72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Udalaren belarren aprobetxamendua arautzen duen Erregelamenduko aldaketaren hasierako onespena

Corellako Udalak, 2001eko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Corellako Udalaren belarren aprobetxamendua arautzen duen Erregelamenduko 26. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0105084