59. ALDIZKARIA - 2002ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

402/2002 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Teknikoki onesten du "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoizteko" proiektua eta jendaurrean jartzen proiektu horrek erasaten dien ondasun eta eskubideen zerrenda, Ebazpen honen eranskinean ageri dena.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoizteko" proiektua aurkezten du, onesteko.

"Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoizteko" proiektuak egungo errepidea aprobetxatzen du. Hark izanen ditu Iruñean sartzeko bi errailak eta bikoizketa hegoaldera eginen da. Proiektuaren trazaduraren ezaugarriek lurzoru publikoko zerrenda bat, gaurko errepidearen ondokoa, okupatu beharra ekarri dute eta Mendillorriko Udalez gaindiko Plan Sektorialean berdegune izateko zegoen. Beraz, destinoa aldatu behar zaio. Izanez ere, Nafarroako Gobernuak 2002ko apirilaren 8an hartutako erabakiaren bidez hasiera eman dio "Mendillorriko Etxebizitza Eremuaren Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala Aldatzeko" espedienteari, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen arteko bidea bikoiztu beharra dela medio.

Proiektatutako bidea Telleriako biribilgunetik abiatzen da eta Mendillorriren iparraldeko aterabidean bukatzen da, 30 m.ko erradio duen biribilgune batean. Biribilgunearen bazterrean hiri autobusendako bi geltoki ezarri dira.

Trazadura orain dagoen errepidea aprobetxatzeko moldatu da. Sekzioak baditu: espaloia (3,00 m.), bidegorria (2,00 m.), galtzada (7,00 m.), erdibitzailea (2,50 m.), galtzada (7,00 m.), jardina (2,00 m.), bidegorria (2,00 m.), eta espaloia (3,25 m.).

Beste aldetik, aipatu behar da Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Iruñeko Udalak berriki sinatu duten "Iruñeko sarbideak eta bide sarea Egin eta Berritzeko Hitzarmena". Hitzarmen honen eginkizunen artean Mendillori eta Apezgaitegiaren arteko bidea bikoiztea da.

Iruñeko Udal Plana, egun tramite aldian, bide horren bikoizketa aurreikusi da. Halaber, bi biribilgune egitea ere aurreikusi da, bata Mendillorriko egungo sarreratik 500 metrora eta bestea iparraldeko aterabidean, oraingo erdiko inkorporazio errailak ordeztuz. Gero batean, aurreikusia dago Telleriako biribilgunea desagertuko dela eta haren ordez, Mendillorriko sarreratik 500 metrora egonen den biribilgune berria erabiliko da. Horrexegatik Belosoko lotunearen diseinua "T" moduan egin da, biribilgune bilakatu ahal izateko.

Horrenbestez, txostenak dioenarekin bat eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak hala proposatuta, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko Foru Aginduak esleitu dizkion eskumenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Teknikoki onestea "Mendillorrin, iparraldeko aterabidearen eta Telleriako biribilgunearen artean Bide Berria Bikoizteko" proiektua.

2. Proiektu hori, eta proiektuak erasaten dien ondasun-eskubideen zerrenda, jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek zilegi du bidezko iruditzen zaizkion alegazio edo obserbazio guztiak egitea eta idatziz aurkeztea argitaratu den zerrendan izan litezkeen hutsak zuzentzeko beharko liratekeen datuak. Hartarako, interesatuek beren esku izanen dituzte lurzati planoak Nafarroako Gobernuaren Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuaren bulegoetan eta Iruñeko Udalarenetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bidegintza eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapenen Atalari, eta Iruñeko Udalari. Azken honi lurzati planoen kopia bat ere helaraziko zaio, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaseian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Soravilla.

MENDILLORIN BIDEA BIKOIZTEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

IRUÑEKO MUGAPEA

PA-01 HIRIGINTZAKO KUDEATZAILETZA Armadaren etorb., 2 - 6.a 10.454,80 16 336 Urbanizazioa

IRUÑEKO UDALA IRUÑA

PA-02 ASTIBIA IRURE Y CIA S.R.C. Posta kutx., 1235 571,64 16 7 Lurzorua

IRUÑA

PA-04 GESAYA, S.L. IRUÑA 213,19 5 1286 Alorra

PA-08 DESARROLLO COMERCIAL RIPAGAINA IRUÑA 910,66 16 18 Lurzorua

PA-09 DESARROLLO COMERCIAL RIPAGAINA IRUÑA 1.165,15 16 19 Lurzorua

PA-10 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (INGUR.) C/ Alondegi, 1 - 2.a 1.154'25 16 337 Urbanizazioa

IRUÑA

Euri uren zortasuna dutenen zerrenda

IRUÑEKO MUGAPEA

PA-06 DESARROLLO COMERCIAL RIPAGAINA 36,27 223,27 1 4 16 16 Lurzorua

General Arrando, 40 - MADRIL

Zortasun telefonikoa

IRUÑEKO MUGAPEA

PA-03 INMOVEST PLANEAMIENTOS URBANISTICOS, S.L Aireko 9,05 0 0 0 5 2087 Lurzorua

Leyre, 13 - IRUÑA linea

PA-04 GESAYA, S.L. Aireko 266,35 0 1 4 5 1286 Alorra

IRUÑA linea

PA-05 OFICIALDEGUI SANTESTEBAN, M.ª ANGELES Telefónica 110,09 0 0 0 5 1720 Alorra

Glazietako zeharkalea, 1, 8-B - IRUÑA aérea

OFICIALDEGUI SANTESTEBAN, M.ª LUISA

Glazietako zeharkalea, 1, 8-B - IRUÑA

OFICIALDEGUI SANTESTEBAN, JENARA

Glazietako zeharkalea, 1, 8-B - IRUÑA

PA-08 DESARROLLO COMERCIAL RIPAGAINA Linea 12,75 110,412 0 0 16 18 Lurzorua

General Arrando, 40 - MADRIL kanalizatua

PA-09 DESARROLLO COMERCIAL RIPAGAINA Linea 5,73 71,62 1 4 16 19 Lurzorua

General Arrando, 40 - MADRIL kanalizatua

Iragarkiaren kodea: A0204471