103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak uztailaren 22an hartua. Honen bidez onesten da "Mendillorriko Etxebizitza Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala Aldatzeko" proiektua, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua.

I.-Aurrekariak

2002ko apirilaren 8an, Nafarroako Gobernuak,"Mendillorriko Etxebizitza Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala Aldatzeko" espedienteari hasiera ematea erabaki zuen, eta espedientea jendaurrean jartzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak agintzen duena betetzeko. Erabaki hori 2002ko maiatzaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (55. zk).

Aldaketa auzoberri horretako iparraldeko irteeraren eta Tejeriako biribilgunearen tartean bidea bikoizteak ekarri du, obra hori Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Iruñeko Udalak adostu baitzuten "Iruñeko sarbideak eta bide-sarea eraiki eta berritzeko hitzarmenaren" barruan.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

II.-2002ko apirilaren 8ko Gobernuaren erabakian ezarritako determinazioari buruz

Aldaketa honen tramitazioari hasiera ematen dion Gobernuaren Erabakiak ezartzen dio sustatzaileari Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak 2002ko martxoaren 18an emandako txostenean "ingurumenari buruzko gogoetak" atalean planteatutako gorabeherak justifikatu edo, behar izanez gero, zuzendu beharra. Azterlan horretan planteatutako kontua honako hau da.

"Mendillorriko iparraldeko irteeraren eta Tejeriako biribilgunearen arteko bidearen bikoizketaren proiektuari dagokionez, adierazi behar da ingurumen ondorioetarako tramitaziorako, ekarri beharko dela eraginpeko eremuetako hots mailen azterlana, eta, behar izanez gero, baita zuzenketa-neurriak ere, 135/89 Foru Dekretuan ezarrritako mailak kontuan hartuz".

Kontu horri erantzuna emanez, Herrilan zuzendari nagusiak, 2002ko ekainaren 17an, idazki bat aurkeztu zuen, eta bertan esaten zuen espedientearen xedea bi erreiko hiribide bat lauko bihurtzea zela, Iruñeko bide-sarean integratua, eta Mendillorriko Etxebizitza eremuko UPS indardunean duen eraginagatik sustatu dela aldaketa honetatik.

Hori guztia kontuan harturik, Herrilan zuzendari nagusiak, hotsaren azterlana egitea formalki agindurik ez badago ere, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egingo du bide horren inguruko eragin akustikoaren azterlana eta, behar izanez gero, aurkituko ditu soluzio tekniko bideragarriak eta etorbide hori erabat hirian gelditzen dela kontuan harturik ingurunearekiko egokiak direnak (bereziki ahalik eta zarata gutxiena izatea).

Joan den uztailaren 2an aurkeztu zen "N-135ak Mendillorriko etxebizitza eremuan, bidearen bikoizketaren inguruetan, zirkulazioak duen eragin akustikoaren azterlana" Nafarroako Unibertsitate Publikoko Akustika Laborategia - Fisika Departamentuak egina. Azterlan horretan kalkulatutako zirkulazio-emanak 2010erako aurreikusitakoak dira (25.000 ibilgailu EBK), abiadura 50 Km/h-ra mugaturik eta % 2 izanik ibilgailu astunen kopurua; oinarrizko hots-mailak "in situ" lortutakoetara doitu dira, eta etorkizunean eginen den bidean zola drainatzailea paratzeko asmoa dago. Azterlanaren 3. eta 4. atalek honako hau adierazten dute:

"-N-135ak Mendillorrin barrena duen zatiaren trazaduraren aldaketak ondoko etxebizitza eremuan izanen duen eragin akustikoa positiboa izanen da, alegia, txikiagoa izanen da kutsadura akustikoa trazadura berriarekin. Zoladura drenatzaileari esker lortuko den hots-gutxitzea handiagoa izanen da eginen diren bi errei berriak hurbiltzeak sortuko duen hots-gehitze xumea baino.

-Hots-mailek ez dituztenez gainditzen 135/1989 Foru Dekretuko V. kapituluko 21. artikuluan onartzen diren L,aeq/eguna eta L,aeq/gaua indizeak, ez da bidezko, gure ustez, zarata-babes gisako zuzenketak proposatzea. Komeniko da, hala ere, hots-mailei erreparatzea, hasieran trazadura berria dela-eta zirkulazioa alda baitaiteke".

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak 2002ko uztailaren 4an emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko "Mendillorriko Etxebizitza Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala Aldatzeko" proiektuari onespena ematea.

2. Bikoizketa-proiektua eta obrak Hots Eraginaren Azterlanean jasotako alde teknikoen arabera eginen dira, erabiliko diren zoladuren ezaugarriei dagokienez bereziki.

3. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela, aukeran, gora jotzeko helegitea jartzea Nafarroako Gobernuan, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Herrilan, Garraio Eta Komunikazio Departamentuari Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Iruñeko Udalari jakinaraztea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0208415