primaren banaketarako ezarri moduan, salbu eta murriztapen hori mozkin ez banatuetatik sortutako kapitalarena bada. Kasu horretan, kontzeptu hori dela-eta jasotako zenbateko guztiek tributatuko dute artikulu horren 1. idatz-zatiko a) letran agindutakoaren arabera.

Ondorio horietarako ulertuko da kapitalaren murriztapenek, haien helburua edozein dela ere, lehenik eta behin ukitzen dutela mozkin ez banatuetatik sortu ez den kapitalaren partea, baliogabetu arte."

Hogeita bost._39.6 artikuluko f) eta g) letrak.

"f) 1993ko maiatzaren 10eko Kontseiluaren 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onarturiko balio edo partaidetzak eskualdatzetik eratorriak, eskualdaketa horien aurretiko edo ondorengo bi hilabeteetan zehar subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu dituenean.

g) 1993ko maiatzaren 10eko Kontseiluaren 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko ez onarturiko balio edo partaidetzak eskualdatzetik eratorriak, eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo urtean zehar subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu dituenean.

Aipatutako f) eta g) letretan ezarritako kasuetan, ondare murrizketak integratu eginen dira subjektu pasiboaren ondarean mantentzen diren baloreak eskualdatu ahala.

f) eta g) letretan aurreikusirikoa ez zaie aplikatuko foru lege honen 28. artikuluaren 2. idatz-zatiko azken lerrokadak aipatzen dituen eskualdaketei."

Hogeita sei._43.1 a) artikuluko lehen lerrokada.

"a) Sozietate nahiz erakundeen funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren eta 1993ko maiatzaren 10eko Kontseiluaren 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartutako baloreena denean, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da eskuraketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera. Azken balio hori finkatuko du eskualdaketa burutzen den egunean merkatu horietan duten kotizazioak edo, kotizazioa baino handiagoa denean, hitzartutako prezioak."

Hogeita zazpi._43.1.c) artikulua.

"c) Ondare sozietateen kapitalean akzio edo partaidetzei dagokienez, gehikuntza edo murrizketa neurtuko da eskuraketa eta titulartasun balioaren eta horien eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera.

Horretarako, eskuraketa eta titulartasun balioa honako hauek osatzen dutela ulertuko da:

Lehena._Haien eskuraketa prezioa edo ordaindutako kopurua.

Bigarrena._Sozietateak ondare sozietateen araubidepean aritu zen zerga-aldietan eskuratutako sozietate etekinen zenbatekoa, benetako banaketarik gabea, eskuratzetik besterentzera doan denboran zehar.

Hirugarrena._Baloreak sozietate etekinak lortu ondoren eskuratzen dituzten bazkideen kasuan, eskuraketa balioa gutxituko da entitatea ondare sozietateen araubidean dagoen zerga-aldietan lortutako dibidenduen edo mozkin-partaidetzen zenbatekoaren heinean.

Zenbatu beharreko eskualdaketa balioa Zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azken balantzearen ondoriozko balio teorikoa izanen da gutxienez, behin aktibo ez-ukituen kontabilitate balio garbia Ondarearen gaineko zergaren eraginetarako izanen lukeen balioaz edo, txikiagoa izanez gero, merkatuan izanen luketen balioaz ordeztu ondoren."

Hogeita zortzi._43.1 k) artikulua:

"k) Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balioetatik datozen suskripzio eskubideen eskualdaketari dagokionez, lortutako zenbatekoa ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa gertatzen den zerga-aldian.

Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako balioetatik datozen suskripzio eskubideak direnean, haien zenbatekoak eskuraketa balioa jaitsiko du. Eskubideak zein balioetatik datozen, horien eskuraketa balioa gainditzen badu zenbateko horrek, aldea ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa egiten den zerga-aldian.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da sozietate baten akzioen hedatze maila bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartu aurretik areagotzeko xedearekin egiten diren kapital handitzeei dagozkien suskripzio eskubideen eskualdaketen kasuan. Onartzeko eskabidea kapital handitzea egiten denetik bi hilabeteko epean ez aurkezteak, onartzeko eskabide hori erretiratzeak edo hasten denetik bi urte iragan aurretik negoziaziotik baztertzeak ekarriko du letra honen lehenbiziko lerrokadan aurreikusiriko tratamenduaren aplikazioa."

Hogeita bederatzi._45.1. artikulua.

"1. Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare gehikuntzak zergapetu gabe utzi ahal izanen dira, betiere eskualdaketaren bidez lortutako zenbateko osoa ohiko beste etxebizitza bat erosteko edo zaharberritzeko berrinbertituz gero, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzetan.

Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotakoaren guztizkoa baino gutxiago bada, berrinbertitutako kopuruari dagokion lortutako ondare gehikuntzaren zati proportzionala baino ez da zergapetu gabe utziko.

Ohiko etxebizitza izanen da foru lege honen 62. artikuluko 1. idatz-zatian zehaztutakoa.

Hogeita hamar._III. tituluko II. kapituluaren 5. atalaren izendapen berria.

"5. ATALA

Errenta egozpena, nazioarteko zerga gardentasuna eta inbertsio kolektiboko erakundeak"

Hogeita hamaika._III. tituluko II. kapituluaren 5. ataleko 1. azpiatalaren izendapen berria. 47, 48, 49 eta 50. artikuluak beste era batera erredaktatu dira

"1. AZPIATALA

Errenta egozpena

47. artikulua. Errenta egozpeneko araubideko entitateak.

Errenta egozpeneko araubideko entitateak izanen dira foru lege honen 11. artikuluan aipatutakoak eta, bereziki, atzerrian eratuak, baldin eta haien izaera juridikoa Espainiako legeen arabera eraturiko errenta-egozpeneko araubideko entitateenaren bera edo haren antzekoa bada.

Errenta egozpeneko araubideko entitateei dagozkien errentak bazkide, oinorde, komunero edo partaideei egotziko zaizkie, hurrenez hurren, 1. azpiatal honetan ezarritakoari jarraikiz.

48. artikulua. Egotzitako errentaren kalifikazioa.

Errenta egozpeneko araubideko entitateen bazkide, oinorde, komunero edo partaide bakoitzari egozten zaion errentaren izaera izanen da errenta sortzen duen jarduera edo iturriaren araberakoa.

49. artikulua. Errenta egozgarriaren kalkulua.

1. Bazkide, oinorde, komunero edo partaide bakoitzari egotzi beharreko errentak kalkulatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

1._Errentak Zerga honi buruzko arauei jarraikiz zehaztuko dira, eta 25.2, 32.2.a) eta b) eta 34.6 artikuluetan aurreikusitako murriztapenak ez dira aplikagarriak izanen. Hona hemen berezitasunak:

a) Errenta egozgarria ezarriko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudiari jarraikiz, errenta-egozpeneko araubideko entitatearen kide guztiak zerga horren subjektu pasibo badira, edo establezimendu iraunkor baten bitartez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak badira. Lehenengo kasuan ezinbesteko baldintza izanen da ondare sozietate ez izatea.

b) Establezimendu iraunkorrik gabe jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar dutenei egozten ahal zaien errenta kalkulatzeko, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta zerga arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legearen IV. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Foru lege honen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa ez da aplikatuko errenta-egozpeneko araubideko entitatearen subjektu pasiboei egozten ahal zaien errenta, ondareko osagaiak eskualdatzearen ondorioz sortutako ondare gehikuntzatik datorrena, kalkulatzeko, baldin eta sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak badira edo establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak, edo establezimendu iraunkorrik ez badute eta pertsona fisikoak ez badira.

2._Atzerrian eratutako errenta-egozpeneko araubideko entitatearen bazkide, oinorde, komunero edo partaideei, zerga honen edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboei, egozten ahal zaien errentaren partea aurreko lehen arauan xedatutakoaren arabera finkatuko da.

3._Herrialde berean eta iturri beretik lortutako errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak ez dira kontuan hartuko, errenta horiek baldin badatoz Espainia ez den herrialde batetik eta Espainiak herrialde horrekin ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmenik (informazio trukerako klausularekin) ez badu. Soberakina hurrengo lau urteetan zenbatuko da, 3. arau honetan ezarritakoari jarraikiz.

2. Errentak bazkide, oinorde, komunero edo partaideei egotziko zaizkie, kasu bakoitzean aplikagarri diren arau edo itunen arabera, eta horiek Tributu administrazioari modu fede-emailean agertzen ez bazaizkio, zati berdinetan egotziko dira.

Aurreko idatz-zatian xedatutakoa galarazi gabe, errenta-egozpeneko araubideko entitate horiek enpresa- edo lanbide-jarduerak burutzen badituzte, jarduera horiei atxikitako ekoizpen eta giza baliabideen norberaren konturako antolaketa ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean burutzen dituztenei egotziko zaizkie errenta horiek.

3. Zerga honen subjektu pasiboak diren errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideek, aitorpenean, foru lege honen 25.2, 32.2.a) eta b) eta 34.6 artikuluetan ezarritako murriztapenak izaten ahalko dituzte.

4. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek eta establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoek, inbertsio kolektiboko erakunde bateko akzioak edo partaidetzak eskuratzen dituen errenta-egozpeneko araubideko entitate bateko kideak badira, zerga oinarrian sartuko dute akzio edo partaidetza horietatik sortutako errenta kontabilizatuen edo kontabilizatu beharreko errenten zenbatekoa. Halaber, zerga oinarri horretan sartuko dute hirugarrenei errenta-egozpeneko araubideko entitatearen alde sortutako norberaren kapitalak lagatzeagatik lortutako kapital higigarriaren etekinen zenbatekoa.

50. artikulua. Konturako ordainketak.

1. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta Zerga Arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legean ezarritakoa deusetan galarazi gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauei jarraikiz, atxikipenari edo konturako sarrerei lotuak egonen dira errenta-egozpeneko araubideko entitateei pagatzen zaizkien errentak, aintzat hartu gabe haietako kide guztiak edo batzuk zerga horren edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile diren ala ez.

2. Kenkariak aplikatzeko, bazkide, oinorde, komunero edo partaideei zerga atxikipen edo konturako sarrera horiek esleituko zaizkie errentak esleitzen zaizkien proportzio berean. Aipaturikoen ezarpen pertsonala egitean burutuko dira kenkariak."

Hogeita hamabi._52. artikulua.

"52. artikulua. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideen tributazioa.

1. Inbertsio kolektiboko erakundeak arautzen dituen abenduaren 26ko 46/1984 Legeak eraendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaide diren subjektu pasiboek, hurrengo errentak egotziko dizkiete zerga-oinarriaren zati orokor edo bereziari, foru lege honetako arauetan xedatuarekin bat:

a) Akzio edo partaidetzen eskualdatzetik edo partaidetzen errenboltsotik ateratako ondare gehikuntzak edo urripenak. Balore homogeneoak direnean, zergadunak eskualdatu edo errenboltsatutzat joko dira lehenago eskuratu zituenak.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioen errenboltsotik edo eskualdatzetik ateratako zenbatekoa erabiltzen bada erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraikiz inbertsio kolektiboko erakundeetako beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratu edo izenpetzeko, ez da bidezkoa izanen ondare gehikuntza edo urripena zenbatzea. Era berean, izenpetutako edo eskuratutako akzio edo partaidetza berriek mantenduko dute errenboltsatu edo eskualdatutako akzio edo partaidetzen balorea eta eskuratze-data honako kasuotan:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen errenboltsoetan, baldin eta haiek inbertsio funstzat jotzen badira.

b') Sozietate gisa eraturiko inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eskualdaketetan, baldin eta honako bi baldintza hauek betetzen badira:

_Inbertsio kolektiboko erakundeak, zeinaren akzioak eskualdatzen baitira, 500 bazkide baino gehiago izatea.

_Eskualdaketa-egunaren aurreko hamabi hilabeteetako uneren batean subjektu pasiboak parte hartu ez izatea inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren ehuneko 5 baino gehiagotan.

Letra honetan, a) letran, bigarren lerrokadan ezarritako gerorapen-araubidea ez da aplikatuko baldin eta, edozein bitarteko erabiliz, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen errenboltso edo eskualdaketaren ondoriozko zenbatekoa subjektu pasiboaren eskueran ipintzen bada.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako emaitzak. Horiek inoiz ez dute eskubiderik emanen foru lege honen 62. artikuluak aipatzen duen dibidendu-ezarpen bikoitzagatiko kenkaria izateko.

Hala ere, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluak erabaki duen karga-tasa orokorra ezar dakiekeen ondasun higigarrietako eta higiezinetako inbertsioko sozietateetatik heldu diren dibidenduei ere aplikatzen ahal zaie aipatu kenkaria.

2. Artikulu honetako aurreko atalean aurreikusitako araubidea aplikatuko zaie Kontseiluak 1985eko abenduaren 20an emandako 85/611/CEE Zuzentarauak arautzen dituen inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei. Dena den, erakunde horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: artikulu honetako 4. idatz-zatian aurreikusitakoak ez beste izatea, Europako Batasuneko kidea den herrialderen batean eratu eta bertan helbidea edukitzea, eta Balore Merkatuko Komisio Nazionalaren erregistro berezian sartuta egotea, Espainian egoitza duten entitateek merkaturatu ahal izateko.

Aurreko idatz-zatiko a) letrako bigarren lerrokadan xedatua aplikatzeko, honako betekizun hauek betetzea eskatuko da:

a) Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzak eskuratu, izenpetu, eskualdatu eta errenboltsatuko dira Balore Merkatuko Komisio Nazionalean izena emana daukaten merkaturatze-entitateen bitartez.

b) Baldin eta inbertsio kolektiboko erakundea partitze edo azpi-funtsetan egituraturik badago, aurreko idatz-zatiko a) letrako b') letran aurreikusitako bazkide-kopurua eta gehieneko partaidetza-ehunekoa ulertuko da merkaturaturiko partitze edo azpi-funts bakoitzari buruzkoak direla.

3. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide-kopuruaren eta haien kapitalean parte hartzeko gehieneko ehunekoaren zehaztapena eginen da erregelamendu bidez ezarriko den prozedurari jarraikiz. Xede horretarako, bazkide-kopuruari, haien identitateari eta haien partaidetza-ehunekoari buruzko informazioa ez da egitate muntaduntzat hartuko.

4. Zerga-paradisu gisa sailkaturiko herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzen duten subjektu pasiboek, beren partaidetza horrek zerga-aldiaren amaiera egunean duen balio likidatzailearen eta erosketa balioaren arteko diferentzia positiboa egotziko diote zerga-oinarriaren zati orokorrari, foru lege honen 53. artikuluak aurreikusitakoaren arabera.

Egotzitako kopurua erosketa balio handiena dela iritziko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeak banaturiko etekinak ez dira egotziko eta gutxitu eginen dute partaidetzaren erosketa balioa. Etekin horiek ez dute eskubiderik sortuko ezarpen bikoitzagatiko kenkarietarako.

Idatz-zati honetako lehen lerrokadan jasotzen den diferentzia, kontrako frogarik ez den bitartean, akzioaren edo partaidetzaren erosketa balioaren 100eko 15 dela iritziko da."

Hogeita hamahiru._53.a) artikulua.

"a) Etekin eta errenta-egozpenak, zerga-aldi bakoitzean beraien artean eta inolako mugarik gabe, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldoa. Etekin eta egozpen horiek ondoko arauetan aipatzen dira: foru lege honen 51 eta 52.4 artikuluak eta sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluko IV. kapitulua."

Hogeita hamalau._55. artikulua.

"55. artikulua. Likidazio oinarri orokorra.

Zerga-oinarriaren zati orokorrari hurrengo murriztapenak bakarrik aplikatu ondoren ateratzen den kopurua izanen da likidazio oinarri orokorra:

1. Pentsio planei eta sistema alternatiboei, mutualitateei eta aseguratutako aurreikuspen planei egindako ekarpenengatik:

1. Pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileek plan horietara edo maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluak dakartzan gizarte-aurreikuspen sistema alternatiboetara egindako ekarpenak barne, laneko etekin kontzeptupean egotzi bazaizkie.

2. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan egiten diren ekarpenak eta kontribuzioak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

A) Baldintza subjektiboak:

a') Gizarte Segurantzako araubideren batean integraturik ez dauden profesionalek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere Pentsio Planak eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko direnean, eta, foru lege honen 35. artikuluko 1. arauan jasotzen den eran, enpresa- edo lanbide-jardueren etekin garbia zehazteko gastu kenkari gisa erabili ez direnean.

b') Gizarte Segurantzako edozein araubidetan integraturik dauden profesionalek edo enpresaburu indibidualek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere Pentsio Planak eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko direnean.

c') Besteren konturako langileek edo bazkide langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak, sustatzaileek haien alde laneko etekin kontzeptupean ordaindu eta egotzitakoak barne, betiere maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera egin badira, aipatu bazkide langileentzako langabezi prestazioa sartuz.

B) Mutualisten eskubide kontsolidatuak, pentsio planei dagokienean, Pentsio Planak eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.8 artikuluan ezarritako kasuetan baino ezin izanen dira erabili.

Aipatu eskubide kontsolidatuak, bere osotasunean edo hein batean, bestelakoetan erabiliz gero, subjektu pasiboak bere aitorpenean sartu beharko ditu lan-etekin gisa jasotako kopuruak, bai eta zerga zela-eta sartu ez ziren zenbatekoei zegozkien berandutze interesak ere zerga oinarrian murriztapena jaso zuten ekarpenen ondorioz, erregelamenduaren arabera ezarri moduan.

3. Aseguratutako aurreikuspen planetarako ordaindutako primak.

4. Lehenengo idatz-zati honetan aurreikusitako gizarte aurreikuspeneko sistemetan urtean egindako gehieneko ekarpenen multzoak, eta kasua bada, sustatzaileek egotzitakoak barne, hurrengo 5. eta 6. puntuetan ezarritakoaren arabera zerga oinarria murrizteko eskubidea ematen ahal dutenek, ezin izanen dituzte gainditu Pentsio plan eta funtsak arautzeari buruzko ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 5.3 artikuluan aurreikusitako zenbatekoak.

Aurreko lerrokadan ezarritako mugaren gainetik egindako ekarpen edo kontribuzioen soberakinek ez dute eskubiderik emanen zerga oinarria murrizteko, ez eta jasotako prestazioak gutxiagotzeko ere, bere osotasunean tributatuko baitute.

5. Aurreko puntuetan jasotzen diren murriztapenen baterako muga gehienekoa ondoren finkatzen diren kopuruetako txikiena izanen da:

a) Norberak ekitaldian zehar jasotako laneko etekin garbien eta enpresa- edo lanbide-jardueretakoen baturaren 100eko 25.

Hala ere, berrogeita hamabi urtetik goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko portzentajea 100eko 40 izanen da.

b) 7.212,15 euro urtean.

