104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

693/2002 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onesten duena.

"Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektua maiatzaren 2ko 445/2002 Ebazpenaren bidez onetsi zen teknikoki eta jendaurrean paratu zen. 2002ko maiatzaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (62. zk.) eman zen argitara.

Ebazpen horren bitartez, hasiera eman zitzaion ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari eta proiektua jendaurrean paratu zen, egoki juzgatzen ziren oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera ematen du alegazio aldian honakoa aurkeztu dela:

1. alegazioa. Carlos Jiménez Asín jauna.

Iruñeko bidegorria tarte horretan egiten hasteko eskatzen du. Espazio nahikoa badago, ez dakar kostu ekonomiko handirik eta Iruñearen inguruko auzoen arteko komunikazio ardatza da.

Erantzuna:

Alegatutakoa ez da onartzen. Jendaurrean paratu den proiektuak jarduketa puntual batzuk biltzen ditu Nafarroako etorbidean Abejeras, Azpilagañako Erronda eta Iñigo Arista karriketatik sartzeko, eta bidegorria paratuz gero, puntu horietan bakarrik egonen litzateke, eta ez etorbide osoan. Hala ere, proiektuan oinezkoendako pasabideak prestatuak daude behar den momentuan bidegorria ezarri ahal izateko.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, Ebazpen honen azalpen zatian alegazioen erantzunean adierazten den bezala.

2. "Nafarroako etorbidea moldatzea (Iruñeko mendebaldeko saihesbidea), I. fasea: Azpilagañako eta Eneko Aritza kaleko biribilguneak" izeneko proiektua behin betikoz onestea, 2.970.321,60 euroko aurrekontuarekin.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjapetzapen Atalera, Iruñeko Udalera eta alegatzaileari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0208769