92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

593/2001 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "NA-5310 errepidea zabaldu eta hobetzea, San Martin Unxetik Uxuera bitarte" proiektua jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

Apirilaren 30eko 384/2001 Ebazpenaren bidez, "NA-5310 errepidea zabaldu eta hobetzea, San Martin Unxetik Uxuera bitarte" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Alegazioak aurkezteko epean, hauek hartu dira:

1. alegazioa. María Jesús Guerrero andrea.

1. UJ-58 finka Galindo eta María Jesús Guerrero Elorzen izenean dago. Aurkeztu dituen izapidatutako agiriei jarraikiz, datu horiek aldatu eta María Jesús Guerrero Elorz eta Salvador Sola Osésen izenean jartzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu egin da. Hala ere, jatorrizko agiriak aurkeztu beharko ditu desjabetzapenerako espedientea egitean.

Alegazio horiei erantzuteak ez du ekarri obren proiektua aldatu beharra.

Proiektuari Ingurumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio, 2001eko maiatzaren 26an.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "NA-5310 errepidea zabaldu eta hobetzea, San Martin Unxetik Uxuera bitarte" proiektua jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aukezturiko alegazioei erantzunik.

2. "NA-5310 errepidea zabaldu eta hobetzea, San Martin Unxetik Uxuera bitarte" proiektua behin betikoz onestea. Kontrata bidezko aurrekontua 528.215.040 pezetakoa da (3.174.636,33 eurokoa).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, alegazio-egileei eta San Martin Unx eta Uxueko Udaletara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: a0107583