Dena den, berrogeita hamabi urtetik goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko muga hori 601,01 euro gehiago handituko da partaide edo mutualistek berrogeita hamabi urtetik goiti duten urte bakoitzeko. Hirurogeita bost urte edo gehiago dituzten partaide edo mutualistendako 15.025,30 euroko kopurua finkatu da.

Enpresaburu indibidualak gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan edo enplegu-pentsio planetan egiten dituen ekarpenak, baldin eta entitate horien sustatzaile eta partaide edo mutualista ere bada, muga horren beraren barrenean egonen dira.

c) Aurreko a) eta b) letretan ezarritako mugak banan banan eta bereizita aplikatuko zaizkio familia unitateko subjektu pasibo bakoitzari.

6. Zerga oinarria murrizteko eskubidea ematen ahal duten ekarpenak aurreko puntuan ezarritako mugatik goitikoak badira, lehenengo idatz-zati honetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak egin dituzten partaideek, mutualistek edo aseguratuek, hurrengo bost zerga-aldietan aukera izanen dute soberakin horri dagozkion kopuruak murrizteko.

7. Aurreko mugen arabera egindako murriztapenak alde batera utzita, subjektu pasiboek, beren ezkontideak lan etekin garbirik edo enpresa- edo lanbide-jardueren ondoriozko etekinik jasotzen ez badu, edo urtean 8.414,17 euro baino gutxiago irabazten badu, zerga oinarri orokorretik murrizten ahalko dituzte pentsio planetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan eta aseguratutako aurreikuspen planetan egindako ekarpenak, betiere ezkontidea partaide, mutualista edo titularra izanik eta urteko 1.803,04 euroko gehieneko mugarekin. Oinordekotza eta dohaintzen gaineko zerga ez zaie ekarpen horiei aplikatuko.

2. Pentsio konpentsagarriengatik.

Kontzeptu horrengatik ezkontidearentzat ordaindutako kantitateak eta mantenurako urteko kopuruak, subjektu pasiboaren seme-alaben alde ezarritakoak salbu _bi kantitate horiek epailearen erabakiz ezarri beharko dira_; halaber, bikotekide egonkorrarentzat ordaindutako kantitate legez galdagarriak.

3. Gutxiengo pertsonalarengatik.

Oro har, gutxiengo pertsonala subjektu pasibo bakoitzeko 3.440 eurokoa izanen da urtean.

Zenbateko horri honako hauek gehituko zaizkio:

a) 800 euro hirurogeita bost urte edo gehiago dituzten subjektu pasiboendako. Zenbatekoa 1.800 eurokoa izanen da hirurogeita hamabost urte edo gehiago dituzten subjektu pasiboen kasuan.

b) 1.960 euro subjektu pasibo ezgaituendako, egiaztatzen badute minusbaliotasuna % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa dutela. Zenbateko hori 6.960 eurokoa izanen da subjektu pasiboak egiaztatzen badu minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa duela.

4. Gutxiengo familiarrarengatik.

1._Gutxiengo familiarra honako hau izanen da:

a) Subjektu pasiboarekin bizi eta urteko errenta, salbuetsiak kenduta, lanbide arteko gutxieneko soldata baino altuagorik jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, zenbateko hauetako bat:

_800 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo, gazteagoa izan arren, idatz-zati honetako c) letran aurreikusitako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.

_1.800 euro, aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu.

Aurreko horiek famili unitate baten parte badira, letra honetan aurreikusitako errentak lanbide arteko gutxieneko soldata horren halako bi izanen dira gehienez, famili unitate osorako.

b) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ezkongabe bakoitzeko, subjektu pasiboarekin bizi bada eta urteko lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko urteko errentarik, salbuetsiak bazter utzirik, jasotzen ez badu:

_1.535 euro urtean, lehen eta bigarrenagatik.

_2.250 euro urtean hirugarrenagatik.

_3.000 euro urtean laugarrenagatik.

_3.500 euro urtean bosgarrenagatik.

_4.000 euro urtean seigarren eta hurrengoengatik.

Zenbateko horiek aplikatuko dira ondorengo ezkongabe bakoitzeko ere, edozein adinetakoa izanik, eskubidea badu c) letran aurreikusitako kenkariak jasotzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duten hiru urte baino gutxiagoko ondorengo edo haur adoptatu bakoitzeko, 1.200 euro urtean. Adopzio kasuetan murriztapen hori aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zerga-aldian eta hurrengo bietan.

c) Ondorengo ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, edozein adinetakoa izanik eta betiere horien urteko errentak, salbuetsiak izan ezik, kasuan kasuko zerga-aldian, urteko lanbidearteko oinarrizko soldata baino handiagoak ez badira, eta ezgaituak badira (minusbaliotasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa), subjektu pasiboarekin bizi direnean, arestiko letretan xedatutakoari jarraituz bidezko diren kopuruez gain: 1.960 euro urteko. Zenbateko hori 6.960 eurokoa izanen da urtean, egiaztatutako minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa bada.

Aurreko horiek famili unitate baten parte badira, arestiko lerrokadan aurreikusitako errentak gutxieneko soldata horren halako bi izanen dira gehienez, famili unitate osorako.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutakoa betetzeko, ondorengo ahaideen sailkapen berean sartuko dira aplikagarri den legedian ezarritako terminoetan egindako tutoretza, umeordetze edo harrera kasuengatik subjektu pasiboarekin lotutako pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak.

d) Subjektu pasiboak urtean1.960 euro murrizten ahalko ditu pertsona lagundutzat jotzen duten ahaide bakoitzeko, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak horretarako ezarri dituen irizpide eta baremoen arabera, eta aipatu subjektu pasiboarekin bizi bada.

Lagundutako pertsonaren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak eginen du kenketa eta, halakorik egon ezean, graduaren arabera hurbilen duen ahaideak.

Murriztapena ezin izanen da egin lagundutako pertsonaren ahaideren batek egiten badu, aipaturiko pertsona lagunduagatik, idatz-zati honetako c) letrako murriztapena, gutxiengo familiarrari dagokiona.

Pertsona lagundutzat jotzea egiaztatu egin beharko da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak zerga-aldi bakoitzerako emandako ziurtagiriarekin.

2._Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxiengo familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean hainbanatuko da.

Dena den, subjektu pasiboek ahaidetasun maila desberdina badute aurreko edo ondorengoko ahaidearekin edo lagundutako pertsonarekin, gertueneko mailako ahaideak soilik izanen du kenkari familiarra izateko eskubidea. Hurbileneko ahaideen artean inork ez badu urteko lanbidearteko oinarrizko soldatatik gorako errentarik, salbuetsiak bazter utzita, kenkaria hurrengo mailako ahaideek aplikatzeko aukera izanen dute.

Subjektu pasibo bakoitzaren gutxiengo pertsonal eta familiarra izanen da idatz-zati honen eta aurrekoaren arabera aplikatu beharreko zenbatekoen batura.

5. Ondorengoak, aurrekoak eta pertsona ez-gaituak zaintzeagatik.

Subjektu pasiboak zerga-aldian ordaindutako zenbatekoak Gizarte Segurantzan egindako kotizazioengatik familiaren etxean lan egiten duten pertsonekin sinaturiko kontratuen ondorioz. Betiere, langile horiek hamasei urte baino gutxiagoko ondorengoak zaintzen badituzte, edo subjektu pasiboari artikulu honetako 4. idatz-zatiaren a), c) eta d) letretako gutxiengo familiarraren aplikaziorako eskubidea ematen dioten pertsonak.

Murriztapen hori aplikatzen ahalko da, orobat, subjektu pasiboa bera zaintzeko sinatutako kontratuen kasuan, baldin eta hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo egiaztatzen badu bere minusbaliotasun maila % 65ekoa edo gehiagokoa dela.

6. Artikulu honetan aipatzen diren murriztapenak hurrengo erregelen arabera eginen dira:

1._Lehen eta bigarren idatz-zatietan ezarritakoak aplikatuko dira lehenbizi.

2._Emaitza positiboa bada, 3., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuko da, haren mugaraino. Aplikatu gabeko kopuruak, halakorik balitz, zerga-oinarriaren zati berezia murriztuko luke, baina negatibo bihurtu gabe.

Emaitza negatiboa izanez gero, 3., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoak aplikatuko dira zerga-oinarriaren zati berezia murrizteko, negatibo bihurtu gabe ere."

Hogeita hamabost._60. artikulua.

"60. artikulua. Likidazio oinarri bereziaren karga-tasa.

Likidazio oinarri bereziak 100eko 15eko karga-tasa izanen du."

Hogeita hamasei._62.1.g) artikulua.

"g) Bi seme-alaba edo gehiagoko familia unitateen kasuan, a) letran adierazitako ehunekoa 100eko 18koa izanen da. Aipaturiko ehunekoa 100eko 30ekoa izanen da abenduaren 31rako familia ugaritzat hartuak izateko baldintzak betetzen dituzten familia unitateen kasuan."

Hogeita hamazazpi._62.2. artikulua.

"2. Etxebizitzaren alokairuaren ondoriozko kenkaria.

Ehuneko 15 eta gehienez ere 601,01 euro urteko, subjektu pasiboak zerga-aldian bere ohiko helbidea den etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu dituen diru kopuruena, betiere ondoko baldintzak tarteko baldin badira:

Subjektu pasiboak zerga-aldian ez izatea 24.040 euro baino gehiagoko errentarik, salbuetsiak bazter utzita.

Alokairuagatik ordaindutako diru kopuruak subjektu pasiboaren zerga-aldiko errenten 100eko 10 baino gehiagokoak izatea, salbuetsiak bazter utzita."

Hogeita hemezortzi._62.5. artikulua.

"5. Kenkaria lanagatik.

Lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek 685 euro kentzen ahalko dituzte.

Langile aktibo gisa lan etekinak eskuratzen dituzten subjektu pasiboendako, % 33ko edo handiago eta % 65eko baino txikiagoko minusbaliotasuna badute, aurreko lerrokadan aipatutako kenkaria 1.085 eurokoa izanen da; eta minusbaliotasun maila % 65ekoa edo handiagoa badute, berriz, 3.000 eurokoa.

Zenbaki honetan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu 59. artikuluko 2. idatz-zatiak aipatzen duen batez besteko karga-tasa zergapeturiko lanaren etekin garbiei aplikatzearen emaitza."

Hogeita hemeretzi._66. artikulua.

"66. artikulua. Kuota diferentziala.

Kuota diferentziala honako kopuru hauetan zergaren kuota likidoa gutxitzearen emaitza izanen da:

a) Hurrengo artikuluan aurreikusten den nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenkaria.

b) Foru lege honetan eta erregelamenduzko garapen arauetan ezarritako atxikipenak, konturako sarrerak eta zatikako ordainketak.

c) Foru lege honen 51. artikuluaren 8. idatz-zatiak aipatzen dituen kenkariak.

d) Subjektu pasiboak izaera berria hartzen duenean egoitzaz aldatzeagatik, foru lege honen 81. artikuluko 8. idatz-zatian aipatutako atxikipenak eta konturako sarrerak, bai eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga dela-eta egoitzaz aldatu diren zerga-aldian sorturiko kuota ordainduak."

Berrogei._67. artikulua.

"67. artikulua. Kenkaria, nazioarteko ezarpen bikoitzarengatik.

1. Subjektu pasiboaren errenten artean atzerrian erdietsi eta kargatutako etekinak edo ondare gehikuntzak daudenean, kuota likidoari ondoko zenbatekoetako txikiena kenduko zaio:

a) Zerga honen edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren izaera bera edo antzekoa duen beste zerga bat kitatzeko atzerrian pagatutako zenbateko efektiboa etekin edo ondare gehikuntza horien gainean.

b) Likidazio oinarriaren zati bati batez besteko karga-tasa efektiboa aplikatzearen emaitza. Aipatu zati hori atzerrian kargatutako tasei dagokie eta bidezkoa zen barne araudia aplikatu zaio.

2. Ondorio horietarako, batez besteko karga-tasa efektiboa kalkulatzeko honako eragiketa hau egin beharko da: kuota likidoa likidazio-oinarriarekin zatitzea eta zatidura 100ekin biderkatzea. Helburu hori dela-eta, zerga-aldiko likidazio oinarriaren zati orokorrean edo berezian sartzeko errentei dagokien kasuan kasuko karga-tasa bereizi beharko da. Karga-tasa bi hamarrenekin emanen da.

3. Atzerrian establezimendu iraunkor baten bidez errentak eskuratzen diren kasuetan, artikulu honetan aurreikusitako nazioarteko ezarpen bikoitzarengatiko kenkaria aplikatuko da, eta ez da inola ere aplikatuko ezarpen bikoitza baztertzeko prozedura, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 60.bis artikuluan aurreikusitakoa, alegia."

Berrogeita bat._Artikulu bat gehitu da: 67 bis.

"67 bis artikulua. Alarguntasun pentsioengatiko kenkaria.

Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, alarguntasun pentsioa jasotzen duten subjektu pasiboek, urtean 2.700 euro baino gutxiago kobratzen badituzte, eta Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onetsi zuen ekainaren 20ko Legegintzako 1/1994 Errege Dekretuaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea badute, kenkari osagarria egiten ahalko dute, gehienez ere 900 eurokoa urtean.

Alarguntasun pentsioaren zenbatekoa, urtean, aurreko urteari dagokiona izanen da, aipatu osagarriak kenduta, salbu eta jasotzen hasten den urtean, kasu horretan zenbatekoa aldi horretakoa izanen baita.

Alarguntasun pentsioa zerga-aldi osoan jasotzen ez bada, pentsioaren zenbatekoa urtebetekoa izanen da.

Kenkaria kalkulatuko da zerga-aldian zehar alarguntasun pentsioa jasotzeko eskubidea ematen duten egun kopuruaren arabera.

Betiere, urteko alargun pentsioaren zenbatekoaren, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuko 50. artikuluak aipatzen dituen osagarrien eta artikulu honetan ezarritako kenkariaren baturak ezin izanen du gainditu lanbide arteko gutxieneko soldata.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari eskatzen ahalko zaio kenkari hori denbora baino lehen pagatzeko. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen.

Kenkaria egiteko prozedura erregelamendu bidez arautuko da, bai eta behar baino lehenago jasotzeko eskaera egin eta eskuratzekoa ere.

Berrogeita bi._75.3 artikulua.

"3. 62. artikuluaren 2. idatz-zatian aipatzen den errenten gehieneko zenbatekoa, 51.086 eurokoa izanen da familia unitate osoarentzat."

Berrogeita hiru._75.7 artikulua.

"7. 71. artikuluko 1. idatz-zatiaren c) letrako familia unitateen kasuan, aitari edo amari dagokion gutxiengo pertsonala (55. artikuluko 3. idatz-zatia) 2.150 eurotan handituko da. Igoera hori ez da gertatuko aita-amak elkarrekin bizi badira.

Berrogeita lau._81.8. artikuluari lerrokada berri bat gehitzea.

"Zerga honen subjektu pasiboak ez diren besteen konturako langileek, Espainiara iritsi eta izaera hori eskuratu behar badute eta Foru Komunitatean tributatu behar badute foru lege honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari ematen ahalko diote lekualdatze horren berri eta herrialde honetan sartu ziren eguna jakinarazi, lansaria ordaintzen duenak zerga honen subjektu pasibotzat har ditzan. Erregelamenduaren arabera ezartzen den prozedurari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak hori dena egiaztatzeko agiri bat luzatuko die besteen kontura ari diren langilei, hala eskatzen badute, non agertuko baita noiztik egin behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak zerga honen gainean. Hori guztia Espainian egoitza edo establezimendu iraunkorra izan eta lansaria ordaintzen dienari jakinaraziko diote."

Berrogeita bost._Orain arte 84 eta 85. artikuluak zirenak 83 eta 84. izanen dira hurrenez hurren, eta 85. artikulua beste modu batera erredaktatuko da.

"85. artikulua. Autolikidaziorako proposamena.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak likidaziorako proposamen bat igortzen ahalko die subjektu pasiboei, Departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.

Aipatu proposamenaren ondorioz gerta daiteke dirusarrerak itzuli beharra. Horiek baliokidetu edo erregularizatuko dira artikulu honen hurrengo idatz-zatietan xedatutakoaren arabera.

2. Subjektu pasiboaren ustez autolikidaziorako proposamenak ongi islatzen badu bere egoera zerga honi dagokionez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen baldintzei jarraikiz berresten ahalko du. Hala bada, proposamenak zerga honen gaineko aitorpen eta autolikidazio izaera hartuko du, foru lege honen 83 eta 84. artikuluekin bat.

3. Autolikidaziorako proposamenak diru kopuru bat itzuli beharra xedatzen badu, artikulu honen 1. idatz-zatian aurreikusitako itzulpena jaso ondoren, zergaren aitorpena aurkezteko epe arruntean subjektu pasiboak halakorik egiten ez badu, automatikoki berretsiko da.

4. Autolikidaziorako proposamenak diru kopuru bat sartu beharra xedatzen badu, zerga osorik edo haren zatiketaren lehen partea, erregelamenduaren arabera horretarako ezarritako epean ordaindutakoan, automatikoki berretsiko da. Autolikidaziorako proposamenak agintzen duen diru kopurua Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen duen tokian, moduan eta epean sartuko da.

Zorrari dagokion kopurua, osorik edo haren zatiketaren lehen partea, erregelamenduaren arabera horretarako ezarritako epean ordaintzen ez bada, artikulu honen 7. idatz-zatian aurreikusitako ondorioak beteko dira.

5. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresteak ez du galaraziko, kasua bada eta araudi orokorrari jarraikiz, autolikidazioaren zuzenketak egiteko edo zuzenak ez ziren dirusarrerak itzultzeko eskaera.

Tributu administrazioak ez ditu likidazioak parekatu beharko autolikidaziorako proposameneko datuekin, subjektu pasiboek proposamena berretsi badute ere.

6. Autolikidaziorako proposamena baietsitzat jotzeko unea edozein dela, eta haren gaineko kasu guztietan, zerga zorra zehazteko ahalmena iraungitzeko preskripziorako epea aitorpena aurkezteko erregelamenduzko epea bukatzen denetik aurrera hasiko da.

7. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, ondoriorik gabe geldituko da, baina horrek ez du galaraziko inola ere aitorpena aurkeztearen ezinbestekotasuna, foru lege honen 83. eta 84. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Erregelamenduaren arabera autolikidazioak aurkezteko epean bat aurkezten bada, ulertuko da autolikidaziorako proposamena berretsi ez dela.

Berretsi gabeko autolikidaziorako proposamenari dagokion dirua itzuli edo sartu egiten bada, subjektu pasiboak bidezkoa den erregularizazioa egin beharko du, erregelamenduak aitorpena aurkezteko ezarritako epean. Erregularizazio horrek ez du sortuko ez berandutze interesik ez zehapen ezarpenik.

