41. ALDIZKARIA - 2001eko apirilaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

E D I K T U A

Ondotik zehazten diren ibilgailu ustez abandonatuen jakinarazpena egitera saiaturik, lortu ahal izan ez denez, ordezko jakinarazpenari ekin zaio iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki oholaz baliatuz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluaren ondorioz.

Matrikula: NA-0920-U. Titularra: Suministros Hostelería Rochapea, S.L. Ibilgailua non: San Miguel karrika, 9, Badostainen.

Matrikula: M-596130. Titularra: Quecedo Martínez, María Begoña. Ibilgailua non: Itaroa karrika, 12, Gorraitzen.

Matrikula: BI-8925-BC. Titularra: Garaje Iruña, S.A. Ibilgailua non: Zelai karrika, Gorraitzen.

Matrikula: M-7717-IF. Titularra: Vache, S.L. Ibilgailua non: industrialdea, Eguesen.

Matrikula: NA-0989-U. Titularra: Idoate Lanz, María Aránzazu. Ibilgailua non: Olazbide etxe multzoa, Olatzen.

Matrikula: NA-9719-U. Titularra: Viana Sáenz, Francisco. Ibilgailua non: Santa Engracia karrika, Sagasetan.

Interesatuei errekerimendu egiten zaie, hamabortz egun balioduneko epean ken ditzaten, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Orobat aditzera ematen zaie ezen, epe horretan kentzen ez badituzte, hiri hondakin solidotzat hartuko direla eta horren ariora jokatuko dela. Udalak kendu behar baditu, lan horrek dakartzan gastu guztiak egotziko zaizkie.

Eguesibarren, bi mila eta bateko otsailaren hamabian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0101628