109. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

Udalbatzako kideentzako lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainak

Aztertu baita Udalbatza honetako kideentzako lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainak zehazteko irekitako prozedura, Kontu-hartzailetzak nahiz Idazkaritzak egin dituzten txostenak tarteko direla, betiere Toki Araubideko Oinarrien Legeko 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduko 13. artikuluan ezartzen denari jarraituz, eta kontuan harturik Udalaren ezaugarri bereziak, Araizko Udalak egindako osoko bilkuran, Udalbatzak aho batez erabaki du:

Lehenbizi: Pedro M.ª Saralegui Ochotorena jaun alkateak bere karguan aritzeko dedikazio partziala izanen du.

Udalari egiazki emateko orduak urtean 908 izanen direla erabaki da, urte bakoitzeko lanegunetan banaturik, 20 ordu astean. Ordutegia karguaren beharren arabera egokituko da.

Bigarren: Alkatetzaren lansarietarako honako hau finkatu da:

_9.600,00 euro urtean, hamabi hilabetetan ordaintzeko.

Hurrengo urteetan zenbateko hori handituko da, Nafarroako Foru Komunitatean kontsumoaren prezio indizeak duen gorakada portzentzualaren hein berean, gora egin beharreko urtearen aurreko urtarriletik abendura kontatuta.

Hirugarren: Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari eskatuko zaio bertan sarrera eman diezaioten alkateari, Pedro M.ª Saralegui Ochotorena jaunari.

Laugarren: Udalak bere gain hartuko du tokatzen den enpresa-kuota ordaintzea.

Bosgarren: Udalbatzako organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateko, laguntza hauek finkatu dira, dedikazio esklusiboa edo partziala ez dutenentzat:

_Udalbatzaren organo kolegiatu baten bilkura bakoitzera joateagatik: 72,00 euro.

Seigarren: Kalte-ordainak, karguan aritzean sortzen diren egiazko gastuengatik, agiri bidez frogatu behar dira. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,20 euro ordainduko dira egindako kilometro bakoitzeko.

Zazpigarrena: erabaki hau aditzera ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean paratuz eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 42.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Araitzen, bi mila eta hiruko uztailaren hamarrean. Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: A0307227