Berrogeita sei._91.1 eta 2 artikulua.

"1. Foru lege honen 66. artikuluko e) letran aipatutako ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipenak, konturako sarrerak, zatikatutako ordainketak eta kuotak batuta, eta kasua bada, foru lege honen 67.bis artikuluan aurreikusitako kenkaria ere gehituta, ateratzen den kopurua ezarritako epean aurkeztutako autolikidazioaren kuota baino handiagoa izanez gero, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, beharrezkoa bada, behin-behineko likidazioa eginen du aitorpena aurkezteko epea bukatu eta ondoko sei hilabeteetan.

Likidazio hori ez da beharrezkoa izanen itzulitako zenbatekoa bat datorrenean subjektu pasiboak aitorpen-likidazioan edo autolikidazioan eskatutakoarekin.

Aitorpena epez kanpo aurkeztu baldin bada, aurreko lerrokadak aipaturiko sei hilabeteak aurkezpen-egunetik aurrera zenbatuko dira.

2. Baldin eta batzen badira zerga honen kontura eginiko ordainketak, egiazki atxikitako kopuruak, foru lege honen 66. artikuluko e) letrak aipaturiko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako kuotak eta, kasua bada, foru lege honetako 67. bis artikuluan aipaturiko kenkaria, eta horien batura baino txikiagoa bada autolikidazioaren edo _hala balitz_ behin-behineko likidazioaren ondoriozko kuota, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren arioz itzuliko da aipatutako kuotaren gaineko soberakina, deusetan galarazi gabe egoki diren ondorengo behin-behineko nahiz behin betiko likidazioak."

Berrogeita zazpi._91. artikuluko 5. idatz-zatia kendu da. Beraz, orain arte 6. idatz-zatia zena 5.a izanen da hemendik aitzina.

Berrogeita zortzi._95. artikulua.

"95. artikulua. Errenta egozpeneko araubideko entitateen betebeharra informazioa emateko.

1. Errenta egozpenaren araubideko entitateek informazio txosten bat aurkeztu beharko dute, Espainian egoitza izan ala ez bazkide, oinorde, komunero edo partaideei egotzi beharreko errentei buruzkoa. Edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako informazio txostena honakook eman beharko dute: errenta-egozpeneko araubideko entitatearen ordezkaria, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 36.4 artikuluan agindutakoaren arabera, edo, atzerrian eratutako entitateen kasuan, berriz, sozietateen gaineko zergaren edo zerga honen subjektu pasiboak diren kideak.

3. Errenta egozpeneko araubideko entitateek beren bazkide, oinorde, komunero edo partaideei jakinarazi beharko diete entitatearen errenta guztia eta haietako bakoitzari egozten ahal zaion errenta, erregelamenduaren arabera ezarri bezala.

Horretarako, zergaren aitorpena egiteko epea hasi baino lehenago, bazkide, oinorde, komunero edo partaide bakoitzari erregelamenduak zehaztutako datuen egiaztagiriak emanen zaizkio. Subjektu pasiboek egiaztagiri horiek aurkeztu beharko dituzte zergaren aitorpen-likidazioarekin batera.

4. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak finkatuko ditu artikulu honetan aipatutako informazio txostena aurkezteko eredua zein epea, tokia eta modua."

Berrogeita bederatzi._1. idatz-zatia aldatzea eta bosgarren xedapen gehigarrian 3. eta 4. idatz-zatiak eranstea.

"1. Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzeko sozietateei eta helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak Espainiako lurraldean merkaturatzen dituzten entitateei erregelamenduz ezarri ahalko zaie informazioa emateko betebeharra, erakunde horien akzio edo partaidetzekin eginiko eragiketei buruzkoa, baita akzio edo partaidetza horiek erosi zein saltzeko eragiketen emaitzei buruz eskueran daukaten informazioa ere."

"3. Horretaz gain, erregelamenduaren bidez ezartzen ahalko da informazioa emateko beharra ondokoen kargura:

a) Aseguru-etxeek aurkeztu beharko dute saltzen dituzten aseguratutako aurreikuspen planei buruzkoa, foru lege honen 55.1.3. artikuluan aipatzen direnei buruzkoa hain zuzen ere.

b) Gizarte Segurantzako erakundeek eta mutualitateek beren kide eta mutualistek sortutako kotizazio eta kuotei buruzkoa.

c) Erregistro Zibilak, jaiotza, adopzio eta heriotzei buruzko datuei dagokienez."

"4. Bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta banku edo kredituen trafikoan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, erregelamenduak ezarritako baldintzei jarraikiz, tributu administrazioari eman beharko diote entitate horietan irekitako kontu guztien identifikazioa, edo entitateek hirugarrenen esku jarritakoena, betetzen duten modalitatea edo hartzen duten izena edozein dela ere, atxikipenak edo konturako sarrerak egin ez dituztenean ere. Informazio horretan sartuko da kontuen titularren zein baimendutako pertsonen edo onuradunen identifikazioa."

Berrogeita hamar._Seigarren xedapen gehigarria.

"Seigarrena._Besteren konturako langileen mutualitateak.

Pentsio-sistema osagarri gisa besteren konturako langileek eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateek adosturiko aseguru-kontratuen ondorioz ordainduriko kopuruek zerga-oinarriaren zati orokorra murrizten ahalko dute, foru lege honen 55. artikuluak ezarritako moduan, baldin eta aldez aurretik, gutxienez ere urtebetez, erregelamenduz finkatuko den moduan, mutualista horiek beraiek ekarpenak egin badituzte mutualitate horiexetarako, Aseguru Pribatuak Antolatu eta Ikuskatzeari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen bosgarren xedapen iragankorrean eta hamabosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoari jarraituz, eta, betiere, prestazioak Pentsio Plan eta Funtsak arautzeko ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan aurreikusitako kontingentzia berberak gertatzen direnean soilik kobratzen uzteko erabakia hartu baldin badute Mutualitateko kasuan kasuko organoek."

Berrogeita hamaika._Hamabosgarren xedapen gehigarria.

"Hamabosgarrena._Minusbaliatuen alde egindako pentsio planen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen eta aseguratutako aurreikuspen planen ekarpen eta prestazioen zerga araubidea.

1. Honako zerga araubide hau aplikatuko zaie pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta beste tributu arau batzuei buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriak ezarritako betekizunak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen dituzten pentsio planetarako ekarpenei eta haietatik eratorritako prestazioei:

a) Zilegi izango da pentsio plan horietara sartzen diren dirutzei murrizketa egitea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren parte orokorrean, gehieneko muga hauek kontuan hartuta:

a') Partaide bakoitzak bere ahaide minusbaliatu baten alde urtean egindako ekarpenen kasuan: 7.212,15 euro urtean. Horrek ez du galarazten beren pentsio planetan ere dirua sartzea, foru lege honen 55. artikuluak ezartzen dituen mugen barrenean.

b') Partaide minusbaliatuek berek urtean egindako ekarpenak: 15.025,30 euro urtean.

Minusbaliatu beraren alde ekarpenak egindako pertsona guztiek egindako murriztapenak, minusbaliatuak berak egindakoak barne, gehienez ere 15.025,30 eurokoak izanen dira urtean. Hartarako, minusbaliatu baten alde ekarpen bat baino gehiago egiten badira, aurrena minusbaliatuak berak egindako ekarpenei egin beharko zaie murrizketa, eta horiek 15.025,30 euroko muga horretara iristen ez direnean soilik egin ahal izanen zaie murrizketa haren alde beste pertsona batzuek eginiko ekarpenei, euren zerga oinarrian eta proportzionalki. Edozein kasutan ere minusbaliatu beraren alde ekarpenak egin dituzten pertsona guztien murrizketak ez dira inoiz izanen 15.025,30 euro baino gehiagokoak.

b) Minusbaliatuek errenta gisa jasotako prestazioetatik heldu diren lan-irabaziek, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei dagozkienak, zerga honetan murrizketa izateko eskubidea izanen dute, lanbide arteko soldata gutxienekoa halako biraino.

Minusbaliotasuna duten pertsonek kapital gisa jasotako prestazioak direnean, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei dagozkienak, foru lege honen 17.2.b) artikuluan aurreikusiriko murrizketa 100eko 50 izanen da, betiere lehenbiziko aportaziotik bi urte baino gehiago iragan direnean.

2. Xedapen gehigarri honetan erregulatutako araubidea honako kasuotan ere aplikatuko da: gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara egindako ekarpenei eta minusbaliatuen alde haiek eginiko prestazioei, aurreko ataleko baldintzak betetzen badituzte; aseguratutako aurreikuspen planetarako ordaindutako primei; eta foru lege honen 55. artikuluan eta aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten haien prestazioei. Kasu horretan, idatz-zati horretan ezarritako mugak pentsio planei, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei eta aseguratutako aurreikuspen planei egindako ekarpenei ere ezarriko zaizkie.

Gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak 40/1998 Legeko hamazazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoak ez diren kasuetan xedatzearen ondorioak izanen dira foru lege honetako 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 2. puntuko B) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak.

3. Minusbaliotasuna duten pertsonen alde egindako pentsio planetara, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara eta aseguratutako aurreikuspen planetara eginiko ekarpenak ez ditu oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergak gobernatuko, baldin eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta beste tributu arauei buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarriko 1. idatz-zatian aipatutako pertsonek eginak badira.

Berrogeita hamabi._Hamaseigarren xedapen gehigarriaren b) eta d) letrak.

"b) 40/1998 Legeko hogeita hirugarren xedapen gehigarriko 4. idatz-zatian aurreikusitakoak ez diren kasuetan eskubide kontsolidatuak xedatzearen ondorioak izanen dira foru lege honetako 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 2. puntuko B) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak."

"d) Aurreko letretan aurreikusitako araubide berezia alde batera utzita, kirolari profesionalek eta goi mailakoek zilegi izanen dute kirolari profesionalentzako gizarte auurreikuspeneko mutualitateari ekarpenak egitea, kirolari profesional gisa lan-bizitza bukatu badute ere, edo goi mailako kirolariaren izaera galdua izan arren.

Ekarpen horiengatik murrizketa egiten ahalko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zati orokorrean, ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak estaltzeko erabiltzen den zatian, betiere foru lege horren 55.1.2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

Ekarpen horien murrizketaren gehieneko muga, osotara, foru lege horren 55.1.5. artikuluan pentsio planetara, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara eta aseguratutako aurreikuspen planetara eginiko ekarpenetarako ezarritakoa izanen da."

Berrogeita hamahiru._Bigarren xedapen iragankorreko 1. idatz-zatia.

"1. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuetatik eratorritako prestazioak direla-eta egindako ekarpenak edo haietako batzuk foru lege hau indarrean jarri baino lehenagokoak badira eta murriztu badute dagozkien zerga-aldietako zerga oinarria, zergaren zerga oinarrian sartu beharko dira lanaren etekin kontzeptupean."

Berrogeita hamalau._Hirugarren xedapen iragankorra.

"Hirugarrena._Kapital murriztapenaren ostean negoziaziora onartu ez diren partaidetzak edo baloreak eskualdatzea.

1. Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziora onartu ez diren balore edo partaidetzak eskualdatu baino lehen, subjektu pasiboaren balore edo partaidetza guztiei era berean eragiten ez dien balio nominalaren murrizketaren bitartez kapital murrizketa egiten bada, III. tituluko II. kapituluko 4. atalean ezarritako erregelak aplikatuko dira, ondoko berezitasunak kontuan izanik:

a) Eskualdatze baloretzat joko da foru lege honen 39. artikuluko 4. idatz-zatiaren a) letran ezarritakoa aplikatzetik heldu den balio nominalaren arabera legokiokeena.

b) Subjektu pasiboak ez baditu bere balore eta partaidetza guztiak eskualdatu, efektiboki eskualdatu dituen balore edo partaidetzen balio nominalari dagokion eskualdatze-balioaren eta aurreko letran aipatzen den eskualdatze-balioaren arteko diferentzia positiboa gainontzeko balore edo partaidetza homogeneoen erosketa-baliotik murriztuko da, harik eta ezabatu arte. Eragiketa horretatik atera daitekeen soberakinari ondare-gehikuntzari dagokion zerga ezarriko zaio.

2. Aurreko idatz-zatian ezarri diren arauak, ondare sozietateen kapitaleko balore edo partaidetzen eskualdatze kasuan aplikatuko dira."

Berrogeita hamabost._Zazpigarren xedapen iragankorreko 2. idatz-zatiko b) letra.

"b) Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziorako onarturiko akzioei dagokienez, ondasun higigarri eta higiezinen inbertsiorako sozietateen sozietate-kapitala ordezkatzeko akzioak izan ezik, ondare-gehikuntza 100eko 25eko kopuruan murriztuko da iraupen-urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta."

2. artikulua. Ondarearen gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen artikulu hauen edukia honela erredaktatuko da:

Bat._13. artikulua.

"13. artikulua. Hirugarrenei egindako kapital propioen lagapena erakusten duten baloreak, bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatuak.

Hirugarrenei egindako kapital propioen lagapena erakusten duten baloreak, Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatuak, urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoko batez besteko negoziazio-balorearen arabera zenbatuko dira, haien izendapena, ordezkaritza eta haiek sortutako etekinen izaera edozein direla ere."

Bi._15. artikulua.

"15. artikulua. Edonolako entitateren funts berekien partaidetzaren balore adierazleak, bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatutakoak direnean.

1. Edozein entitate juridikotako kapital sozial edo funts berekietako akzio eta partaidetzak, Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatzen direnean, urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoaren batez besteko negoziazio-balioaz konputatuko dira, inbertsio kolektiboko erakundeei dagozkienak izan ezik.

2. Oraindik kotizazio ofizialerako onartu ez diren akzio berrien harpidetzari dagokionez, Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan kotizatzen diren entitate juridikoek jaulkitakoak, akzio horien baliotzat hartuko da harpidetza aldian titulu zaharrek azken negoziazioan zutena.

3. Oraindik ordaindu gabeko kapitala zabaltzen denean, akzioak baloratzerakoan aurreko arauei jarraituko zaie, osotara ordaindurik bailiren. Ordaindu gabeko zatia subjektu pasiboaren zortzat hartuko da."

Hiru._33.1. artikulua.

"1. Hurrengo ondasun eta eskubideei dagokien zati proportzionala kenduko zaio Zergaren kuotari:

a) Subjektu pasiboaren ondasun eta eskubideak eta senar-emazteenak direnak, enpresa-jarduera betetzeko beharrezkoak izanez gero, betiere jarduera hori subjektu pasiboak berak azturaz eta zuzenean burutzen badu eta aipatu jarduera burutzen duenaren errenta-iturri nagusia bada.

Errenta-iturri nagusia kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko zenbaki honetako b) letrak aipatzen dituen entitateetan burutzen diren zuzendaritza-eginkizunen ordainketak, ezta aipatu entitateetan parte-hartzetik heldutako beste edozein ordainketa ere.

b) Entitateetako partaidetzak, merkatu antolatuetan kotizatuta edo kotizatu gabe, hurrengo baldintzak betetzen direnean:

Lehenengoa._Entitateak enpresa-jardueraren bat benetan burutzea eta ez dezala izan jarduera nagusitzat ondare higigagarri edo higiezinen baten kudeaketa. Entitateak ondare higigagarri edo higiezina kudeatzen ez duela ulertuko da, eta ondorioz, enpresa-jarduera egiten duela, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 95. artikulua aplikatuz, aipatu entitateak baldintzarik betetzen ez duenean ondare sozietatetzat jotzeko.

Bigarrena._Entitateak sozietate-forma duenean, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 95. artikuluak ezarritako kasurik ez gertatzea.

Hirugarrena._Subjektu pasiboak entitatearen kapitalean duen partaidetza gutxienez 100eko 15 izatea banako gisa zenbatuta, edo 100eko 20, ezkontidearekin batera.

Laugarrena._Subjektu pasiboak entitatean zuzendaritza eginkizuna betetzea egiazki, eta horretatik jasotzen duen ordainsaria etekin enpresarial, profesional eta lan pertsonaleko guztien 100eko 50 baino gehiagokoa izatea.

Entitateko partaidetza ezkontidearekin batera izaten denean, zuzendaritza eginkizunak eta hortik sortzen diren ordainsariak horietako batek behintzat izan beharko ditu, nahiz eta biek izan kenkarirako eskubidea.

Kenkariak partaidetzen balioa baino ez du hartuko _balio hori foru lege honen 15. eta 16. artikuluek ezarritako arauekin bat finkatuko da_, enpresa-jarduera burutzeko behar diren aktiboen, ken jarduera horretatik heldu diren zorren kopurua, eta entitatearen ondare garbiaren balioaren artean dagoen proportzioari dagokion zatian."

3. artikulua. Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2003ko urtarrilaren 1etik aurreragoko zerga-aldietan, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek testu hau izanen dute:

Bat._7. artikulua.

"7. artikulua. Zergagaia.

1. Zergagaia subjektu pasiboak errenta lortzea izanen da, horren iturri edo jatorria edozein dela.

2. Aurreko zenbakian sartutako kasu gisa hartuko dira:

a) 10. artikuluak aipatzen duen errenten egozpena.

b) Subjektu pasiboari egoztea foru lege honetako X. tituluko IV. kapituluan ezartzen den Espainiako eta Europako ekonomia-intereseko taldeen eta enpresen aldi baterako batasunen araubidea aplikatzen zaien entitateen likidazio oinarriak edo irabazi edo galerak.

c) Espainian egoitzarik ez duten entitateek nazioarteko zerga gardentasuneko araubidean lortutako errenta positiboak zerga-oinarriaren barruan sartzeko inguruabar eragileak betetzea. Aipatu araubidea foru lege honen X. Tituluko III. Kapituluan ezarrita dago."

Bi._10.1. artikulua.

"1. Sozietate zibilei dagozkien errentak, nortasun juridikoa izan ala ez, bai eta jaraunspen banatugabeei, ondasunen komunitateei eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatutako gainerako entitateei dagozkienak ere, eta jasan dituzten atxikipenak eta konturako sarrerak ere, ondokoei egotziko zaizkie hurrenez hurren: bazkide, oinorde, komunero edo partaideei, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 11. artikuluan eta III. tituluko II. kapituluaren 5. ataleko 5.1 azpiatalean ezarritakoari jarraikiz."

Hiru._6. zenbakia gehitzea 17. artikuluari.

"6. Ez zaie aplikatuko 36. artikuluan xedatutakoa artikulu honetan ezarritako araubidepeko ondare elementuen eskualdatzea dela-eta zerga oinarrian sartu beharreko zenbatekoei; alegia, ondasunaren kostua berreskuratzeko erabili diren eta zerga kontuetan kengarriak diren zenbatekoei."

