8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1114/2000 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, José Enrique Galdón Sánchez Dk., lehiaketaren ondorioz, "Azterketa Ekonomikoaren Oinarriak" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2000ko otsailaren 3ko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori martxoaren 1eko "E.A.O."n argitaratu zen. Ikusirik epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Ekonomia Sailari atxikitako "Azterketa Ekonomikoaren Oinarriak" jakintza arloan, José Enrique Galdón Sánchez Dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Ebazpen honen kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "E.A.O."n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0011963