109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Udalaren organigrama

Ribaforadako Udalak, uztailaren 3an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen, bertzeak bertze, Udalaren informazio batzordeak sortzea, baita haien kopurua eta izenak ere, eta halaber erabaki Udalbatzak osoko bilkuraren eskumeneko organo kolegiatuetan izanen dituen ordezkarien izendapena.

Alkatetzaren uztailaren 3ko dekretuaren bidez izendatu ziren zinegotzi eskuordeak, informazio batzorde guztietako eskumen arlo generikoetan.

Eta Alkatetzaren uztailaren 3ko ebazpenaren bidez izendatu ziren: Pascual Arriazu 1. alkateorde eta Sergio Lafuente 2. alkateorde.

Espedientea, oso-osorik, udal idazkaritzan dago.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, bi mila eta hiruko uztailaren zazpian. Alkate udalburua, José A. Villafranca.

Iragarkiaren kodea: A0307176