Lau._26. artikuluko 6. zenbakia kendu da; beraz, 7 eta 8 zenbakiak zirenak, 6 eta 7 izanen dira, hurrenez hurren.

Bost._30. artikulua.

"30. artikulua. Administrazioari proposatzea lotutako eragiketak baloratzea.

Subjektu pasiboek Tributu administrazioari pertsona edo entitate lotuen artean egiten diren eragiketen baloraziorako proposamena egin ahal izanen diote, eragiketok egin aurretik. Proposamen hori merkatuko balio normalean oinarrituko da.

Proposamena artikuluan aipatzen diren gastuei buruzkoa ere izan daiteke.

Behar bezala jakinarazitako balorazio proposamenaren onespenak ukituko ditu proposamen horren ondoren egiten diren eta onespenaren araberakoak diren eragiketak. Dena den, onespenaren ondorioek gehienez ere hiru zerga-alditan izanen dute indarra.

Proposamena onestean zeuden inguruabar ekonomikoen aldakuntza nabarmena izatekotan, berori inguruabar ekonomiko berriei egokitzeko aldatzen ahalko da.

Lotutako entitate edo pertsonen arteko eragiketen balorazio proposamenetarako ebazpen prozedura erregelamenduz ezarriko da. Proposamenak ebazteko epea sei hilabetekoa izanen da. Denbora horretan interesatuak ebazpenaren jakinarazpenik jasotzen ez badu, ulertzen ahalko du bere proposamena baztertu egin dela."

Sei._36.1. artikuluko laugarren lerrokada.

"Zenbaki honetan xedatutakoa ez da aplikatuko berrinbertsioa egiten bada lotutako entitate edo pertsona bati erosten zaizkion ondareko elementuetan. Halaber, ondareko elementuen eskualdaketan lortutako errentaren zati bat _etorkizunean erosi edo erabiliz gero gastu kengarriak sortzen dituena hain zuzen ere_ zerga oinarrian sartzen ez bada, ez da gastu horien gaineko kenkaririk aplikatu ahal izanen, gastu horiek sortzen diren ekitaldia zein ere den. Hala ere, subjektu pasiboak gastu horiei dagokien kenkaria aukeratzen ahalko du. Horrek ekarriko du salbuespena galtzea, zeinak etorkizunean eskuratu edo erabiltzen direnei dagokien lehen gastu kengarriaren sortzapena gertatu den zerga-aldiko aitorpenean erregularizatuko baita. Erregularizazio hori artikulu honen 6. zenbakian ezarritakoaren arabera eginen da, zehapenak bazter utzita."

Zazpi._50.1.b) b') artikuluko bigarren lerrokada.

"Ez dira inolaz ere enpresa txikitzat joko Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteen eta aldi baterako enpresa batasunen edo ondare sozietateen araubide berezipeko entitateak."

Zortzi._58. artikulua.

"58. artikulua. Hobaria, zerbitzu publiko batzuk emateagatik.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluaren 2. idatz-zatian edo 36. artikuluaren 1. zenbakiko a), b) eta c) letretan agertzen diren udal eskumeneko edo Foru Komunitateko Administrazioaren eskumeneko edozein zerbitzu publiko ematearen ondoriozko errentei dagokien kuota osoaren zatiak 100eko 99ko hobaria izanen du, enpresa mistoaren edo kapital osoa pribatua dutenen sisteman ustiatzen direnean izan ezik."

Bederatzi._62.3.a) artikulua.

"a) Atzerriko errentak, Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteek eta aldi baterako enpresa batasunek eskuratuak.

Hamar._70. bis artikuluko 1. zenbakia.

"1. Baloreen kostubidezko eskualdaketan lortutako errenta positiboen zenbatekoaren % 20 kenduko da kuota osotik, errenta horiek karga tasa orokorraren mendeko zerga-oinarrian sartuta badaude, eta betiere eskualdaketa horien dirua artikulu honetan xedatu bezala berrinbertitzen bada, hemen ezarritako baldintzak beterik. Artikulu honetan aurreikusten ez den orotarako, 36. artikuluan xedatua aplikatuko da, 36.4 zenbakia izan ezik.

Kenketa hau % 10ekoa eta % 5ekoa izanen da, zerga-oinarrian sartutako errentak % 25eko eta % 20ko tasak dituenean, hurrenez hurren."

Hamaika._71.3. artikulua.

"3. Aurreko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako kenkariak 6.000 eta 2.705 eurokoak izanen dira, hurrenez hurren, urtean kontratatzen den langile minusbaliatu bakoitzeko, Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 39. artikuluan xedatutakoarekin bat, bereizirik kalkulatuta, eta aurreko zenbakietan ezarritako prozedurak erabiliz."

Hamabi._72.3. artikulua aldatzen da.

"Kapitulu honetan aurreikusitako kenkariak aplikatzeko epeen zenbaketa, emaitza positiboak lortzen dituen lehenengo ekitaldira arte geroratu ahal izanen da kasu hauetan:

a) Entitate sortu berrietan.

b) Aurreko ekitaldietako galerak izan eta baliabide berriak benetan jarriz onbideratzen dituzten entitateetan, hortakotzat hartzen ez delarik erreserben aplikazioa edo kapitalizazioa."

Hamahiru._74. artikulua.

"74. artikulua. Kenkaria, atxikipenei, konturako sarrerei eta zatikako ordainketei.

Hobarien eta kenkarien zenbatekoan kuota osoa gutxiagotzetik ateratzen den kuotari konturako ordainketa hauek kendu ahal izanen zaizkio:

a) Benetan egindako konturako atxikipenak.

b) Konturako sarrerak.

c) Ordainketa zatikatuak."

Hamalau._86.2. artikulua.

"2. Txikiagoa bada autolikidazioaren emaitzako kuota edo, halakorik balitz, behin-behineko likidazioarena, benetan atxikitako kopuru, konturako sarrera eta ordainketa zatikatuen batura baino, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren arioz itzuliko da aipatutako kuotaren gaineko soberakina, deusetan galarazi gabe egoki diren ondorengo behin-behineko nahiz behin betiko likidazioak."

Hamabost._88.5. artikulua.

"5. Erregelamendu bidez, atxikipenik egin beharrik ez dagoen kasuak ezarriko dira. Partikularki, ez da atxikipenik eginen:

a) 12. artikuluan aipatzen diren entitateek eskuraturiko errentetan.

b) Likidazio oinarriaren egoztea jasan behar dituzten bazkideei dagozkien dibidendu edo mozkinetako partaidetzak, banatu dituen entitatea foru lege honen X. tituluko IV. kapituluko araubide berezian zegoeneko zerga-aldien ondoriozkoak badira. Entitate horiek Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteak eta enpresen aldi baterako batasunak izanen dira.

c) Sozietate taldeen araubidean zergak ordaintzen dituen talde bat osatzen duten sozietateen artean ordainduriko dibidenduak edo mozkinetako eta korrituetako partaidetzak.

d) 59. artikuluko 2. zenbakian aipatzen diren dibidendu edo mozkinetako partaidetzak.

e) Aseguru-hartzaileak inbertsioaren arriskua bere gain hartzen duen bizitza aseguruen hornidurak inbertituta dauden aktiboen trukaketaren ondorioz lortutako errentak."

Hamasei._X. tituluko II. kapitulua.

"II. KAPITULUA

Ondare sozietateen araubidea

95. artikulua. Ondare sozietateak.

1. Ondare sozietatetzat hartuko dira ondoko inguruabarrak biltzen dituztenak:

a) Aktiboaren erdia baino gehiago balorez osaturik egotea edo aktiboaren erdia baino gehiago enpresa- edo lanbide-jarduerei lotua ez izatea.

Enpresa- edo lanbide-jarduerarik dagoenentz edo ondare elementu bat hari lotua dagoenentz erabakitzeko, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan xedatutakoa hartuko da kontuan.

Bai aktiboaren balioa, bai enpresa- edo lanbide-jarduerei loturik ez dauden ondare elementuena, kontabilitatearen ondoriozkoa izanen da, baldin eta horrek sozietatearen ondare egoera zintzoki adierazten badu.

Aurreko jarduerei lotuak ez diren balore edo ondare elementuek osatutako aktiboaren partea zehazteko:

a') Honakook ez dira balore gisa kontatuko:

_Legezko eta erregelamenduzko betebeharrak betetzeko edukitzen direnak.

_Enpresa- edo lanbide-jarduerak garatzean ezarririko kontratu harremanen ondoriozko kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

_Balore-sozietateek beren xedea den jardueran aritzearen ondorioz dauzkatenak.

_Gutxienez ere bozkatzeko eskubideen ehuneko 5 ematen dituztenak, partaidetza zuzendu eta kudeatzeko edukitzen badira, horretarako, gauzazko eta giza baliabideen kasuan kasuko antolamendua edukiz gero eta parte harturiko entitatea letra honetan agertu ezik.

b') Ez dira balore gisa kontatuko, ez eta enpresa- edo lanbide-jarduerei loturik ez dauden ondare elementu gisa ere, haien erosketa prezioa entitateek lorturiko mozkin ez banatuen zenbatekoa baino handiagoa ez bada, baldin eta mozkin horiek enpresa- edo lanbide-jardueren ondoriozkoak badira, muga bai urte berean bai azken hamar urteetan lorturiko mozkinen batura izanen delarik.

Ondorio horietarako, aurreko lerrokadako azken zatian aipatutako baloreetatik heldu diren dibidenduak izanen dira enpresa- edo lanbide-jardueretatik etorritako mozkinen parekoak, baldin eta partaidetzako entitateak lortutako dirusarreren 100eko 90, gutxienez, enpresa edo lanbide jardueretatik heldu badira.

b) Kapital sozialaren ehuneko 50 baino gehiago, zuzenean edo zeharka, hamar bazkide edo gutxiagorena edo famili talde batena izatea. Famili taldea da ezkontidea eta zuzeneko edo zeharkako lerroko, odolezko edo ezkontza bidezko ahaidetasun loturen bidez, laugarren gradura arte, hori barne, baturiko pertsonek osatzen dutena.

Zenbaki honetan aipatutako beharkizunak bete beharko dira gizarte jardueraren laurogeita hamar egun baino gehiagotan.

2. Araubide hau ez zaie aplikatuko bazkide guztiak pertsona juridikoak dituzten sozietateei, baldin eta ondare sozietaterik osatzen ez badute, edo zuzenbide publikoko pertsona juridiko bat kapitalaren ehuneko 50 baino gehiagoren titularra bada.

Sozietatearen partaidetzaren balore adierazgarriak Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusiriko bigarren mailako balore-merkatu ofizial batean negoziatzeko onarturik dauden zerga-aldietan ere ez da aplikatuko.

96. artikulua. Ondare sozietateen tributazioa.

Ondare sozietateek zerga honengatik tributatuko dute ondoko arau bereziei jarraikiz:

a) Zerga oinarria bi zatitan bereiziko da; orokorra eta berezia. Halaber, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legean xedatutakoaren arabera finkatuko da, 52. artikuluko 1. idatz-zatiaren a) letrako 2. lerrokada bazter utzita, eta honako hau kontuan izanik:

a') Enpresa- edo lanbide-jardueren ondoriozko etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubide arruntaren arabera zehaztuko da.

b') Ondare gehikuntzaren zenbatekoa kalkulatzean, ez da aplikatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa.

c') Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 25.2, 32.2 a) eta b) eta 34.6. artikuluetan ezarritako murrizketak ez dira aplikatuko, baldin eta ondare sozietateko bazkideren bat sozietateen gaineko zergaren edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa bada.

b) Zerga oinarria bi zatitan bereiziko da; orokorra eta berezia, zerga oinarriaren zati orokorrari eta zati bereziari dagozkienak hurrenez hurren. Horrek ez du ezertan galaraziko aurreko zerga-aldietako likidazio oinarri negatiboen konpentsazioa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 56. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eginen dena.

c) Likidazio oinarriaren zati orokorrerako karga tasa %40koa izanen da. Likidazio oinarriaren zati bereziarena, berriz, %15ekoa.

d) Kuota osoa honako kontu-sail hauek aplikatuz soilik murriztu ahalko da:

a') Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 62. artikuluko 3, 4 eta 7. idatz-zatietan jasotakoak, 64. artikuluak ezarritako moduan.

b') Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 62. artikuluko 6. idatz-zatian eta 67. artikuluan jasotzen direnak.

c') Foru lege honen 73 eta 88. artikuluetan adierazitako konturako ordainketak.

97. artikulua. Ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa izan duten ekitaldietan lorturiko etekinen banaketa.

Ondare sozietateen araubide berezia aplikatzekoa izan duten ekitaldietan lorturiko etekinen banaketak honako tratamendu hau izanen du, edozein delarik ere ondare sozietateek lorturiko etekinak banatzen dituen entitatea, banaketa egiten den unea eta entitateei une horretan aplikatzekoa den araubide fiskal berezia:

a) Hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa izanez gero, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 28. artikuluko 1. idatz-zatiaren a) eta b) letretan aipatutako dibidenduak eta etekinetako partaidetzak ez dira sartuko zerga horren zerga-aldiko zerga-oinarrian, baldin eta haiek banatzen dituen entitatea ondare sozietateen araubidepean zegoen zerga-aldietakoak badira dibidendu eta partaidetza horiek.

b) Hartzailea zerga horren subjektu pasiboa edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile eta establezimendu iraunkorduna bada, eskuratzen dituen etekinak betiere sartuko dira zerga oinarrian, eta dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkarirako eskubidea emanen dute, foru lege honen 59. artikuluko 1. eta 4. idatz-zatietan ezarritako moduan.

c) Hartzailea ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile eta establezimendu iraunkorrik gabekoa bada, lorturiko etekinekin jokatuko da ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta zerga arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

98. artikulua. Ondare sozietateen araubidepean izan diren sozietateetan akzio edo partaidetzak eskualdatzea.

Ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa izan duten etekinetatik datozen erreserbak dituzten sozietateetan izandako partaidetzaren eskualdaketaren ondoriozko errentekin honela jokatuko da, partaidetza horiek edozein entitatekoak izanik ere, eta eskualdaketa egiten den unea eta entitateei une horretan aplikatzekoa den araubide fiskal berezia edozein izanik ere:

a) Eskualdatzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa bada, ondarearen gehikuntza edo murriztapena kalkulatzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 43.1.c) artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

b) Eskualdatzailea zerga horri loturiko entitatea edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoa bada, ez da inola ere kenkaririk aplikatuko, barne gainbalioaren ezarpen bikoitza saihestearren, foru lege honen 59. artikuluan ezarri bezala.

Errenta horiek zehazteko, zenbatu beharreko eskualdaketa balioa zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azken balantzearen ondoriozko teorikoa izanen da gutxienez, behin aktibo ez-ukituen kontabilitate balio garbia ondarearen gaineko zergaren eraginetarako izanen lukeen balioaz edo merkatuan izanen lukeen balioaz, hori txikiagoa izanez gero, ordeztu ondoren.

Letra honetako lehen lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da foru lege honen 59. artikuluko 3. zenbakiko kasuetan ere.

c) Eskualdatzailea establezimendu iraunkorrik ez duen eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoa bada, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta zerga arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legean ezarritakoaren arabera tributatuko du.

99. artikulua. Parte-hartzaileen identifikazioa.

Ondare sozietateek kapitaleko partaidetza edo balore adierazgarriak nominatibo gisa mantendu edo nominatibo bihurtu egin beharko dituzte.

Betebehar hau betetzen ez bada, tributu-arloko arau-hauste arintzat joko da eta 3.000tik 6.000 euro bitarteko isunarekin zehatzen ahalko da, arau-haustea egin deneko zerga-aldi bakoitzagatik. Sozietateko administratzaileak izanen dira erantzule subsidiarioak, salbu eta espresuki aurreko lerrokadan aurreikusirikoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak proposatu dituztenak, gainerakoek onartu ez badituzte ere."

Hamazazpi._104. artikulua.

"104. artikulua. Partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko errenta.

Partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko errenta, zuzenekoa zein zeharkakoa, kalkulatzeko, eskuratu zeneko baloreari gehituko zaio errenta positiboaren zenbatekoa, baldin eta bazkideen zerga oinarrian sartuta bazegoen, benetako banaketarik gabe, euren akzio edo partaidetzen ondoriozko errenta gisa, erosi eta eskualdatu bitarteko aldian.

Foru lege honetan xedatutakoaren arabera ondare sozietatetzat hartu behar diren sozietateen kasuan, zenbatu beharreko eskualdaketa balioa zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azken balantzearen ondoriozko teorikoa izanen da gutxienez, behin aktiboen kontabilitate balioa Ondarearen gaineko zergaren eraginetarako izanen luketen balioaz edo merkatuan izanen lukeen balioaz, hori txikiagoa izanez gero, ordeztu ondoren."

Hemezortzi._X. tituluko IV. kapitulua.

"IV. KAPITULUA

Interes ekonomikoko elkarteak, bai espainiarrak bai europarrak, eta enpresen aldi baterako batasunak

107. artikulua. Espainiako interes ekonomikoko elkarteak.

1. Apirilaren 29ko 12/1991 Legeak araututako interes ekonomikoko elkarteei zerga honi buruzko arau orokorrak aplikatuko zaizkie, honako zehaztapen hauekin:

a) Entitate horiek ez dute tributatuko sozietateen gaineko zergagatik, Espainian egoitza duten bazkideen likidazio oinarriaren zatiari dagokionez.

Entitateak foru lege honen 73. artikuluan araututako ordainketa zatituen bigarren modalitatea hautatzen badu, oinarriaren kalkuluan ez da sartuko kideei egozten ahal zaien likidazio oinarriaren partea. Foru Lege honen 74. artikuluak aipatzen duen parte horren gaineko itzulketa ez da inola ere bidezkoa izanen.

b) Espainiako lurraldean egoitza duten bazkideei hauek egotziko zaizkie:

a') Entitate horiek lortutako likidazio oinarriak, positiboak zein negatiboak. Likidazio oinarri negatiboak eskuratu zituen entitateak ezin izanen ditu konpentsatu, bere bazkideei egozten bazaizkie.

b') Kuotako kenkari eta hobariak, entitateak horretarako eskubidea badu. Horri dagokionez, kenkarien eta hobarien oinarriak bazkideen likidazioan sartuko dira, eta kuota gutxituko da zerga honen edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauei jarraikiz.

c') Entitatea ukitzen duten atxikipen eta konturako sarrerak.

2. Egoitza Espainian ez duten bazkideei dagozkien dibidendu eta mozkinetako partaidetzek kontzeptu horregatik tributatuko dute, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legean ezarritako arauen eta zergak bi aldiz ordaintzea saihesteko Espainiak izenpeturiko hitzarmenen arabera.

3. Zerga oinarria egozten zaien bazkideei dagozkien dibidenduek edo mozkinetako partaidetzek, entitatea araubide honen pean zegoen zerga-aldietakoak izanez gero, ez dute tributatuko zerga honen arabera, ez eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arabera ere.

