18. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

75/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, historiarekiko sentsibilizazio programa bat egiteko zerbitzua 2002. urtean kontratatzeko espedientea onesten duena. Sentsibilizazio programa hori, Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat prestatua eta "El Tesoro de la Historia" izenekoa, 2000. urtetik 2003ra bitarteko jarduketen barrenean dago.

-Xedea: 2002. urtean historiarekiko sentsibilizazioa piztu, Ondare Historikoa ezagutarazi eta naturarekin integratzeko programa bat, "El Tesoro de la Historia" izenekoa, emateko zerbitzu-enpresak kontratatzea, programa Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzeko.

-Egiteko lekua: Orreagako gazteentzako aterpetxea.

-Egiteko epea: 2002.

-Prozedura: lehiaketa publikoa.

-Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 34.377,89 euro (5.720.000 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko erregistroan, Iruñeko Arrieta kaleko 25ean (31002 posta kodea).

-Agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun- orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik seigarren egun naturalean, goizeko 11:00etan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Lehiaketa arautuko duten administrazio klausula eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: a0201084