Dibidendu edo mozkinetako partaidetzen zenbatekoa ez da sartuko egozten zaizkien bazkideen partaidetzen erosketa balioan. Likidazio oinarri positiboaren egoztea jasan behar duten bazkideek egotzi eta gero partaidetzak eskuratzen dituztenean, zenbateko horretantxe gutxituko da haien eskuratze balioa.

Araubide honi loturiko entitateen kapital, funts propio edo emaitzen partaidetzen eskualdaketan, eskuraketaren balioa sozietate mozkinen zenbatekoan gehituko da, mozkinon banaketa eraginkorrik gabe, bazkideei egotzi bazaizkie eskuratzetik eskualdaketarako denboraldian euren partaidetzen errenta gisa.

4. Zerga araubide hori ez da aplikagarria izanen zerga-aldi batzuetan, hain zuzen ere, elkarteek xede ez dituzten beste jarduera batzuk egiten dituztenean edo, zuzenean edo zeharka, kide dituzten sozietateetan partaidetzak dituztenean, edo zuzenean edo zeharka, beren bazkideen edo hirugarrenen jarduerak zuzendu edo kontrolatzen dituztenean.

5. Elkarteko bazkideek beren kontabilitate erregistroetan kontu guztiz bereiztuak eduki beharko dituzte, elkargoaren xedea burutzearen ondorioz harekin dituzten harremanak erakusteko.

6. Foru lege honen 17. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa aplikatzeko, bertan aipatzen diren aktiboak errentan eman beharko zaizkie interes ekonomikoko elkarteei loturik ez dauden hirugarrenei, eta beharrezkoa izanen da aktiboak elkarte horren jarduerari lotzea eta bazkideek errentamendu hori bukatzen den zerga-aldiaren amaiera bitarte mantentzea partaidetza.

108. artikulua. Europako interes ekonomikoko elkarteak.

1. Europako Erkidegoetako Kontseiluak uztailaren 25ean eman zuen 2137/1985 Erregelamenduaren bidez arauturiko Europako interes ekonomikoko elkarteei, eta haien bazkideei, aurreko artikuluan ezarritakoa aplikatzen ahalko zaie, berezitasun hauek berezitasun:

a) Ez dute sozietateen gaineko zergagatik tributatuko. Entitate horiek ez dute foru lege honen 73. artikuluan aipatutako ordainketa zatikaturik eginen, eta ez da bidezkoa izanen ere 74. artikuluko itzulketa.

b) Entitateak egoitza Espainian ez badu, Espainian egoitza duten haren bazkideek, Nafarroako Ogasun publikoan tributatuz gero, sozietateen gaineko zergaren edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarrian, kasuaren arabera, sartuko dute Batasunean finkatutako etekin edo galerei dagokien partea. Kasua bada, etekin edo galera horiek zuzenduko dira, zerga oinarria kalkulatzeko ezarrita dauden arauak aplikatuz.

Bazkideek batasunaren bidez egiten duten jarduerarako beharrezkoa bada atzerrian establezimendu iraunkor bat izatea, sozietateen gaineko zergan edo Espainiak nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko sinaturiko hitzarmenean ezarritako arauak aplikatuko dira.

c) Espainian egoitzarik ez duten bazkideak, haien entitateak egoitza Espainian izan edo atzerrian izan, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak izanen dira baldin eta, soilik, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta Zerga Arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legearen 12. artikuluan edo nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmenean ezarritakoaren arabera, elkartearen bidez egiten den jarduera horrek lurralde horretan establezimendu iraunkorra izatera behartzen badu.

d) Egoitza atzerrian duten eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aplikatu zaien bazkideei egotzitako etekinek ez dute haien banaketa dela-eta tributatu beharko.

2. Aurreko zenbakian aurreikusitako araubidea ez da aplikatzekoa izanen zerga-aldi batzuetan, hain zuzen ere Europako ekonomi intereseko Elkargoak bere xede ez beste jarduerak egiten dituen horietan edo 2137/1985 Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. zenbakian debekaturik dauden jarduerak egiten dituen horietan.

3. Europako interes ekonomikoko elkarteetako kideek aurreko artikuluko 5. zenbakian ezarririkoa bete beharko dute.

109. artikulua. Enpresen aldi baterako batasunak.

1. Maiatzaren 26ko 18/1982 Legean araututako eta horretarako sortutako erregistroan sartutako enpresen aldi baterako batasunek, bai eta haien enpresa kideek ere, foru lege honen 107. artikuluan ezarritakoari jarraikiz tributatuko dute.

Atzerrian diharduen enpresen aldi baterako batasun bateko kide diren enpresek lotzen ahalko diote salbuespen metodoari atzerritik datozen errentei dagokienez.

2. Atzerrian egin edo ematen diren obra, zerbitzu edo horniduretan aldi baterako batasunen antzeko lankidetza moduen arabera parte hartzen duten entitateek, atzerritik datozen errentei dagokienez, salbuespena gozatzen ahalko dute.

Entitateek Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatu beharko diote salbuespena, eta Espainian eraturiko enpresen aldi baterako batasunei eskatzen zaizkien antzeko argibideak aurkeztuko dituzte.

3. Salbuespenaren aldeko aukerak aldi baterako batasuna iraungi arte hura aplikatzera behartuko du. Aldi baterako batasunak lorturiko errenta negatiboa enpresa kideen zerga oinarrian egotziko da. Halakorik gertatuz gero, hurrengo ekitaldietan aldi baterako batasunak errenta positiboak ateratzen dituenean, kide diren enpresek beraien zerga oinarrian aurretik egotzitako errenta negatiboa sartuko dute, izaera positiboarekin, aipatu errenta positiboen zenbatekoa muga izanik.

4. Artikulu honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko subjektu pasiboak xede soziala ez beste jarduerak egiten dituen zerga-aldietan.

5. Enpresen aldi baterako batasunetako kideek batasun horien tributu zorrengatik solidarioki erantzunen dute. Kideen erantzukizuna batasunarenaren subsidiarioa da.

6. Aldi baterako batasunetako kideek 107. artikuluko 5. zenbakian xedaturikoa bete beharko dute.

109 bis artikulua. Egozte irizpideak.

1. Kapitulu honetan aipatutako egozpenak araubide honen pean dagoen entitatearen zerga-aldia bukatzen den egunean bazkide edo enpresa kide izaerari dagozkion eskubide ekonomikoak dituzten pertsona edo entitateei eginen zaizkie, entitatea eratzeko eskrituraren ondoriozko proportzioan eta, halakorik ezean, zati berdinetan.

2. Egozpena honela eginen da:

a) Bazkide edo enpresa kideak kapitulu honetan ezarritako araubidepeko entitateak diren kasuetan, osatzen duten entitatearen zerga-aldia bukatzen den egunean.

b) Gainerako kasuetan, berriz, hurrengo zerga-aldian, salbu eta araubidepeko entitatearen ekitaldia bukatzen den egunean bertan jarraian egitea erabakitzen bada.

Egiten den aukera adierazi beharko da ondorioak eraginen dituen Zergaren lehenbiziko aitorpenean, eta hiru urtez mantenduko.

109. ter artikulua. Bazkide edo enpresa kideen identifikazioa.

Kapitulu honetan xedatutakoa aplikatzekoa duten entitateek aurkeztu beharko dute, sozietateen gaineko zergari buruzko aitorpenarekin batera, zerga-aldiaren azken egunean bazkide edo enpresa kide izateari atxikitako eskubideak dituzten pertsonen zerrenda. Halaber, aurkeztu beharko dute entitate horien emaitzetan bakoitzak duen proportzioa."

Hemeretzi._X. tituluko V. kapitulua.

X. tituluko V. kapitulua kentzen da, eta edukirik gabe gelditzen da.

Hogei._110.1. artikuluari laugarren lerrokada gehitzea.

"Entitate partaidetua Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 10eko 93/22/CEE Zuzentarauak araututako balore-merkatu batean kotizatzera igarotzen bada, aurreko lerrokadetan aipaturiko salbuestearen aplikazioa honako honi baldintzatuta egonen da: sozietateak edo arrisku-kapitaleko funtsak enpresa partaidetuaren kapitalean duen partaidetza eskualdatzea gehienez ere bi urteko epean, enpresa partaidetua kotizaziorako onartzen den egunetik zenbatzen hasita."

Hogeita bat._112. artikuluari 2. zenbakia gehitzea, eta artikulu horren gaur egungo edukia 1. zenbakia izatera pasako da.

"2. Artikulu honetan aurreikusitako araubidea aplikatuko zaie Kontseiluak 1985eko abenduaren 20an emandako 85/611/CEE Zuzentarauak arautzen dituen inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei. Dena den, erakunde horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: foru lege honetako 114. artikuluan aurreikusitakoak ez beste izatea, Europako Batasuneko kidea den herrialderen batean eratu eta bertan helbidea edukitzea, eta Balore Merkatuko Komisio Nazionalaren erregistro berezian sartuta egotea, Espainian egoitza duten entitateek merkaturatu ahal izateko."

Hogeita bi._113. artikulua.

"113. artikulua. Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzetako errenta kontabilizatuak.

Errenta kontabilizatuen edo subjektu pasiboak kontabilizatu beharrekoak direnen zenbatekoa zerga oinarrian sartuko da, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen ondoriozkoak badira."

Hogeita hiru._117.2.e) artikulua. f) letra gehitzea.

"e) Interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, enpresen aldi baterako batasunen eta ondare sozietateen araubide bereziaren pean ez egotea.

f) Espainian egoitzarik ez duten entitateen establezimendu iraunkorrak izanez gero, entitate horiek ez izatea entitate nagusia izateko baldintzak betetzen dituen eta egoitza Espainian duen beste baten menpekoak, eta egoitza duteneko herrialde edo lurraldearekin Espainiak nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmena (informazio trukerako klausularekin) izatea."

Hogeita lau._139.3.a) a') artikulua, bigarren lerrokada.

"Orobat, aipatu diferentzia kentzen ahalko da bi kasu hauetan: beste hainbesteko zenbateko bati, partaidetzaren eskualdaketarekin erdietsitako etekinaren tributu gisa, zerga honen izaera bera edo antzekoa duen beste bat aplikatzekoa izan bazaio, eta eskualdaketa Europako Batasuneko kide den beste Estatu bateko entitate egoiliar batek egin badu, betiere, entitate horrek erregelamenduetan zerga paradisutzat hartutako herri edo lurralde batean egoitza ez badu."

Hogeita bost._144.1.c) a') artikulua.

"a') Ordezkatzen duen sozietate kapitala izan dadila entitate batena zeinak Espainiako lurraldean izanen baitu egoitza, eta harendako aplikagarri ez izatea foru lege honetan aurreikusitako interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, enpresen aldi baterako batasunen eta ondare sozietateen araubide berezia."

Hogeita sei._147.1. artikulua.

"1. Egoitza Espainian ez duten entitateen berezko funtsen ordezkagarri diren baloreen kudeaketa eta administrazioa helburu sozialean sartuta duten entitateek, beharrezko giza baliabide eta materialen antolaketaren bidez, kapitulu honetan ezarritako araubideari heldu ahal izanen diote.

Balore atzerritarren edukitzako entitateen kapitaleko balore edo partaidetza ordezkagarriak izendunak izanen dira.

Interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, enpresen aldi baterako batasunen eta ondare sozietateen araubide bereziaren pean dauden entitateak ezin izanen dira kapitulu honetan ezarritako araubideaz baliatu."

Hogeita zazpi._159.1. artikulua.

"1. Hurrengo kontzeptuek osatuko dute establezimendu iraunkorrari egotz dakiokeen errenta:

a) Aipatu establezimendu iraunkorrak garatzen dituen ustiapen ekonomikoen etekinek.

b) Hari atxikitako ondare-elementuen lagapenetik eratorritako etekinek.

c) Establezimendu iraunkorrari atxikitako ondare-elementuetatik heldu diren ondare-gehikuntza eta murrizketek.

Establezimendu iraunkorrari atxikitako ondare-elementutzat joko dira haren xede den jarduera burutzeari funtzionalki lotzen zaizkionak.

Erakunde baten funts berekietako parte-hartzea ordezkatzen duten aktiboak establezimendu iraunkorrari lotutako ondare elementutzat joko dira soilik establezimendu hori Merkataritzako Erregistroan inskribatutako sukurtsala bada eta, horretaz gain, erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzen badira."

Hogeita zortzi._162. artikuluko 2, 3 eta 4. zenbakiak.

"2. Horretaz gain, erakunde ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek eskuratutako errentak atzerrira eramaten direnean, zergapetze osagarria ezartzen ahalko zaie, 100eko 15eko karga-tasarekin, establezimendu iraunkorren errenten kargura transferitutako kopuruei, foru lege honen 161.1.a) artikuluak aipatzen dituen ordainketak barne, betiere, establezimendu iraunkorraren zerga oinarria ezartzeko gastu kengarriak izan ez badira.

Araubide komunak establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentendako ezarri dituen modu eta epeetan burutuko da zergapetze osagarri hori aitortu eta sartzea.

3. Zergapetze osagarria ez da aplikatuko:

a) Europako Batasuneko kide den beste Estatu batean zerga-egoitza duten erakundeek establezimendu iraunkorren bitartez erdietsitako errentei.

b) Espainiarekin ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmena sinatu duen Estatu batean zerga-egoitza duten erakundeek establezimendu iraunkorren bitartez erdietsitako errentei. Dena den, baldintza izanen da hitzarmen horretan espresuki besterik ez ezartzea, eta bi herrialdeetan elkarrekikotasunez jokatzea.

4. Zergaren kuota osoan aplikatzen ahalko dira:

a) Zergaren araubide orokorrean aplika daitezkeen hobari eta kenkarien zenbatekoa.

b) Egindako konturako dirusarreren eta zatikako ordainketen eta establezimendu iraunkorrari egin zaizkion atxikipenen zenbatekoa."

Hogeita bederatzi._Hamaikagarren xedapen gehigarria eranstea.

"Hamaikagarrena._Erreskate-eskubidea aseguru kolektiboko kontratuetan, hots, enpresek, Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen lehen xedapen gehigarrian agindu moduan, pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan.

Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen lehen xedapen gehigarrian agindutakoaren arabera enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan, erreskate-eskubidea erabiltzearen ondoriozko errenta ez da, kasuan kasuko baliabide ekonomikoen titularraren arabera, sozietateen gaineko zergapekoa edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapekoa izanen, honako kasuotan:

a) Polizan gauzatutako konpromisoen sarrera oso edo hein batekorako, lehen xedapen gehigarri horretako baldintzak betetzen dituen beste aseguru-kontratu batean.

b) Lan harremana eteten bada, jatorrizko aseguru-kontratuari jarraikiz langileari dagozkion eskubideak aseguru kolektiboko beste kontratu batean sartzeko.

Aurreko a) eta b) letretako kasuek ez dute primen izaera aldatuko enpresaren zerga egozpenari dagokionez, ez eta jatorrizko aseguru-kontratuan ordaindutako primen antzinatasunaren neurketa ere. Hala ere, aurreko b) letran ezarritako kasuan, primak zergapetu ez badira, enpresak prima horiek kendu ahal izanen ditu, mobilizazio hau dela-eta.

Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen lehen xedapen gehigarrian agindutakoaren arabera pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kontratuen etekinak partitzearen ondoriozko errenta ere ez da sozietateen gaineko zergapekoa edo pertsona fisikoen errentaren gaineko zergapekoa izanen, baldin eta etekinetako partaidetza hori kontratuetan aseguratutako prestazioak handitzeko erabiltzen bada."

4. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik aitzina, apirilaren 26ko Legegintzako 129/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen testu bategineko manuak, ondotik heldu direnak, honela erredaktatuko dira:

Bat._10.1. artikulua.

"1. Administrazio emakidek tributatuko dute, kasu guztietan, eskubide-eraketa gisa, 8.1.c) artikuluan ezarritako karga-tasarekin, haien izaera, iraupena eta xede dituzten ondasunak edozein direla ere."

Bi._12.1.1. artikulua.

"1. Sozietateen kapitala eratu, gehitu edo gutxitzeko egintzak eta sozietateak batu, zatitu eta desegitekoak.

Sozietateak batu eta zatitzeko egintzatzat hartuko dira sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 133. artikuluko 1, 2, 3 eta 5. idatz-zatietan eta 144. artikuluan definitutakoak".

Hiru._20. artikulua.

"20. artikulua.

1. Kopuru edo gauza baloragarria zuzeneko helburu duten eskitura publikoen lehenbiziko kopietan balio deklaratua hartuko da oinarri, Administrazioaren egiaztapena ezertan galarazi gabe.

Bermearen eskubide errealetan eta mailegu bermedunak jasotzen dituzten eskrituretan, bermatutako obligazio edo kapitalaren zenbatekoak osatuko du zerga oinarria. Haren barnean egonen da korritu, kalteordain, ez betetzea dela-eta ezarritako zigor edo antzeko kontzeptuengatik aseguratutako kopurua. Bermearen zenbatekoa espresuki adierazten ez bada, kapitala eta korrituen hiru urte hartuko dira oinarritzat.

Hipoteken edo beste edozein berme-eskubideren geroratze eta maila hobetzean, zerga oinarria osatuko du maila okertzen duen eskubideari atxikitutako erantzukizun guztiak. Maila berdintzerakoan, zerga oinarria zehaztuko da lehenbizi ezarritako berme-eskubideari dagokion erantzukizunaren zenbateko osoaren arabera.

2. Notario-aktetan aurreko idatz-zatian agindu dena begiratuko da, protestokoetan izan ezik; horietan zerga oinarria protestatutako efektuaren edo protestoa sortu duen dirutzaren balio nominalaren herena izanen da.

3. Egintza gai baloragarririk gabekoa dela juzkatuko da baldin eta indarraldi guztian, bai eta iraungitzean ere, ezin bada oinarriaren zenbatekoa finkatu. Oinarri hori ezin bada egintza egiten denean finkatu, gai ez baloragarrien kasuan bezala eskatuko da zerga, zenbatekoa finkatzen denean likidazioa osatzea ezertan galarazi gabe."

Lau._22.2. artikulua.

"2. Eskrituren eta notario-akten lehenbiziko kopiek 100eko 0,5eko karga-tasa ordainduko dute xedea baloratzen ahal den kantitate edo gauza denean, Jabetza, Merkataritza, Industri Jabetza eta Ondasun Higigarrien Erregistroetan inskribatu beharreko baina Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko zergaren xede edo foru lege honen 1. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 1 eta 2. zenbakietan adierazitako kontzeptuetakoak ez diren egintza edo kontratuak dituztenean, egintza edo kontratu diren aldetik. Tasa bera ordainduko dute protesto-akten kopiek."

Bost._35.I.B) 13. artikulua.

"13. Babes ofizialaren erregimeneko etxebizitzak eraikitzeko asmoarekin orubeak eskualdatzea eta lurrazal-eskubidea lagatzea; babes ofizialeko etxebizitzekin zerikusia duten egintzak eta kontratuak formalizatzeko eskuesten diren eskritura publikoak, egintza juridiko dokumentatuen gaineko kargari dagokionez; babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren "inter vivos" lehen eskualdaketa, baldin eta behin betiko kalifikazioaren egunetik zenbatu beharreko sei urteen barruan gertatzen bada; behin betiko kalifikazioa eduki baino lehen haiek eraikitzeko eskatzen diren maileguak, hipotekadunak zein beste; sozietateak eratzea, haien kapitala zabaltzea, haien bategitea eta zatitzea baldin eta eragiketa horien ondoriozko sozietatearen xede bakarra bada babes ofizialeko araubideko eraikinak sustatu edo eraikitzea.

Orubeak eskualdatu eta lurrazal-eskubidea lagatzearen ondoriozko etekinak aitortzeko, nahikoa izanen da kontratuan adieraztea haren xedea babes ofizialeko etxebizitzak egitea dela. Aitorpen hori egiten denetik hiru urte iragaten badira behin-behineko kalifikazioa eskuratu gabe, ondoriorik gabe geldituko da.

Salbuestea behin-behinekoa izanen da, eta etxebizitza mota horren gainean xedapen indardunek kasuan kasu agintzen dutena betetzeari lotua."

Sei._35.II.18. artikulua.

"18. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, uztailaren 2ko Legegintzako 150/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsia, honako gai hauei buruz: edozein tituluren bidez egindako "inter vivos" edo "mortis causa" motako eskualdatze edo eskuratzeak, nekazaritzako ustiategien erabateko jabetza edo biziarteko gozamena, landalurren borondatezko trukaketa, eta han aipatzen diren mailegu hipotekadunen eraketa, aldaketa edo amaiaraztea."

Zazpi._38. artikulua.

"38. artikulua.

1. Preskripzioa Tributuei buruzko Foru Lege orokorraren 55. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz arautuko da.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa deusetan galarazi gabe, likidatzeko aurkezten diren agirietan, preskripzioa gauzatzeko, pribatuak baldin badira aurkezpenaren eguna hartuko da kontuan, aurretik Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat gertatzen ez bada, kasu horretan kontatuko baita sartu, inskribatu, hil edo eman zeneko eguna, hurrenez hurren."

Zortzi._IV. tituluko IV. kapituluaren izendapen berria. Kapitulu horretan sartuko dira egun 39. eta 40. artikuluak direnak.

"IV. KAPITULUA

Beharkizun formalak"

Bederatzi._IV. tituluan V. kapitulu bat sortzea, egungo 41. artikulua hartuko duena.

"V. KAPITULUA

Itzulketak"

Hamar._IV. tituluan VI. kapitulua sortzea.

"VI. KAPITULUA

Zergaren kudeaketa

42. artikulua.

1. Zerga kudeatu, ikuskatu, likidatu eta dirua biltzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren gain geldituko da.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, zergaren kudeaketarako, gizarte lankidetzako hitzarmenak formalizatzen ahalko ditu gizarte, lan, enpresa edo lanbide interesen edo sektoreen ordezkari diren entitate, instituzio eta erakundeekin.

43. artikulua.

Foru lege honetan araututako zergaren ordainketa Nafarroako Foru Komunitateko Zerga-bilketari buruzko Erregelamenduan finkatutako epeetan egin beharko da.

44. artikulua.

Aplikagarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Zerga-bilketari buruzko Erregelamenduan ordainketa geroratu eta zatikatzeari buruz ezarritako arauak."

Hamaika._IV. tituluan VII. kapitulua sortzea.

"VII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

45. artikulua.

Foru lege honetan erregulatutako zergaren arau-hausteak kalifikatu eta zehatuko dira Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ariora."

5. artikulua. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga.

2003ko urtarrilaren 1etik aitzina, abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren testu bateginaren 11. artikuluari c) letra gehitzea, zeinak testu hau izanen baitu:

"c) Hildako pertsonaren ezkontideak, bikote egonkorreko kideak, odolkidetasunaren lerro zuzeneko edozein gradutako aurrekoek edo ondorengoek, edo adoptatzaileek, adoptatuek edo alboko ahaideek (hirugarren gradukoak barne) enpresa indibidual, lanbide negozio edo erakundeetako partaidetzak "mortis causa" eskuratzea, baldin eta, partaidetza horiei dagokienez, ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33. artikuluko 1. zenbakiaren b) letrako baldintzak betetzen badira. Halaber, salbuetsita egonen da haien gaineko gozamen-eskubideak oinordetza bidez eskuratzea.

Salbuespen hori lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a') Kausatzaileak berak zuzenean jarduera modu iraunkorrean egitea, zerga sortu aurreko bost urteetan, edo, letra honetan aipatutako erakundeetako partaidetzen kasuan, hil baino bost urte lehenago, kausatzaileak horiek erosi eta erakundeak denbora horretan jarduera egin izana, edo bestela, epe hori osatzen bada hildakoaren jarduera aldia eta hil ondoren negozioa hartu duen erakundearen jarduera aldia batuz gero.

b') Eskurapenari eustea kausatzailea hil ondoko hurrengo bost urteetan, salbu eta eskuratzailea ere epe horren barrenean hiltzen bada.

c') Eskuratzaileak xedapen-egintzarik edo sozietate-eragiketarik ez egitea, zuzenean nahiz zeharka, eskurapen balioaren murriztapen nabarmena sor badezakete. Dena den, modu fede-emailean egiaztatzen den kasuetan, eta aipatu murrizketarik gertatzen ez bada, subrogazio erreala onetsiko da.

Aurreko baldintzetakoren bat betetzen ez bada, salbuestearen ondorioz sartu ez zen zerga-zatia pagatu beharko da, berandutza korrituekin batera.

Horretarako, enpresa indibidual edo lanbide negoziotzat hartuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 33. artikuluak aipatutako enpresa- edo lanbide-jarduerei loturiko ondare elementuen multzoa."

6. artikulua. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren aldaketa.

2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege orokorraren artikulu hauek honela erredaktatuko dira:

Bat._27. artikulua. 3. idatz-zati berri bat erantsi da, eta orain arteko 3.a 4.a izanen da. Hona hemen:

"3. Aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo informazio aitorpenak euskarri telematikoan aurkeztera behartuta dauden subjektu pasiboek kontabilitateko egoera-orrien iturburu diren datuak gordetzen dituzten programen eta fitxategien kopia gorde beharko dute, tributu bakoitzari buruzko araudiak ezarritakoa ezertan galarazi gabe.

4. Aurreko 2. eta 3. idatz-zatiek aipatu dituzten betebeharrak, osagarri diren neurrian, ezin eskatuko dira behin obligazio nagusia betetzeko administrazio akzioaren preskripzioa gauzatu ondoren."

Bi._70.2. artikuluari beste lerrokada bat gehitzea.

"Zerga egoera egiaztatu eta ikertzeko prozeduren ondorioz ireki beharreko zehapen prozedurak ezin izanen dira hasi, dagokien likidazioa jakinarazi edo jakinarazitzat hartu behar denetik hiru hilabete igaro badira."

Hiru._132.1. artikulua.

"1. Tributudunaren liburuak eta dokumentazioa, zergagaiarekin zerikusia duten programa informatikoak eta euskarri magnetikoko artxiboak barne, Tributu ikuskatzaileek aztertuko dituzte haren helbidean, lokalean, despatxuan edo bulegoan, hura edo hark izendatzen duen pertsona bertan dela.

Dena den, interesatuak edo haren ordezkariak adostasuna agertu ondoren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko bulegoetan aztertzen ahalko dira. Kasu guztietan Tributu ikuskatzaileek aipatutako liburu eta agirien kopiak beren bulegoetan aztertzen ahalko dituzte."

7. artikulua. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta instrukzioa.

1. 2003ko urtarrilaren 1etik aitzina jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak aldatuko dira. Tarifa horiek jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta instrukzioa onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskinak biltzen ditu. Hona hemen aldaketak:

1._Lehen ataleko 069 multzoa aldatuko da.

"069 multzoa. Abeltzaintzako beste ustiategi batzuk.

66,95 euroko kuota.

Oharra: multzo horretan sartu dira dibisio honetan zehaztu gabeko abeltzaintzako ustiategiak, hala nola, serikulturakoak, larrugintzarako animalien hazkuntzarakoak, ihiziak gatibualdian haztekoak, laborategiko animaliak haztekoak, marraskiloak, e.a."

2._Lehen ataleko 761. multzoa aldatuko da.

"761 multzoa. Zerbitzu telefonikoak.

761.1 epigrafea. Telefonia finkoko zerbitzua.

Kuota:

Udalaren gutxieneko kuota:

_1.000 abonodun edo zatikiko: 62,20 euro.

Lurralde kuota:

_1.000 abonodun edo zatikiko: 137,48 euro.

Kuota nazionala:

_1.000 abonodun edo zatikiko: 137,48 euro.

761.2 epigrafea. Telefonia mugikorreko zerbitzua.

Kuota nazionala:

_1.000 abonodun edo zatikiko: 632,11 euro.

_Antena bakoitzeko: 649,16 euro.

Oharrak: 1._Abonodunen kopurua kalkulatzeko, telefonia mugikorreko operadore bakoitzaren bezero guztiak kontuan hartuko dira.

2._Telefonia mugikorreko antenatzat hartuko da irrati sistema eta ekipoen multzoa (haiek eutsi eta gordetzeko beharrezkoak diren azpiegitura-elementuak barne), telefonia mugikorreko sistema bat osatzen duena, modalitate bakoitzean, eta zerbitzu horretako abonodunei ahalbidetzen diena operadorearen sarean sartu eta hark ematen dituen zerbitzuak eskuratzea. Xede horretarako, aintzat hartuko dira soilik 10 watt baino gehiagoko potentzia erradiatu itxurazkoa duten telefonia mugikorreko antenak."

2. Subjektu pasiboek, aurreko idatz-zatiko 2. zenbakian ezarritako aldaketen ondorioz jarduera ekonomikoen gaineko zergari buruz duten egoera aldatzen baldin bazaie, dagokien aitorpena aurkeztuko dute jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo Lizentzia Fiskala kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 5, 6 edo 7. artikuluei jarraikiz.

3. "Lokalen azalera" tributu elementua.

"Lokalen azalera" tributu elementua kalkulatzeko, ez konputatzeaz gain, zergapetutako jarduerari zuzenean loturiko elementuei dagokien azaleratik berariaz kenduko da:

_Subjektu pasiboaren langileen edo bezeroen seme-alabendako haurtzaindegietarako edo haien zainketarako lekuen azalera.

_Subjektu pasiboaren langileen jarduera soziokulturaletarako lokalen azalera.

Arestian xedatutakoa aplikatuko da ere kuotak zehazteko, baldin eta kuota horiek kalkulatzeko, zergaren tarifek berariaz kontuan hartu badute tributu elementu gisa jarduerak egiten diren lokalen azalera, metro koadrotan adierazia.

Xedatutakoaren arabera kengarritzat har daitekeen azalera ez da zergapetutako jarduerari zuzenean loturiko elementuei dagokien azalera zenbagarriaren % 10 baino gehiagokoa izanen.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen aldaketa.

2003ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko artikuluek honako testu hau izanen dute:

Bat._31.b) artikulua.

"b) Hautapen proben deialdiaren egunaren aurretik hilabetez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hau izateko baldintza izanen da kasuko epean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoia izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko lansaritik goragoko errentarik ez izatea."

Bi._87. artikuluko 1. tarifa.

"1. Tarifa._ Ehizerako lizentzia: 66,65 euro bost urteko iraunaldirako, edo 13,33 euro urteko."

Hiru._103.2 artikuluko G) letra.

G)

Osasun produktuak:

Optikak eta Botiketako optika atalak jartzeko baimena:

Audioprotesien zentroak ezartzeko baimena:

Ortopediak jartzeko baimena:

Osasun produktuen banatzaileentzako baimena:

Osasun produktuen publizitaterako baimena:

Neurrirako osasun produktuen fabrikaziorako funtzionamendu baimena:

_Ematea:

_Baliozkotzea:

_Aldatzea:

Ikuskapen arautua edo norbaitek eskatutakoa:#60

180

180

180

180

90

550

400

200

60

Lau._119. artikuluari 5.5.3 tarifa berria gehitzea.

5.5.3.

Gidari ziurtagiria emateagatik:

18

Bost._133 bis. artikuluko 4 eta 5. idatz-zatiak.

"4. Tarifa.

Exijituko den tasa tarifa hauen araberakoa izanen da:

1) INPRIMATEGIAN EGINDAKO KARTOGRAFIA:

Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

3,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 eskalan, orriko (hormarakoa/tolestua)

3,60

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 eskalan (hormarakoa, inprentakoa)

30,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 eskalan (hormarakoa, argazkia)

150,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

3,60

Nafarroako mapa hipsometrikoa 1:200.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

3,60

Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 eskalan (erliebean)

30,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

2,40

Nafarroako mapa hipsometrikoa 1:400.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

2,40

Nafarroako mapa topografikoa 1:850.000 eskalan

1,20

Labore eta aprobetxamenduen mapa 1:25.000 eskalan

6,00

Nafarroako mapa geologikoa 1:200.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

10,00

Nafarroako mapa geologikoa 1:200.000 eskalan eta oroit-idazkia

15,00

Iruñeko mapa geoteknikoa 1:25.000 eskalan eta oroit-idazkia

15,00

Nafarroako ortofotomapa 1:25.000 eskalan (hormarakoa/tolestua)

2,40

Iruñerriko ortofotomapa 1:12.500 eskalan (hormarakoa)

18,00

2) KARTOGRAFIA PLOTEATUA:

Kartografia topografikoa 1:500 eskalan (100 herri, 1978koa) (papera/zuri eta beltzean)

9,00

Kartografia topografikoa 1:500 eskalan (100 herri, 1978koa) (poliesterra/zuri eta beltzean)

18,00

Kartografia topografikoa 1:500 eskalan , ondoko lekuetakoa: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza,

San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (papera/zuri eta beltzean)

6,00

Kartografia topografikoa 1:500, ondoko lekuetakoa: Altsasu, Corella, Lizarra, Azkoien, Zangoza,

San Martin Unx, Uxue, Tutera, Iruñerria (poliesterra/zuri eta beltzean)

12,00

Iruñerriko kartografia topografikoa 1:500 eskalan (papera/koloretan)

12,00

Tuterako kartografia topografikoa 1:1.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean)

7,20

Tuterako kartografia topografikoa 1:1.000 eskalan (poliesterra/zuri eta beltzean)

18,00

Kartografia topografikoa 1:2.000 eskalan, ondoko lekuetakoa: Iruñerria, Belagua,

Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (papera/zuri eta beltzean)

7,20

Kartografia topografikoa 1:2.000 eskalan, ondoko lekuetakoa: Iruñerria, Belagua,

Eugi, Altsasu, Olazti, Tafalla, Erriberri (poliesterra/zuri eta beltzean)

18,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean)

6,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (poliesterra/zuri eta beltzean)

30,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (papera/koloretan)

12,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean)

6,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:10:000 eskalan (poliesterra/zuri eta beltzean)

30,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:10:000 eskalan (papera/koloretan)

12,00

Ortoargazkia 1:2.000 eskalan (papera/zuri eta beltzean)

7,20

Ortoargazkia 1:2.000 eskalan (poliesterra/zuri eta beltzean)

6,00

Nafarroako ortofotomapa 1:5.000 eskalan (argazki papera)

12,00

Nafarroako ortofotomapa 1:5.000 eskalan (paper arrunta)

9,00

Nafarroako ortofotomapa 1:10.000 eskalan (argazki papera)

12,00

Nafarroako ortofotomapa 1:10.000 eskalan (paper arrunta)

9,00

Litobalak, eskala ertainekoak, 1:5.000 eskalan

3,00

Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 eskalan

20,00

Nafarroako mapa geomorfologikoa 1:25.000 eskalan

20,00

3) KARTOGRAFIA DIGITALA:

Cartografía Topográfica 1:500 (dgn, dwg, dxf)

18,00

Kartografia topografikoa 1:500 eskalan (dgn, dwg, dxf)

18,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:5.000 eskalan (dgn, dwg, dxf)

18,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:10.000 eskalan (dgn, dwg, dxf)

18,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 eskalan, orriko (dgn, dwg, dxf)

150,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:100.000 eskalan, osoa (dgn)

250,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:200.000 eskalan (dgn, dwg, dxf)

150,00

Nafarroako mapa topografikoa 1:400.000 eskalan (dgn, dwg, dxf)

90,00

Ortoargazkia 1:2.000 eskalan (tiff, jpeg)

30,00

Ortoargazkia 1:5.000 eskalan (tiff, jpeg)

30,00

Ortoargazkia 1:10.000 eskalan (tiff, jpeg)

30,00

Ortoargazkia 1:25.000 eskalan (tiff, jpeg)

30,00

Lurraldearen eredu digitala, sare-tankerakoa, 40 edo 200 m (1:5.000 eskalan orriko)

30,00

Nafarroako mapa geologikoaren orri baten oroit idazkia, 1:25.000 eskala (Word)

10,00

Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta oroit-idazkia (PDF)

10,00

4) ZURI ETA BELTZEKO ARGAZKIAK:

Fotograma (24x24) 2,40

Diapositiba (24x24) 9,00

Handitzea (50x50) 18,00 30,00

Handitzea (50x60) 21,00 33,00

Handitzea (70x70) 27,00 51,00

Handitzea (70x80) 33,00 54,00

Handitzea (80x90) 45,00 75,00

Handitzea (100x100) 51,00 81,00

5) ARGAZKIAK KOLORETAN:

Fotograma (24x24) 7,40

Diapositiba (24x24) 13,90

Handitzea (50x50) 33,00 55,80

Handitzea (50x60) 33,00 55,80

Handitzea (70x70) 55,70 80,20

Handitzea (70x80) 55,70 80,20

Handitzea (80x90) 68,30 101,00

Handitzea (100x100) 78,00 118,50

6) BESTE PRODUKTU BATZUK:

Kartografiako katalogoa: 9,00.

5. Tarifa murrizketak.

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta toki entitateetako administrazio publikoen menpeko sozietate publikoei eta organismoei, unibertsitateei eta ikastetxeei 100eko 25 murriztuko zaizkie aurreko idatz-zatiko tarifak.

b) Aurreko idatz-zatiko 4) eta 5) tarifei dagokienez, 10 ale baino gehiagoko eskabideetarako, koloretan zein zuri-beltzean, oro har, honako murrizketa hauek izanen dira:

K O N T Z E P T U A MURRIZKETA

Kontaktu eta diapositibetan: 10 unitatetik aurrera: % 5

20 unitatetik aurrera: % 10

50 unitatetik aurrera: % 15

100 unitatetik aurrera: % 20

Handitzeetan: 10 unitatetik aurrera: % 5

20 unitatetik aurrera: % 10

50 unitatetik aurrera: % 15

100 unitatetik aurrera: % 20"

9. artikulua. Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistro fiskalari buruzko martxoaren 10eko 3/1995 Foru Legearen aldaketa.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik ondorioak izanen dituztela, Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistro fiskalari buruzko martxoaren 10eko 3/1995 Foru Legearen ondoko manuak honela erredaktatuko dira:

Bat._7. artikulua.

"7. artikulua. Unitate higiezinen balioa.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko ondasun higiezinen balioa finkatuko da haien merkatuko balioa erreferentziatzat hartuta, eta ezin izanen da inolaz ere hura baino altuagoa izan.

Aurreko lerrokadan hori xedatu arren, babes ofizialeko etxebizitzen balioa, borondatez deskalifikatu ezin diren epean, eta epe horretan zehar babeseko araubidepean mantentzen badira, ez da izanen araubide hori erregulatzen duen araudiak zehaztutako gehieneko prezioa baino altuagoa."

Bi._III. kapitulua.

"III. KAPITULUA

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren Publikotasuna

18. artikulua. Erregistroaren publikotasuna eta babestutako datuak.

1. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskala publikoa da bertan inbentariatutako ondasun higiezinen gaineko datuak ezagutzeko, foru lege honetan agindu bezala, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko manuei jarraikiz.

2. Datu babestutzat hartuko dira zerga titulartasuna eta hari lotutako beste edozein datu, bai eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean inbentariatutako ondasun higiezinen balioa ere.

3. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren eta Udaletako katastroen artean egun dagoen koordinazio printzipioaren arabera, katastroetako datu babestutzat hartuko dira Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko datu babestuen homologoak.

19. artikulua. Erregistroko datuak eskuratzea.

1. Eskuratze orokorra.

a) Edonork eskuratzen ahalko ditu erregistroko datuak, baldin eta bertan babestuta ez badaude.

b) Zerga titularrek beren titulartasuneko unitate higiezinen gaineko informazio guztia eskuratzen ahalko dute.

2. Datuak eskuratzea, zerga titularraren baimenaz.

a) Artikulu honen 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoa deusetan galarazi gabe, datu babestuak eskuratuko dira soilik zerga titularraren baimen espresua, berariazkoa eta idatzia baldin badago.

b) Unitate higiezinek bi titular edo gehiago badituzte, nahikoa izanen da zerga titularretako bakar baten baimen espresua, berariazkoa eta idatzia.

3. Datuak eskuratzea, zerga titularraren baimenik gabe.

Erregistroko datuak zerga titularraren baimenik gabe eskuratzen ahalko dira, lege batek espresuki baztertzen badu baimen behar hori edo honakoek informazioa eskatzen badute, zuzeneko interes zilegia dagoen kasu hauetakoren batean:

a) Jaraunsleek eta oinordekoek, erregistroan bildutako kausatzailearen unitate higiezinei buruz.

b) Arlo errealean eragina duten eskubideen titularrek, edo errentamenduko edo lur banaketako eskubideen titularrek, eskubide horiei dagozkien unitate higiezinei buruz.

c) Zerga titularrek, unitate higiezin mugakideak identifikatzeko. Dena den, haien balioa ezin izanen dute jakin.

d) Notarioek eta jabetzaren erregistratzaileek, foru lege honetan ezarritakoa bete eta betearazteko eta, oro har, finkak identifikatzeko.

e) Historia, zientzia edo kulturaren arloko ikerketa proiektuetako parte hartzaileek, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren. Proiektuek behar dute unibertsitate edo ikerketa zentro batek sustatuak izan.

4. Administrazio Publikoek eta bestelako entitateek eskuratzea.

Ondokoek erregistroko informazio babestua eskuratzen ahalko dute ukituaren baimenik izan gabe:

a) Ekonomia eta Ogasun Departamentuko organoek, Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetakoek, beste Administrazio Publikoetakoek eta Gizarte Segurantzako Entitate Kudeatzaileek eta Zerbitzu Komunetakoek, bai eta haien eginkizun publikoak betetzeko behar duten gainerako erakunde, udalbatza eta entitate publikoek ere, baina betiere, eskumen, egokitasun eta proportzionaltasun printzipioak kontuan harturik.

b) Parlamentuko ikerketa batzordeek, Arartekoak eta Comptos Ganberak.

c) Epaileek, auzitegiek eta ministerio fiskalak.

5. Datuak eskuratzea interneten bidez.

Datuak interneten bidez lortzen badira, artikulu honetako aurreko idatz-zatietan aipatutako baldintzetan, erabiltzaileak aldez aurretik bere buruaren identifikazioa egin beharko du, eta ezinbestekoa izanen da Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren baimena.

Horretarako, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak pasahitz pertsonalizatu bat emanen die, sarean sar daitezen, eskatzen dutenei.

20. artikulua. Herritarrek erregistrotik jasotako informazioaren edukia. Egiaztagiriak. Agiri normalizatuak.

1. Kapitulu honetako aurreko artikuluetan aipatutako mugak kontuan harturik, herritarrek honako informazio hau eskuratzen ahalko dute:

a) Herritarrek, behar den heinean eta beren izena eman gabe, ondokoa kontsultatzen ahalko dute: unitate eta alor higiezinen irudikapen grafikoa eta identifikazio eta deskripzio datuak, eta berariazko prestakuntzarik gabe eskuragarri diren haien laburpen estatistikoak.

b) Eraikinen planoak, krokisak eta berariazko prestakuntza behar duten horien gaineko datuak eta laburpen estatistikoak. Horretarako, eskatzaileak bere burua identifikatu beharko du eta dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.

c) Lurzati-zedula ere eskuratzen ahalko dute, beren burua identifikatu eta tasa ordaindu ondoren.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak erregistroko datuei buruzko egiaztagiriak emanen ditu, Jabetza erregistroari dagozkion ondorioak deusetan galarazi gabe.

3. Foru Agindu baten bidez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak onetsiko ditu kapitulu honetako manuak betearazteko beharrezkoak diren agiri normalizatuen edukia, formatua eta eskuragarritasuna.

21. artikulua. Lurzati-zedula.

1. Lurzati-zedula Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalak luzatzen duen agiria da, unitate higiezinak agertzen dituena, haien ezaugarriak eta horiek biltzen dituzten lurzatiaren adierazpen grafikoa emanez.

Lurzati-zedulan agertzen ahalko dira ere unitate higiezinen zerga titulartasunaren eta katastroko balioaren gaineko datuak, foru lege honen aurreko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

2. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren eta Jabetza erregistroaren arteko koordinazioaren ondorioetarako, lurzati-zedularen indarraldia hilabete batekoa izanen da luzatzen denetik aitzina. Nolanahi ere, epe hori iragan baino lehenago ondasun horietan aldaketarik suertatzen bada eta horregatik haien datuak aldatzen baldin badira, une horretantxe iraungiko da.

Epe hori iraganik, lurzati-zedulak informazio balioa besterik ez du izanen."

Hiru._24., 25., 26., 27., 28. eta 29. artikuluak.

"24. artikulua. Koordinaziorako baliabideak.

Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskala eta Jabetza Erregistroa koordinatzeko baliabideak ondoko hauek dira:

a) Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko lurzati-planoak eta dokumentazio osagarria.

Horretarako, Jabetza Erregistroek beregana dezakete aipatu informazioa, haien eskumenen esparruaren barrenean, eta informazio hori Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalak igorriko die behar diren formato eta euskarri egokietan, haiek erraz erabili, artxibatu eta kontserbatzeko.

b) Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalak, bidea edozein dela, ematen dituen lurzati-zedulak.

c) Agiri publikoak, notarialak, judizialak edo administratiboak, eta, oro har, jabetza erregistroan inskriba daitezkeen dokumentu guztiak, hipoteka-legerian xedatutakoaren arabera.

25. artikulua. Koordinatzeko modua.

1. Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalaren eta Jabetza Erregistroaren arteko koordinazioa erabatekoa izanen da, sortu behar diren ondorioetarako. Horretarako, zehaztu beharko da identifikazioa bat datorrela, kasuen arabera, honela:

a) Idazpenaren xede den erregistro finka Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean duen idazpenean, unitate higiezin bat edo gehiago gisa deskribaturik badago, idazpenaren erregistroko erreferentziaren eta unitate higiezinen identifikazio-erreferentzienen arteko korrespondentzia ezarriko da.

b) Erregistroko idazpenaren xede den finka unitate higiezin baten zati bada, erregistroko finka hori Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko kokapen geografikoaren sisteman kokatuko da, baina ez da zehaztuko bere identifikazio zehatzik edo ezaugarririk ere.

2. Identifikazio zuzena baliabide hauen bidez eginen da:

a) Harekin muga egiten dutenak.

b) Deskribapena:

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskaleko ondasunen deskribapena foru lege honen 3. artikuluan adierazitako datuen arabera egiten da.

Jabetza erregistroko ondasunen deskribapena izanen da inskribatutako tituluetan ageri dena. Foru lege honen 27. artikuluari jarraikiz, notarioaren interpretazioa erregistratzaileak berretsi edo berraztertuko du gero.

c) Azalerak: azalera aldetik diferentziarik ez egotea, edo, baldin badaude, legeak ezarritako mugetatik kanpo ez egotea.

d) Titulartasuna.

26. artikulua. Koordinazioaren irismena.

Nafarroako Foru Komunitateko ondasun higiezinei buruz inskribatzen ahal diren agiri guztiak dira koordinazioaren helburu, eta haietan erantsi beharko dira dagozkien lurzati-zedulak.

Halaber, koordinazioa eragiketa espezifiko gisa egin daiteke, eta horretarako interesatuak lurzati-zedulak aurkeztuko ditu eta inskribatu nahi den dokumentuan sartzeko eskatuko du, ondoko artikuluen arabera.

27. artikulua. Lurzati-zedulen aurkezpena.

1. Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko ondasun higiezinei buruzko agiri notarialak formalizatzeko, egileek egintzaren edo negozioaren xede diren ondasun higiezinei dagozkien lurzati-zedula gaurkotuak aurkeztu beharko dituzte. Kasu guztietan, egileek notarioari jakinarazi beharko diote zedula horiek eta ondasun zehatzak bat datozela.

2. Lurzati-zedula aurkezteko beharra ez betetzea tributu arloko arau-hauste sinpletzat hartuko da eta 6 eta 900 euro bitarteko isuna egokituko zaio.

3. Interesatuak beharkizun hori betetzen badu, ez du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 145. artikuluan agindutako aitorpena aurkeztu beharko, betiere, egintza edo negozioa baldin bada ondasun higiezinen jabariaren eskualdaketa eta ez besterik, eta eskritura publikoan formalizatzen bada edo Jabetza Erregistroan inskripzioa egiteko eskaera egiten bada delako egintza edo negozioa egin eta bi hilabeteko epean.

Betebehar hori bete ezean, edo inguruabar horiek gertatzen ez direnean, notarioek eta jabetzaren erregistratzaileek berariaz ohartaraziko diete interesatuei dagokien jabariaren eskualdaketa deklaratu beharrak bere horretan irauten duela.

4. Ondasun higiezinen gaineko eskubide errealen edo arlo errealean eragina duten eskubideen titularrek aurkeztu beharko dituzte administrazio agintari eskudunen aurrean dagozkien lurzati-zedulak, prozedura bat instruitu edo ebazteko, baldin eta Nafarroako Foru Komunitatean dauden ondasun higiezinei eragiten badie.

Ondasun higiezinen katastroko erreferentzia espedienteetan eta administrazio ebazpenetan agertuko da, zergadunak erakutsi edo aurkezten dituen lurzati-zeduletatik ondorioztatuaren arabera.

28. artikulua. Lurzati-zedula eranstea.

1. Arlo errealean eragina duten egintza edo negozioak, jabetzari eta ondasun higiezinen gaineko beste eskubide errealei buruzkoak, adierazten dituzten jatorrizko agiriei notarioak erantsiko dizkie ondasun higiezin guztien lurzati-zedulak; beste edozein aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridiko agertzen duten agiriei ere bai. Halaber, azalpen-atal bakoitzean espresuki aipatuko ditu ondasunak Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistroan dituen identifikazio erreferentziak. Bestetik, egileei entzun ondoren, kasuko lurzati-zedulak tituluko deskribapenarekin bat ote datozen adieraziko du.

Modu horretan emandako agirien lehenbiziko kopiek eta kopia soilek erantsirik izan beharko dute, halaber, euren jatorrizko agiriari erantsitako lurzati-zedulen kopia.

2. Foru lege honen 24.c) artikuluan aipatzen diren gainerako agiriek erantsita izan beharko dituzte aipatzen dituzten ondasun higiezinen lurzati-zedula indardunak.

29. artikulua. Notario bidez jaso beharrekoa. Ohartarazpen legalak.

Agiri publiko guztietan espresuki adieraziko da, kasuan kasu, ondokoa:

1. Deskribapenari dagokionez:

a) Finkaren deskribapena lurzati-zedularen datuekin bat datorrela.

b) Ondasun beraren deskribapenak bat ez badatoz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistroan eta Jabetza erregistroan, honela jokatuko da:

Bat._Deskribapenak bat ez badatoz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistrokoa oker dagoelako, errealitatea islatzen ez baitu, orduan, notarioak egileei ohartaraziko die foru lege honen 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz jokatu behar dutela. Baina, hori egiterik ez bada, edo arrazoi teknikoak direla-eta, eskatutako zuzenketa atzeratu egiten bada, notarioak zilegi izanen du titulua formalizatzea, bertan egoera hori eta antzemandako akatsak adieraziz.

Bi._Egileek Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistroko deskribapena errealitatearen araberakoa dela esanez gero, eta horko datuen eta titulukoen arteko berdintasunik egon ezean, azken horretako deskribapena akasduna izateagatik, notarioak, adierazitakoa egiaztatu ondoren, finkaren deskribapena lurzati-zedularen datuetara egokituko du.

Hiru._Finkak eta bukatutako obra berriak zatitu, batu, banandu edo eransten diren kasuetan, aurreko "Bat" puntuan adierazitakoa aplikatuko da, eta tituluari eransten ahalko zaizkio jatorrizko finken lurzati-zedulak. Horren bidez eratutako titulua udalaren katastroko bulegoetan, katastroko aldaketa izapidatzeko, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren erregistroan aurkeztuko da.

2. Lurzati-zedulak aurkezteari dagokionez:

Egileek lurzati-zedularik aurkezten ez badute, ohartaraziko zaie beharrezkoa dela eta foru lege honen 27. artikularen arabera arau-haustea egin dutela.

3. Lurzati-zedulak eransteari dagokionez:

Foru lege honen 28. artikuluan agindutakoaren arabera lurzati-zedulak tituluari eransten ez bazaizkio, notarioak adieraziko ditu zedulak ez eranstearen arrazoiak."

Lau._32. artikulua.

"32. artikulua. Jabetzaren erregistratzaileek egiten duten koordinazioa.

Tituluko datuak eta aurreko artikuluetan aurreikusi bezala hari erantsitako lurzati-zeduletan sartutako datuak bat datozenean, Hipotekei buruzko Legeari jarraikiz, inskripzioaren gorputzean adieraziko da finka hori Nafarroako Lurraldeko Aberastasunaren Zerga Erregistroarekin koordinatuta dagoela, eta agertuko dira ere ondasuna osatzen duten unitate higiezinen identifikazio aipamenak.

Aipatu datuak bat ez datozenean edo, salbuespen gisa, indarrean dagoen lurzati-zedula erantsi ez bada, Hipotekei buruzko Legearekin bat erregistratzaileak horixe idatzi beharko du inskripzioan eta koordinazioa eten."

Bost._36. artikulua.

"36. artikulua. Koordinazioaren ondorioak.

1. Finka bat koordinatzeak berekin ekarriko du administrazioaren adostasuna erregistroko datu deskribatzaileekiko. Finka koordinatuei buruzko administrazio espedienteetan, koordinazioaren ondoriozko datuak izanen dira kasuko jarduketaren oinarria.

2. Arestiko idatz-zatian xedatutakoa ezertan ukatu gabe, Jurisdikzio arrunteko Auzitegiak izanen dira finken identitate eta inguruabar fisikoen gorabeherak aztertu eta haien gainean erabakitzeko ahalmena duten bakarrak."

10. artikulua. "2004, Done Jakueren urte saindua"-ri aplika dakizkiokeen onura fiskalak.

1. 2003ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin, Estatuko araudian jasotako "2004, Done Jakueren urte saindua"-ren inguruko onura fiskalak Foru Komunitatean ere aplikatuko dira, modu eta baldintza berberetan. Aipatu araudiak honako zerga hauetan eragiten du: sozietateen gaineko zerga, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga, jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta ekitaldi horrekin zerikusirik izan dezaketen toki esparruko gainerako zergak eta tasak.

2. Ondorio horietarako, onura fiskal horiek aplikatu aurretik, Tributu administrazioak haien bidezkotasuna aztertu beharko du, horrek galarazi gabe administrazioaren ahalmena ondoren ere egiaztapenak egiteko.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Laguntzak amatasunarengatik

1. Familiari laguntza emateko planaren barnean honako laguntza hauek emanen dira:

a) Hiru urtetik beheitiko seme-alabak dituzten emakumeei, lana euren kontura egin zein besterenera, Gizarte Segurantzako edo Mutualitateko araubidean alta emanda badaude, 1.200 euro urtean emanen zaizkie ume bakoitzeko. Laguntza hori Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuak kudeatuko du eta langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko eta jaiotza-tasa sustatzeko ezarritakoei jarraikiz egituratuko da.

Laguntza 3 urtetan zehar emanen da, haurraren jaiotza egunetik edo adopzioaren ebazpen judizial edo administratiboaren egunetik kontatzen hasita.

b) Lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiei, haien errentak erregelamenduz ezarritako muga gainditzen ez badu, urtean 360 euro emanen zaizkie 18 urte baino gutxiagoko haur bakoitzeko, betiere laugarren seme-alabatik aurrera (laugarrena ere barne).

2. Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuari eskatzen ahalko zaio laguntza horiek denbora baino lehen pagatzeko.

Laguntza horiek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsirik egonen dira.

Laguntza horiek emateko prozedura erregelamendu bidez arautuko da, bai eta behar baino lehenago ordaintzea eskatzeko eta lortzekoa ere.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Alargun pentsioengatiko kenkaria, 2004.etik aurrera

2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, alargun pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek _pentsio horien zenbatekoa erregelamenduz ezarriko da_ kenkari bat aplikatu ahal izanen dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota diferentzialean, hain zuzen ere urteko 900 eurorainoko kenkaria, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 67.bis artikuluan ezarritako termino eta baldintza beretan.

Erregelamendu bidez kenkariaren zenbatekoa zehazteko irizpideak eta hura praktikatzeko prozedura arautuko dira, bai eta haiek aurretik eskatu eta ordaintzeko ere.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atxikipenen edo konturako sarreren portzentajeen zehaztapena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan

1. Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipen edo konturako sarreren portzentajea % 15 izanen da.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo errenboltsoetatik heldutako ondare gehikuntzak direnean, konturako ordainketen portzentajea % 15 izanen da. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen 52.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ondare gehikuntzaren zenbaketa egitea bidezko ez den kasuetan, ez da atxikipenik aplikatuko.

3. Ondotik ageri direnen gaineko atxikipenaren edo konturako sarreren portzentajea % 15 izanen da: joku, lehiaketa, zozketa edo zorizko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz lortutako sariak, loturik egon ala ez zenbait ondasun, produktu edo zerbitzu jakin eskaini, bultzatu edo saltzearekin.

4. Ondotik ageri direnen gaineko atxikipenaren edo konturako sarreren portzentajea % 15 izanen da: jabetza intelektual eta industrialetik eta laguntza teknikoa ematetik heldu diren etekinak, zein ondasun higigarri, negozio edo meategien alokairutik, aurreko ondasunen berralokairutik, haien kalifikazioa edozein dela, lortutakoak.

5. Portzentaje horiek aldatzen ahalko dira erregelamenduz.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Atxikipenen edo konturako sarreren portzentaje berriak sozietateen gaineko zergan

Atxikipenen edo konturako sarreren portzentajeak hauexek izanen dira:

1. Oro har, 100eko 15.

2. Irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutako errenten kasuan, atxikipenen edo konturako sarreren portzentajea 100eko 20 izanen da.

3. Portzentaje horiek aldatzen ahalko dira erregelamendu bidez.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako moneta-zuzenketaren koefizienteak

2003. urtean zehar hasten diren zerga-aldietarako, honako hauek izanen dira sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako moneta-zuzenketaren koefizienteak:

1983 eta aurrekoak 2,233

1984 2,032

1985 1,906

1986 1,821

1987 1,771

1988 1,705

1989 1,630

1990 1,570

1991 1,520

1992 1,474

1993 1,419

1994 1,369

1995 1,308

1996 1,253

1997 1,228

1998 1,215

1999 1,208

2000 1,203

2001 1,182

2002 1,170

2003 1,000

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Kirol klub profesionalak

Izaera profesionaleko txapelketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klubek, baldin eta sozietateen gaineko zergako subjektu pasibo badira eta, Estatuarekin sinaturiko Hitzarmen Ekonomiko indarduneko 16. artikuluan xedatuaren arabera, Nafarroako foru araudia aplikatzekoa baldin bazaie, eskatu ahalko dute, nahi badute, haiei Balioak eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legean arauturiko balio-eguneratzea aplika dakiela.

Eguneratze-eragiketen emaitza adierazi beharko da 2003ko uztailaren 1a baino lehenago itxitako balantzean.

Eguneratzea egiten duten subjektu pasiboek 100eko 0,5eko karga-tasa bakarra ordaindu beharko dute, birbalorazio-kontuaren eguneratzearen saldo hartzekodunaren gainekoa, zeinak tributu-zor izaera izanen baitu.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Arauen aipamenak

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege orokorrean eta hura garatzeko araudian zerga gardentasuneko araubideko entitateei buruz egindako aipamenak hauen gainekoak direla ulertuko da: Espainiako eta Europako interes ekonomikoko elkarteak eta enpresen aldi baterako batasunak.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Berandutza korritua

2003ko urtarrilaren 1etik aitzina, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluan aipatutako berandutza korrituaren tasa 100eko 5,50ekoa izanen da urtean.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Jarduera ekonomikoen gaineko zergarengatik ordainduriko udal kuoten ondoriozko kenkaria

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik, sozietateen gaineko zergatik edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergatik kendu ahalko dira jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tributu-kuotak, honako hauek ordainduak:

a) Pertsona fisikoek.

b) Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek, tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege orokorreko 25. artikuluko entitateek eta sozietate zibilek, eta Nafarroan establezimendu iraunkor baten bidez diharduten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, betiere euren negozioaren zenbateko garbia 1.000.000 euro baino txikiagoa baldin bada.

Kenkari honen gehieneko zenbatekoa izanen da jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuota.

Kenkari hau aplikatzea bateraezina izanen da aipaturiko zergetan gastu kengarritzat kontuan hartzearekin.

Kenkari honen zenbatekoa konturako ordainketa gisa aintzat hartuko da, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 91.1 eta 2 artikuluan eta sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 86.1 eta 2 artikuluan xedatuaren ondorioetarako.

Negozio-zifraren zenbateko garbia eta kenkari hori aplikatzeko baldintza eta betekizunak erregelamendu bidez finkatuko dira.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Nekazaritzako kooperatibak

Eguraldiaren inguruabarrak direla-eta, laborantzako alor batzuek kalte garrantzitsuak jasaten dituzte. Hori horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak eskualde eta laborantzako lur eragindakoenak eta laboreak hautatzen ditu. Horregatik, 2002. urtean hasten diren zerga-aldietan, bereziki alor horietatik heldutako produktuak merkaturatzen dituzten nekazaritzako kooperatibek eskubidea izanen dute, Kooperatiben zerga araubidea erregulatzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legearen 13. artikuluko 5. zenbakian xedatutako murriztapena egin ondoren, zerga oinarria berriro ere murrizteko, lege horren 14. artikuluko 3. zenbakian aipatutako kooperatiba-emaitzen Dirulaguntzetarako Derrigorrezko Erreserba Funtserakoa den zatiaren gainontzeko % 50 hain zuzen.

HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legea aldatzea

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen ondoko artikuluen edukia hauxe izanen da aurrerantzean:

Bat._43. artikuluko c) letra.

"c) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala.

Zerga horren tributu-kuoten ehuneko 2. Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko legeek letra honetan aurreikusi ganbera-alikuota igo ahal izanen dute, dagokion oinarriaren ehuneko 9raino, gehienez ere.

Ondoko lerrokadan ezarritakoa ahaztu gabe, kuota ordaindu behar dutenek ordainarazpen horrengatik ordaindu beharreko ganbera-kuota txikiena hirurogei eurokoa izanen da nazio, lurralde edo udal esparruan jarduera ekonomikoen gaineko zergarengatik ordaindu beharreko kuota bakoitzeko. Zenbateko hori automatikoki gaurkotuko da urtero, urtarrilaren 1ean, aurreko hamabi hiletako kontsumorako prezioen indize orokorra aplikatuz.

Zergadun batek ordainarazpen horrengatik 26 kuota edo gehiago ordaindu behar dituenean, gutxieneko kuota bakoitzarengatik likidatu beharreko kopurua ondoko eskala aplikatzetik ateratzen dena izanen da _betiere, automatikoki gaurkotuko da hori ere aurreko lerrokadan aurreikusitako termino beretan_:

1etik 25era 60

26tik 100era 30

101 baino gehiago 10

Tarte bakoitzerako ezarritako kopuruak hartan sarturiko kuoten kopuruari aplikatuko zaizkio, gainerako tarteei dagozkien kuotengatik ordaindu behar direnak kontuan hartu gabe."

Bi._Artikulu berri bat gehitu da: 45 bis.

"45. bis) artikulua. Salbuesteak.

43. artikuluko c) letrak aipatzen duen jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira ondoko subjektu pasiboak: jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako, sozietateen gaineko zergako edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergako kuotetan kenkari moduan aplikatzeko eskubidea dutenak."

Hiru._48. artikuluko 4. idatz-zatia.

"4. Artikulu honetan ezarri dena aplikatuz Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari emanen zaion informazioa isilpekoa izanen da, eta informazio hori eman behar duten administrazio publikoek elkarrekin ados izendatuko dituzten langile edo agenteek baino ez dute izanen hori eskuratzeko modua. Ganberaren Osoko Bilkurak, hala ere, izango du informazio hori eskuratzeko aukera, bere Barne Erregelamenduaren arabera. Emandako datuak erabiltzeko izendatu direnek, lanbide-sekretua gorde beharko dute datuei buruz, eta Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera begiratuko dituzte datuok.

Hala eta guztiz ere, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak Ganberen Kontseilu Nagusiari komunikatu ahal izanen dizkio foru lege honetako 55. artikuluan aurreikusitakoaren arabera aplikatuz eratzen diren funtsak banatzeko behar diren datu eta informazioak. Datu horiek ezagutzen dituzten Ganbaren Kontseilu Nagusiko funtzionario, enplegatu edo langileek aurreko idatz-zatian ezarritako sekretu-betebehar bera izanen dute, eta hala jasoko da Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak sinatzen dituen hitzarmenetan."

Lau._55. artikulua.

"55. artikulua. Ganberaren baliabide iraunkorraren etekinen esleitzea.

Ganberaren baliabide iraunkorraren etekin likidoa, bilketagatiko gastuak kendu ondoren, ondoko arau hauen arabera banatuko da:

a) Arestian aipatu den etekin likido osoaren 100eko 6a Ganberen Kontseilu Nagusiari dagokio.

b) Sozietateen gaineko zergari eta pertsona fisikoen gaineko errentaren gaineko zergari dagozkien kuoten gainerako zatia ordaindu beharra duen pertsona fisikoaren edo juridikoaren establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak beren esparruan dauzkaten ganbaren artean banatuko da, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren eta Ganberen Kontseilu Nagusiak adosten dituzten edo ganbera interesdunekin adosturiko irizpideen arabera. Subjektu pasiboaren helbidea Nafarroan dagoenean, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberaren zatia ezin izanen da kuotaren ehuneko 30 baino txikiagoa izan.

c) Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak Ganberen Kontseilu Nagusiarekin hitzartu ahal izanen du jarduera ekonomikoen gaineko zergako kuoten gainean ezarritako ganberaren ordainarazpenaren produktua ganberen arteko funts batean sartzea, ganberetako bakoitzari gero dagokiona esleitzeko, merkataritza, industria edo ontzigintza jarduerak egin eta ganbera bakoitzaren lurralde-esparruetan helbide fiskala duten pertsona natural eta juridikoek jarduera horiek egiten dituzten pertsonen guztizko kopuruarekiko egiten duten ehunekoaren arabera."

HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hondakin urak saneatzeko kanonaren tarifak

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aurrera, ondokoak izanen dira saneamendu-kanonari aplikatu beharreko tarifa indardunak:

a) Etxeko isurkinak: 0,19 euro/metro kubikoko.

b) Etxekoak ez diren isurkinak: 0,24 euro/metro kubikoko. Beharrezkoa bada, karga kutsatzailearen indize zuzentzailea gehituko da. Arazketarako instalazioak elkarrekin finantzatzen direnean, Toki Administrazio Departamentuak koefiziente zuzentzaile bat jarri ahal izanen du tarifaren gain, eta kasuko hitzarmenean aplikatuko da.

Instalazio pribatuetatik datozen lohiei, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzentzaileari atxikitako hondakin-uren araztegietan, tarifa bat aplikatuko zaie tratatuak izateagatik; hain zuzen ere, 5,18 euro metro kubikoko.

Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Sozietate gardenak

1. Zerga gardentasuneko araubidepekoak izan diren zerga-aldiei dagozkien sozietate gardenetako likidazio oinarri positiboek, eta zerga-aldi horietakoak izan eta oraindik zergapetzeko dauden gainerako kontzeptuek, garai hartan indarra zuen araubideko arauei jarraikiz tributatuko dute.

2. Aurreko zerga-aldietan gardenen sailkapena zuten sozietateen kapitaleko akzioen eta partaidetzen eskualdaketan, eskuraketaren balioa denbora horretan eskuratutako sozietate mozkinen zenbatekoan gehituko da, mozkinon banaketa eraginkorrik gabe, bazkideei eskuratzetik eskualdaketarako denboraldian euren akzio edo partaidetzen errenta gisa egotzi bazaizkie.

3. Sozietate horien dibidenduek eta etekinetako partaidetzek, banatu dituen sozietatea zerga-aldi horretan zerga gardentasuneko araubidepekoa izanez gero, ez dute tributatuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arabera, ez eta sozietateen gaineko zergaren arabera ere. Dibidendu edo mozkinetako partaidetzen zenbatekoa ez da sartuko egozten zaizkien bazkideen akzio edo partaidetzen erosketa balioan. Akzioak edo partaidetzak, egozpena jasan ondoren, eskuratu dituzten bazkideen kasuan, zenbateko horretantxe gutxituko da haien erosketa balioa.

4. Aurreko 3. zenbakian aipatutako mozkinetako dibidenduei edo partaidetzei ez zaizkie atxikipenak edo konturako sarrerak aplikatuko.

5. Ondare sozietateen araubide berezian tributatzera pasatzen diren sozietate gardenen kasuan, konpentsatzeke dauden likidazio oinarri negatiboak konpentsatzen ahalko dira sozietate gardenaren epean, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan, eta ondare sozietatearen oinarri positiboaren zati orokorrarekin edo bereziarekin (sozietateak berak aukeratuta).

6. Ezarpen bikoitza saihesteko kenkariak (sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 59., 60. eta 61. artikuluetan ezarriak), kuota nahikorik ez zegoelako aplikatu ez badira, araudi horretan ezarritako epeetan egiten ahalko dira.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Sozietate gardenen desegite eta likidazioa

1. Erabakia hartzen ahalko dute haien desegite eta likidaziorako, xedapen honetan aurreikusitako zerga araubidearen bidez, honako beharkizun hauek betetzen dituzten sozietateek:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 95. artikuluaren arabera, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen amaitutako azken zerga-aldian sozietate gardentzat hartuak izatea, edo egun horretan izaera hori izateko baldintzak betetzea, eta kasu batean zein bestean, desegitea erabakitzen den unera arte izaera hori mantentzea.

b) 2003. urtean likidazio bidez desegiteko erabaki balioduna hartzea eta erabakiaren ondoren, epe horren ondoko sei hilabeteetan, merkataritzako araudiari jarraikiz beharrezkoak diren egintza edo negozio juridiko guztiak egitea, likidatzeko sozietate horren erregistroko ezabapena lortu arte.

2. Sozietate horien likidazio bidezko desegitea ondoko zerga araubidepekoa izanen da:

a) Salbuetsita egonen dira ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergatik. Apirilaren 26ko Legegintzako 129/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zergaren testu bategineko 12. artikuluko 1.1 idatz-zatiko "Sozietateen desegitea" zergagaia da "sozietate eragiketak" kontzeptuari dagokiona.

b) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ez da aplikatuko izaera horretako higiezinak kideei esleitzen zaizkienean. Geroago higiezin horiek eskualdatzen badira, eskuratze datatzat hartuko da desegiten den sozietateak eskuratu zituenekoa.

c) Sozietateen gaineko zerga desegiten den sozietateari aplikatzeari dagokionez, ez da kontuan hartuko Espainian egoitza duten bazkideei, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, egotzitako ondasun edo eskubideetatik heltzen den errentarik.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari, sozietateen gainekoari edo ez-egoiliarren errentaren gainekoari dagokienez, desegiten den sozietateko kideen kasuan:

a') Sozietate horren akzio edo kapitaleko partaidetzen erosketaren balioa eta, kasua bada, titulartasun balioa esleituriko zorren zenbatekoan gehituko da, eta esleitutako mailegu eta diruaren edo azken hau ordezkatzen duen ikurraren zenbatekoan murriztuko da.

b') Aurreko a') letran deskribatutako eragiketen emaitza negatiboa izanez gero, errentatzat hartuko da bazkidea pertsona juridikoa bada, eta pertsona fisikoa bada, berriz, ondare gehikuntzatzat hartuko da. Kasu honetan, aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, erosketa balio deuseza izanen dutela joko da.

c') Aurreko a') letran deskribatutako eragiketen emaitza zero edo positiboa izanez gero, kontsideratuko da ez dagoela ez errentarik ez ondare gehikuntza edo murriztapenik ere.

Emaitza hori zero denean aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo azken hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, erosketa balio deuseza izanen dute.

Emaitza positiboa izanez gero, aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, izanen duten erosketa balioa izanen da emaitza positibo hori haien artean zatitzearen emaitza, betiere, sozietatea desegiteko likidazioaren azken balantzetik heldu diren kontabilitateko haien balio garbien proportzioan.

d') Bazkideari esleituriko elementuak, kreditu, diru edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnak, joko da bazkideak eskuratu zituela sozietateak haiek eskuratu zituen egunean, eta ondare-irabazien zenbatekoa kalkulatzean ezin izanen da aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa.

3. Likidazio bidezko desegite prozesuak iraun bitartean, xedapen iragankor honen 1. idatz-zatiko b) letran aipatutako epeetan amaitzen diren zerga-aldiei dagokienez, bai sozietate gardenek bai haien bazkideek 2002ko abenduaren 31n indarra zuen araudia aplikatzen segituko dute.

Aipatu epea amaitu ondoren bukatzen diren zerga-aldiei dagokienez, ondare sozietateen araubidea edo araubide orokorra aplikatuko da, beharren arabera.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala

Ganberaren baliabide iraunkorraren ordainarazpena jarduera ekonomikoen gaineko zergako kuotetatik salbuetsita egotea, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legeko 45. bis artikuluan aurreikusitakoa, ordainarazpen horren 2002an sorturiko kuotei aplikatuko zaie. Ordainarazpen horrek ez dio eraginen Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak daukan eskubide bati, hau da, aurretik indarra izan duten legeen arabera ordainarazpen horren preskribitu gabeko kuotak exijitzeko eskubideari, hain zuzen ere 2001eko ekitaldiko eta aurreko ekitaldietako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuoten gainean likidatutako edo likidatu beharrekoak ziren kuota horiek.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indargabetu egiten dira foru lege honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak, eta bereziki, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko erregelamenduaren 61.5 artikulua (maiatzaren 17ko 165/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

AZKEN XEDAPENETAN LEHENENGOA

Erregelamendu bitartezko garapena

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege honen garapen eta betearazpenerako behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA

Indar hartzea

Foru lege honek indarra hartuko du, bertan aurreikusitako ondorioekin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean.

Aurreko lerrokadan hori ezarri bada ere:

a) Foru lege honetako 1. artikuluko berrogeita bosgarren idatz-zatia eta 3. artikuluko hogeita laugarren idatz-zatia aplikatu ahalko zaizkie 2002ko urtarrilaren 1ean hasten diren zerga-aldiei.

b) Foru lege honen lehen xedapen gehigarria eragingarri izanen da 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nik, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizial"era igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamazazpian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0302917